U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano

[29/03/2014] MARTXOAREN 29 eta 30ko PARTIDUAK

 

LARUNBAT ARRATSALDEZ BI ESKUBALOI PARTIDU KIROLDEGIAN

 

UKErentzat asteburua 16:00etan hasten da lehen urteko kadete neskek Egia hartuko dute etxean. Gure neskak hirugarren postuan daude Egiatarren bi puntutara.

Jarraian, 17:30etan Urnieta HK10 kadete mutilen txanda izango da, joan den asteburuko garaipen zoragarrieren ondoren Egian; Tolosa hartuko dute joko onarekin jarraitu eta puntuekin gelditzeko asmoz.

Igande goizez bi partidu ditugu etxean.

10:30etatik aurrera, kiroldegian Senior mutilak Elgoibar hartuko dute. Bigarren itzuliko emaitza txarren kategoriaz jeistera behartu ditu; hala ere, gure mutilek kategoria hau garaipen batekin agurtu nahi dute.

Jarraian 12:00etan infantil mutilak izango ditugu Elgoibar hartuko dutenak. Azken faseko partidua, momentuz hirugarren postuan aurkariaren 2 puntutara; egiten ari diren denboraldi bikainaren ondorioz, espero dugu garaipena lortu eta sailkapen postuetan gora egitea.

Gainerako taldeek kanpoan jokatzen dute igandean

Infantil neskek 10:00etan Egiaren aurka Bidebietako kiroldegian.

Usurbil-UKE jubenil mutilek, Bacaladera Hondarribiaren aurka 11:00etan. Sailkapen taulan puntuz berdinduta bi taldeak.

Eta jardunaldia bukatzeko, Urnieta HK10 hotelako jubenil neskak, Ordiziara bidaiatuko dute 12:00etan. Garaipena lortu eta azken postutik alde egiteko aukera bikaina Foru Aldundiko Txapelketan.

Senior neskek atsedena dute eta bigarren urteko Mecanizados Kamox taldeak Urolaren aurka zuen partidua atzeratu du.

MARTXOAREN 29 eta 30ko PARTIDUAK - Compartir en Tuenti MARTXOAREN 29 eta 30ko PARTIDUAK - Compartir en Facebook MARTXOAREN 29 eta 30ko PARTIDUAK - Compartir en Tweeter

[25/03/2014] MARTXOAREN 22 eta 23ko EMAITZAK

 

EMAKUMEZKO SENIORREK GUTXIGATIK ASKARTZAREN AURREAN GALDU ONDOREN, EZ DU

EUSKADIKO TXAPELKETARAKO PASEA LORTU.

GARAIPEN JUXTUAK KADETE ETA INFANTIL MUTILEK LORTUTAKOAK


Ez zen posible izan.  UKE London Schooleko neskak larubatean Leioarako bidea egin zuten Askartzaren aurka neurtzeko, garaipena lortuz gero, Euskal Herriko txapelketarako pasea lortzeko aukerarekin. Baina lehen momentutik, bizkaitarrak argi utzi zuten ez zutela lan erreza hauek garaitu nahi bazituzten, lehen 20 minututan 10 tantotako aldea lortuz, UKEko neskek bigarren zatian hobera egin bazuten ere, ezin izan zuten garaipena etxeratu. Honekin, taldeko hirugarren postuan dira Euskadiko txapelketan parte hartzeko aukerarik gabe. (27-16)

Urnieta HK10 taldeko kadete mutilen garaipen polita etxean  Egiaren aurka. (28-29). Denboraldi honetan hirugarren aldiz  neurketa bera, lehen bi txandetan Donostiarrak izan ziren garaile, baina oraingoan, aste osoz gogor entrenatu eta saiatu ondoren, errebantxa hartu zuten. Partida oso berdindua, azken momenturarte guztiek ere bere aukera guztiak aprobetxatuz, etxekoen defentsa ona eta Unai Urdangarin atezainaren lan paregabeak markagailua gure alde bukatzea ekarri zuen. Aipagarria jokalari guztien lana, baina parte hartu zuten bi infantilena ere, baina benetan aipagarriena, Pablo Fierroren jokoa 14 golekin.

UKEko infantil mutilen taldearen bisita igandean La Sallera. Gaixorik zeuden zenbait jokalariren faltan, baina hala ere markagailuan momentu guztian aurretik izan ziren. Partiduan zehar  izandako despisteren batek  Salleko ia berdinketaraino gerturatzea ekarri zuen baina azkenik, puntuak Urnietara etorri ziren. Honekin beren taldeko hirugarren postuan dira ligako azken fasean.


