U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano

[25/02/2014] OTSAILAREN 22 eta 23ko EMAITZAK

INFANTILAK GARAILE ZUMAIAKO PULPOREN AURREAN PATIDA ZORAGARRI BATEN ONDOREN

JUBENILAK BIDASOA MENPEAN HARTZEN DUTE.

Garaipen zoragarri eta merezitako larunbatean infantilek lortutakoa Zumaiako Pulporen aurrean. 27-26ko emaitzak, beraien mailako finaleko azken fasearen bigarren partiduan. Aurkariek batere erraza jarri ez bazien ere, gure infantil mutilek eginiko defentsa lan izugarria, eta eraso eraginkorrak, emozioz beteriko partida estu bezain polita utzi zuen. Horrela, gure mutilek bi puntu etxeratu dituzte.

Garrantzia bera du, jubenil taldeko mutilek igandean Bidasoaren aurrean lortutako garaipenak. 29-23ko markagailuaz, partida osos berdinduan bigarren zatirarte ezin izan zuten markagailuan alde esanguratsurik lortu. Irundarren urduritasunak, UKE-Usurbil taldeko mutilei sei goleko aldea lortzen lagundu zien, eta honek Kopako garaipen honek, moralki bultzadatxo bat emango die, ligako azken faseari gogor heltzeko.

Urnieta Mecanizado Kamox taldearen hirugarren garaipena jarraian, 8-28 argi lortu zuten Ereintzaren aurrean garaipena, hasieratik kontrolpean izan zuten gure neskek partidua  eta honek joko polit bat erakusten lagundu zuen, eraso eraginkorra eta defentsa ona eskeiniaz.

Urnieta Bosteko taldeko kadete neskek, tantu banaketa izan zuten 19-19 markagailua lortu ondoren Bera Berare n aurka igandean. Jaurtiketetan egindako hankasartze batzuk, ez zioten garaipena lortzen utzi; jokoan, argi eta garbi erakutsi zuten arren arerioa baino gehiago zirela.

Baina ez dira denak pozak izan UKE eskubaloia atalean pasa den aste buruan.

Urnieta Guria taldeko infantil neskek, 15-14 galdu zuten Oñatiko Aloñaren aurrean; joko nahiko geldoa asi zuten, eta bigarren zatia hobea izan bazen ere, arerioak lehen zatian lorturiko aldea mantentzea lortu zuen. Azken unean, partidua irabazteko izan zituzten bi aukeretan kale egin zuten.

Larunbat arratsalde garratza kiroldegian izan ziren hiru neurketak galdu ondoren

Urnieta HK10 taldeko kadeteek ireki zuten arratsaldea Ereintza Beissierren aurka, 12-15 lehen zatian eutsi bazuten ere, bigarren zatian nekea eta lesiogatik jokalari falta nabaria zen. Markagailua 28-38ra bukaeran bazen ere, aipagarria benetan, jokalari guztien saiakera, infantil mailako Yerai Merideño eta Iker Pariciorena aipagarriak benetan.

Urnieta Balerdi harategia taldearen partidu galtze mingarria, arerio zuzena den Usurbilen aurrean.Lehen zaitian defentsara berandu heltzen ziren, lehen ordu erdian bi kaleratze izan ziren, eta aldaketak egin behar izan ziren hirugarren kaleratzeaz babesteko.(10-14). Jarraipenean, baloi galtzeek, arerioari 8 goletako aldea eman zion, hortik aurrera etxekoek defentsa mixtoaz zenbait baloirekin egitea lagundu zuen arren, erreakzioa berandu iritsi zen eta markagailua 25-28an geratu zen, puntuak Usurbila joanez.

Urnieta London School taldeko senior neskek, zorte bera izan zuten, Oñatiko Aloña mendiren aurrean; 6-0ko pareta defentsiboak eraginda, oso larri asi zuten partidua etxeko neskek. Defentsan ondo ibili ziren baina 3-4 goletako aldea izan zen arerioagandik gertuen mantendu zituen aldea. Azken minutuetan Aloñakoen saiakerak aldea hau handitu zuen (18-27)ko markagailuaz garaipena lortu zutelarik.

Jubenil neskak aldiz, Aluminios Aleman bisitatu zuten Legazpian eta 28-23ko markagailuaz galdu zuten. Hasieratik maldan gora egin zitzaien partiduan, Legazpiarrak lan polita egin zuten gure nesken despisteak aprobetxatuz. Bigarren zatian UKEko nesken jokoak markagailuan gerturatu bazituen ere, ezinezkoa izan zen garaipena.

Datorren astean, ihauteriak direla eta, ez da konpetiziorik izango.