Gainerako partiduetako emaitzak ez ziren UKEren aldekoak izan.

 

Horrela, larunbat goizez, infantil neskek Elgoibarren aurrean 13-25 galdu zuten, lehen zatia oso berdindua joan bazen ere, azken minutuetan kanpoko taldeak alde dexentea jartzea lortu zuen eta bigarren zatian hau handiagotzea besterik ez zuten egin gure neskek aurre egiterik izan ez zutena.

Jarraian, bigarren urteko kadete neskak, UKE Kamox taldekoek, bi puntu utzi zituzten Egiaren aurrean, (16-17), partiduaren azken bost minutuetan, bi gol aurretik ziren, eta gure nesken hanka sartze pare baten ondoren, Egiak berdinketa lortu zuen, eta aurretik jarri ziren. Azken jokaldian berdinketa lortzeko aukera izan bazuten ere, egurrean jo eta ezin izan zuten lortu. Lastima, partida ona izan bait zen baina beraien partiduetako azken minutuetan burua hotz mantentzen ikasi behar dute.

Lehen urteko kadete neskek Ereintza ezin izan zuten menpean hartu, 20-12ko markagailuaz, guztia aurka zuten partida horietako bat izan zen. Baloi asko egurrera eta partidu hau galduta sailkapen taulako lehen postua galtzen dute, baina ezin da ezer ezkorrik aipatu gure neskek egiten ari diren denboraldi zoragarria ikusita.

UKE Bosteko jubenil neskak Zarautzko Aiala talde indartsuaren aurrean galdu zuten igandean kiroldegian. Inongo aukerarik izan ez zuten partiduan, 15-24z galdu zuten.

 

UKE-Usurbil taldeko jubenil neskek ere, ezin izan zuten ezer askorik egin. Egia talde paregabearen aurrean azaldu ziren, bi astez kurtso bukaerako bidaia medio, tajuzko entrenamendurik egin gabe. Nabaria zen gureen maila jeitsiera eta 17-32ko markagailuak hala zion. Orain lanari gogor ekin eta hurrengo konpromezua prestatzea dagokie gure mutilei.

 

UKE gizonezko senior taldeko Urnieta Balerdi harategia ere esku hutsik itzuli zen Oñatitik. 32-25eko markagailuaz, partidu ona egin bazuten ere, lesioak medio aldaketa bakar bat zuten eta bigarren zatian argi geratu zen nekeak egin zuen Aloñak bigarren zatiaren bukaeran aurrea hartzea. Jardunaldi bakar bat geratzen den momentu honetan, sailkapen taulako azken postuan dira eta mailaz jeistea dagoeneko argi ikusten den kontua da, tamalez.

Eskubaloi eskola:

Guzti honekin ere, Urnietako eskubaloiak badu etorkizunik. UKEko txikienek, UKEko eskubaloi eskolako jokalariek Elgoibarko eskubaloi eskola hartzen zuten igande goizez kiroldegian. Argi erakutsi zuten beraien maila eta ez zuten Elgoibarkoei inongo aukerarik eman.

Irudian, Unai Urdangarin, gizonezko kadeteen taldeko atezaina

MARTXOAREN 22 eta 23ko EMAITZAK - Compartir en Tuenti MARTXOAREN 22 eta 23ko EMAITZAK - Compartir en Facebook MARTXOAREN 22 eta 23ko EMAITZAK - Compartir en Tweeter

[20/03/2014] MARTXOAREN 22 eta 23ko PARTIDUAK

 

EMAKUMEKO SENIORRAK, EUSKADIKO TXAPELKETARAKO AZKEN FASERAKO PASEA

ASKARTZAREN AURKA JOKATUKO DUTE.

 

Larunbatean, UKEko emakumezko senior taldeak, konpromezu garrantziko bat dute bizkaitar lurraldeetan Askartzaren aurrean. Garaipen batek, zuzenean Euskadiko txapelketako azken fasera pasea emango lieke; egun beren taldeko lider dira, Bizkaitar taldearen aurretik bi puntura. Partidua, 18:00etan izango da Leioako Askartza kiroldegian.

Gainerako eskubaloi partidak honako hauek dira.:

Kiroldegian, larubat goizez bi partida izango ditugu; 10:30etan infantil neskak Elgoibar hartuko dute, eta 12:00etan bigarren urteko kadete neskek, UKE Mecanizados Kamox taldeak, Egia hartuko dute. Sailkapen taulan puntu bakar batez aldentzen dituen taldea.

Larunbatean bertan, 16:00etan, Beraungo kiroldegian, lehen urteko kadeteen txanda izango da, Ereintzaren aurka neurtuko dira, momentuz gureak sailkapen taulako lehen postuak direlarik.

Igandean, etxean arituko den talde bakarra, jubenil neskena izango da, Zarautzko Aiala hartuko dute 12:00etan.

Jubenil mutilek beren bigarren etxea duten Usurbil-en arituko dira Egiaren aurka.

UKEko infantil mutilak, Salleko garaitzeko arazorik ez lukete izan behar 10:00etan Donostiako La Sallen.

Kadete mutilek aldiz, Donostian jokatzen dute, Egiaren aurka 12:30etan Egiako kiroldegian, Foru aldundiko txapelketako lehen garaipena lortzen saiatuko dira.

Balerdi Harategiako senior mutilak Oñatiraino doaz, taulan hirugarren postuan dagoen Aloña Mendiren aurka neurtuko dira 11:30etan.

 

Eskubaloi eskola:

Bestalde, igandean bertan, txikienek Elgoibarko eskubaloi eskola hartuko dute gurean 10:30etan.

MARTXOAREN 22 eta 23ko PARTIDUAK - Compartir en Tuenti MARTXOAREN 22 eta 23ko PARTIDUAK - Compartir en Facebook MARTXOAREN 22 eta 23ko PARTIDUAK - Compartir en Tweeter

[18/03/2014] MARTXOAREN 15 eta 16ko EMAITZAK

 

SENIOR NESKEN GARAIPEN GARBIA EGIAREN AURREAN

 

Lehen urteko kadete neskak, sailkapen taulan lehen postuan

 

Urnieta London Schooleko senior neskak, berain aurkari zen EGIA baina askoz ere joko hobea eskeini ziguten. 

UKEko senior neskak, Bizkaitar lurretan aurreko astean lortutako garaipenaren ondoren, ongi puztuta kantxaratu ziren, arerioari inongo aukerarik ez emateko zihurtasunez; horrela bada, lehen minututik aurkariak menpean hartu zituzten, atsedenaldirako 21-12 ko markagailu polita zuten eta itzuleran baloi lapurreta batzuen ondoren eginiko kontraerasoek 39-21eko markagailuaz bukatzea ekarri zien. Senior nesken bigarren garaipena jarraian, Euskadiko txapelketako bere taldean garaipen postuan direlarik.

Aste buru honetako UKE eskubaloiako jardunaldia ostiralez hasi zen Bera Beraren aurekako partiduan bigarren urteko kadete nesken Urnieta Mecanizados Kamox-en eskutik. 22-18ko markagailuaz ezin izan zuten garaipen lortu, defentsa ez zen behar adinako zehatza izan eta horrek Donostiarren garaipena ekarri zuen, lehen zatian oso aurretik jarri ziren, eta gure neskek ezin izan zuten alde hau berreskuratu bigarren zatian.

Larunbat goizez, Urnieta Guria kafetegiako infantil mutilek  Egia hartu zuten etxean, 25-14ko markagailuaz, hasieratik izan ziren gure mutilak jaun eta jabe kantxan. Garrantzizko baja bat bazuten ere taldean, partida biribila egin zuten, jokalari guztiek puntuatu zutelarik. Lehen zatiak oso oso erabakigarri izan ziren, ondorengo denborak lasaiago jokatzen laguntzeko. Garaipen honekin, bere mailako txapelketaren azken faseko taulako hirugarren postuan dira gure mutilak.

Larunbat arratsaldean ere garaipena izan genuen lehenik, lehen urteko kadete nesken Urnieta Bosteko jatetxea taldeko neskek Urola menperatu zuten 20-12ko markagailuaz. Denboraldi bikaina egiten ari diren gure neskek, txapelketako beren taldeko lider jarri dira. Lehen zatia oso berdindua izan zen arren, atsedenaldirako bost minuturen faltan hiru tantotako aldea atera zion arerioari. Bigarren zatian José Manero eta Alex Rodrigues-ek entrenatzen dituzten neskek, Zumarragatarren 6-0 jokoari aurre egin eta meritu osoz garaipena lortu zuten. Aipagarria benetan, infantil mailako zenbait jokalarien jokoa partidu honetan.

Arratsadea Urnieta Balerdi harategiako senior mutilen partiduak belztu zuen. Ezin izan zuten Eibar menpean hartu eta jokoan zeuden bi puntuak alde egin zuten Urnietatik. Lehen zatia oso berdindua izan bazen ere, bigarren zatiaren erdi aldera izandako defentsaren jeitsiera eta lasaitzeak, Eibartarrei hiru tantoen aldea ekarri zien. Etxekoek aukerak izan zituzten bi kontraerasoekin gerturatzeko baina ez ziren lortu. Aurreko partiduen aldean, joko hobea eskeini zuten arren gure mutilek, ez zen nahikoa izan garaipena lortzeko. (26-31)

 

UKEko hiru taldek zituzten beren konpromezuak igandean, infantil neskek goizean goiz Ordiziara egin zuten bidaia, 9:30etan zuten neurketa, erdi lo hasi bazuten ere, ordiziak aurrea hartu zien, baina gure neskek neurketa aurrera joan hala hiru tantoko aldea lortu arte borrokatu ziren, azken minutuko urduritasunek 19-19ko markagailuaz etxeratzera behartu zituen arren.

Bere aldetik, Urnieta HK10 hotelako kadete mutilak derbia zuten Leizaran Aren aurka. Andoaingo taldea, bigarren urteko jokalariekin sailkapen taulako lehen postuan zen. Etxekoek gogor ekin zioten eta lehen zatiko azken hamar minutuak arte berdintasuna zen kantxan nagusi. Etxekoek konzentrazioa galdu eta arerioa atsedenaldira 10-17ko markagailuaz joan zen. Bigaren zatian UKEk jokoa hobetu zuen eta hiru goletara gerturatu zen arren, hainbat lesiok ez zuten jokoa nahi bezela jarraitzen utzi eta Leizaran nagusitu zen 26-33ko markagailuaz.

Benetan ikusgarri eta merezitako berdinketa UKEko jubenil neskena igandean taldeko hirugarren sailkatua den Eibarren aurrean. (29-29).Merezitakoa, hainbat bajagatik kadete neskekin kantxaratu zirelako; bere maila ederra eman zute kadeteak gainera. Azken jokaldian berdinketa eman zuen bezalako jokaldi zoragarriak eskeini zizkigutelarik. Denbora iadanik bukatuta zegoela, UKEren aldeko falta 15 metrotara, eta Irati Zinkunegik, bere jaurtiketa zoragarriarekin puntutxo bat etxerako uztea ekarri zuen; honek ekarri zuen ospakizun eta pozarekin batera, noski.

MARTXOAREN 15 eta 16ko EMAITZAK - Compartir en Tuenti MARTXOAREN 15 eta 16ko EMAITZAK - Compartir en Facebook MARTXOAREN 15 eta 16ko EMAITZAK - Compartir en Tweeter

[13/03/2014] MARTXOAREN 15 eta 16ko PARTIDUAK

 

SENIOR BI TALDEEK LARUNBAT ARRATSALDEZ PARTIDUAK KIROLDEGIAN.

 

Larunbatean, UKEko eskubaloi sailak garrantzizko zenbait partidu ditu udal kiroldegian.

Infantil mutilak hasiko dira 12:00etan Egia artuko dute. Beraien mailako azken faseko partiduan.

Arratsaldez, 16:00etatik aurrera, lehen urteko kadete neskak izango dira, UKE Bosteko taldeak, bere sailkapen taulan azken postua duen Urola hartuko du etxean.

 

Jarraian, Urnieta London Schooleko senior neskek, 17:30etan Egia hartuko dute etxean. Sailkapen taulan garaipen bakar baten aldea dute eta gogo biziz ekingo diote partiduari joan den aste buruan Urdulizen izandako garaipenaren ondoren.

19:00etatik aurrera, joan den aste buruko partidua alde batetara utzi eta Eibar hartu eta zerbait positiboa ateratzeko asmoz kantxaratuko dira gure senior mutilak. Partidu gogorra bada ere, azken partiduak galdu izanak Urnietar mutilen erreakzioa eskatzen du, eta Urnietar eskubaloi jarraitzaile guztiei gure mutilak animatzera deitzen zaituztegu.

Etxetik kanpo, larunbatean 9:30etan Ordiziara doaz infantil neskak.

Jubenil mutilak aldiz UKE-Usurbil, 16:00etan Erenterian Ereintzaren aurka jokatuko dute.

Iganderako etxean partidu bakarra dugu, kadete mutilek 12:00etan Leizaranekin derbia dute. Gure mutilak sailkapen taulako liderraren aurrean sorpresaren bat emateko asmoz kantxaratuko dira.

Bere aldetik, neska jubenilak igandean arituko dira Eibarren 11:30etan.

MARTXOAREN 15 eta 16ko PARTIDUAK - Compartir en Tuenti MARTXOAREN 15 eta 16ko PARTIDUAK - Compartir en Facebook MARTXOAREN 15 eta 16ko PARTIDUAK - Compartir en Tweeter

[10/03/2014] MARTXOAREN 8 eta 9 ASTE BURUKO EMAITZAK

GARAIPEN BIKAINA EMAKUMEZKO SENIOR TALDEAK BIZKAIAN

 

Emakumezko eskubaloi taldeek Martxoaren 8a galanki ospatu zuten

garaipen eta partidu zoragarriekin.

 

Urdulizen, gogor jokatu ondoren, garaipena lortu zuten Urnieta London School taldeko emakumezko seniorrek. Joan den larunbatean jokalari juxtu juxtuekin joan ziren bizkaiara, baina taldeak maila oso edrra erakutsiz erritmo bizia, defentsa ona eta erasoan denak parte hartu zutelarik, epaileen lan lotsagarriari aurpegia eman eta garaipenarekin (21-23) egin ziren. Epailearen lan kaskarra bistan uzten duen datu bat, gureak 8 aldiz kanporatuak izan ziren eta Bizkaitarrak behin. Hala eta guztiz ere, pozik garaipenarekin eta hau Emakumearen egunean eman zelako.

UKEko infantil neskak, Udarregi C menpean hartu zuten 17 - 13 markagailuaz, lehen 50 minututan argi eta garbi bereganatu zuten partiduaren ondoren, emaitza juxtua bada ere, Aldundiko txapelketako lehen postuan dira garaipen honen ondoren.

Urnieta Guriako infantil mutilek aldiz, ez zuten zorterik izan, Zarautzen 37 - 20ko emaitzaz, partidu kaxkarra, ez zuten gure mutilek ohi duten bezalako eskubaloia erakutsi. Orain sailkapen taulako hirugarren postuan daude lehenaren lau puntutara, eta txapelketako azken fasea maldan gora jarri zaie.

 

Larunbat arratsaldez udal kiroldegian ere ez zen zorterik izan, jubenil mailako bi partidak bertan jokatu ziren eta ez zen garaipenik lortu.

Neskek 33 - 23 galdu zuten  Pulpo Zumaiaren aurrean, partiduan ondo hasi baziren ere, erasoan ondo, baina defentsan galduta ibili ziren. Honek Pulpo atsedenaldira bost puntu aurretik joatea ekarri zuen. Bigarren zatian hobetu bazuten ere jokoa, kanporatze asko izan ondoren aldea areagotu zen hamar  tantutaraino.

UKE-Usurbil taldeko mutilek partidua galdu bazueten ere, erakutsi zuten jokoak ez zuen halakorik merezi.  Euskal ligatik zetorkien aurkaria Legazpiako  Karibe Zarra. Taldeak gogo guztiak jarri zituen eta markagailuan aurretik izan ziren partiduaren zatirik handienean. Nekeak, eta jokalari faltak azken bost minutuetako baloi galtzean ekarri eta aurkarien garaipena ekarri zuen 22 -24.

 

Antzeko partidua kadete mutilena Bidasoan 32-29 markagailuaz. Lehen zatian, eta zuten jokalari faltagatik indarral gordetzen aritu ziren, joko geldoan eta aurkariak hiru puntuz aurreratu ziren. Bigarren zatian erasoari ekin zien, sei minuturen faltan gol bakar batera jarri baziren ere, zenbait baloi galtzek eta nekeak garaipenak eskuetatik ihes egitea ekarri zuen.

 

Urnieta Balerdik ere  Urolaren aurka Zumarragan zuen partidua galdu zuen. Partidu txarra, sailkapeneko azken postuan zegoen taldearen aurka, garaipenagatik gure gainetik jarri dena. Orain Usurbil eta Amenabar B berdinduak gaude azken postuetan. Ezin du hau horrela jarrai dezan utzi gure taldeak.

 

Derbietan derbiena. Kadete nesken artekoa. Igande goizez aritu ziren, 18-18ko markagailua partidu bukaeran. Lehen zatian zaharrenak aurretik baina beren taldeko baja ezberdinek berdinketa ekarri zuten.

Txikinen konfidantza gora zihoan, hasierako urduritasunak alde batetara utziz. Bigarren zati oso oso bedindua, Victor Rodriguez eta Iñaki Ibañezek entrenatzen duen Kamox neskek joko landua erakutsi zuten, eta  Jose Manuel Manero eta Alex Rodríguesen taldeko txikienek berri joko bizia. Partiduko azken jokaldiak ekarri zuen berdinketa. Denbora bukatua zela iadanik, falta bota beharra zegoen, Garazik geldiezina zen tiroa egin zuen eskuadratik eta barrura. Zalantzarik gabe, partidu honetako garaipena Urnietar emakumezko eskubaloiarentzat izan zen.

 

Derbi honen aurretik, Urnieta eta Hernaniko eskubaloi eskolako umeak ibili ziren jokoan. Zenbait partida jokatu zituzten alebin eta benjamin  mailetan. Hernaniarrak baina maila hobea erakutsi zuten gure neska-mutilek. Herriko hainbat eta hainbat eskubaloi jarraitzaileen gogoan izango dira 80 eta 90eko hamarkadetako bi herrien arteko partidu eta pikeak. Espero dezagun hauek lehen bait lehen itzul daitezen. Lehen pausua emanda dago iadanik. Zorte on Hernaniko eskubaloi eskola berriari bere ibilera berri honetan.

MARTXOAREN 8 eta 9 ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Tuenti MARTXOAREN 8 eta 9 ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Facebook MARTXOAREN 8 eta 9 ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Tweeter

[06/03/2014] ASTE BURUKO PARTIDUAK

IHAUTERIAK PASA ETA LEIAKETAK HASTEN DIRA BERRIRO ESKUBALOIAN

 

UKE infantil neskak asiko dute aste burua, 12:00etan UdarregiC hartuko dute etxean, Foru aldundiko txapelketako bigarren fasean berdinduta dauden bi talde dira.

Arratsaldean, 16:45etatik aurrera, Urnieta HK10 hotelako jubenil nesken txanda izango da, egun Foru aldundiko txapelketaren sailkapen taulan lider den Zumaiako Pulpo hartzen dute; eta hirugarren ihardunaldi honetan gure neskek puntuak etxean nahi dituzte.

Jarraian, 18:30etan, UKE-Usurbil jubenil mutilek Legazpiako Karibe Zara hartuko dute, gureak laugarren postuan dira eta Legazpiarrak azken postuan.

 

Etxetik kanpo, Urnieta Guria kafetegiako infantil mutilak Zarauzko Amenabar A-ren aurka arituko dira 11:00etan Zarautzen.

 

UKE HK10ko kadete mutilek Asobal kantxa zapalduko dute Irungo Artaleku kiroldegian Irungo Bidasoaren aurka arituko bait dira 16:00etatik aurrera.

Senior bi taldeak ere larunbatean etxetik kanpo arituko dira. Neskak Urduliza (Bizkaia) doaz 18:30etan, Euskadiko txapelketako bigarren fasean neurtzeko bertako taldearekin.

Balerdi Harategiako senior mutilak Zumarragarako bidea hartuko dute, 18:00etan Urolaren aurka aritzeko. Aukera paregabea tantoak gehitu eta jeitsiera postuetatik aldentzeko; gaur egun Urolak azken postua du.

Igandean ere eskubaloia izango dugu udal kiroldegian, 9:30ak eta 11:30ak artean Eskubaloi eskolako haurren txanda izango da. Hainbat partidu jokatuko dituzte.Eskubaloi eskola aurtengo denboraldian jarri dugu martxan eta 9 eta 11 urte arteko hainbat haurrek parte hartzen dute bertan; datorren igandean beraien kantxarako gaitasuna erakutsiko digute.

Eta igandea bukatzeko, kadete nesken bi taldeek elkarren arteko partidua dute 12:00etan.Foru aldundiko zozketan atera bait zen, UKEko bi talde hauek lehiatzeko talde berean izatea.

ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tuenti ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Facebook ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tweeter

atras 1 | 2 | 3 ... 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 adelante
Urnietako Kirol Elkartea - Lege oharra