OTSAILAREN 22 eta 23ko EMAITZAK - Compartir en Tuenti OTSAILAREN 22 eta 23ko EMAITZAK - Compartir en Facebook OTSAILAREN 22 eta 23ko EMAITZAK - Compartir en Tweeter

[14/02/2014] OTSAILAREN 15 ETA 16KO PARTIDUAK

 

UKE ESKUBALOIAKO SENIOR MUTILAK,

SAILKAPENEKO LEHEN TALDEA HARTZEN DUTE ETXEAN

Urnieta Balerdi Harategia taldeko senior mutilek ez dute batere erraza izango aste buru honetako partida. Sailkapen talulan lehenengo dagoen Irungo Gazteak taldeak Urnietako kiroldegian jokatuko du larunbat arratsaldez. Hala ere, eta azken aldian herriko taldeak egin duen hobekuntzak eta zaleen animoekin itxaropenez beteta doaz 18:30etan jokatuko duten partidura.

 

Eskubaloiarentzat aste burua, ordu batzu lehenago hasiko da 12:00etan eskubaloi zaleek, infantil nesken derbia ikusi ahal izango dute derbya hain zuzen ere Leizaran B taldearen aurka. Partida benetan garrantzitsua, gaur egun bi taldeek sailkapen taulan puntu bakarreko aldea bait dute. Bostgarren postuan Urnietarrak eta seigarrenean Andoain.

Arratsaldez, 16:30etan, jubenil neskek Federazioko txapelketa hasiko dute, Ereintza Aguaplasten aurka. Aurreko txapelketan ezin izan zuten talde Errenteriarra menpean hartu, ea oraingoan lortzen duten.

Igande goizerako etxean partidu bakarra dugu, bigarren urteko kadete nesken Urnieta Mecanizados Kamox taldea alegia, Foru aldundiko txapelketari hasiera emango die, Aiker Urola taldea etxean hartuz 12:00etatik aurrera.

Etxetik kanpo jokatuko duten taldeen alorrean, Urnieta Guria kafetegiako infantil mutilak, beren ligako azken faseari hasiera emango die. Elgoibarra doaz, igandez 11:45etan. Aurtengoan oso ondo ibili daitekeen taldea da gurea.

Lehen urteko UKE Bosteko taldea, igandea goiztiar ibiliko da, Egiaren aurka lehen kopa partidua jokatuko du 9:45etan Donostiako Gaskan.

Usurbil-UKE taldeko jubenil mutilek txapelketari estreinaldia emango die, Elgoibarra goaz larunbatean 19:15etan.

Azkenik, Urnieta London School taldeko senior neskek, Erenitzaren aurka egingo dute larunbatean 17:45etan, joanekoa lau tantoz galdu zuten Urnietan, oraingoan tantoak etxeratzeko saiakera bizian arituko dira.

OTSAILAREN 15 ETA 16KO PARTIDUAK - Compartir en Tuenti OTSAILAREN 15 ETA 16KO PARTIDUAK - Compartir en Facebook OTSAILAREN 15 ETA 16KO PARTIDUAK - Compartir en Tweeter

[11/02/2014] OTSAILAREN 8 ETA 9 ASTEBURUKO PARTIDUEN EMAITZAK

 

UKE SENIOR NESKEN GARAIPEN EDERRA EGIAren AURREAN

Alden handiaz lortu zuten garaipena, Urnieta London School nesken senior taldeak larunbat arratsaldez Egiaren aurrean kiroldegian. Jokoaren alde guztietan Urnietarren  maila hobea argi geratu zen.

Denboraldi honetan zehar, Urnietako kantxa bisitatu duen talderik bajuena mailaz izan da Egiakoa. Atsedenaldian 19-5eko markagailuak argi erakusten zuen jokoaren diferentzia bi taldeen artean. bigarren zatian gure neskak ez ziren lasaiatu, eta besteetan tanteatzen ez duten neskek ere, horretarako aukera izan zuten, 34-15eko emaitzaz, Urnietarrek etxean bi tanto gehiago.

Infantil nesken garaipenarekin hasi zen eguna, larunbat goizean Egia hartzen zuten, ez zuten tantoak etxeratzeko arazo gehiegirik izan, horrela, taulako bostgarren postuan daude orain.

Ez zuten zorte bera izan Urnieta Guria taldeko infantil mutilek, Usurbila zihoazen taulako bigarrenen aurka, tanto bakar bateko aldea zutenekin jokatzera. Partida oso berdindua, lehen zatian, Usurbilgo eskubiko lateralak arazoak eman zizkien, bigarren zatian defentsa hobea landuz, partidan zehar bitan berdintzea lortu zuten.

Arbitroaren zenbait erabakik, partiduaren momenturik konkretuenetan aukerak izatea ekidin zuten. Partidua galtzea mingarri egin zitzaien gure mutilei, 23-21 galdu bait zuten, lehen fase osoa partidurik galdu gabe egin ondoren; orain Gipuzkoako txapelketako azken fasea jokatuko dute.

Urnieta Balerdi taldeko senior mutilek, 28-26 galdu zuten Pasaiako Donibaneri egin zieten bisitan. Partida gogorra fisikoki, azken momentu arte gureek gogor eutsi zioten arren ezin izan zuten garaipena lortu. Aipagarria benetan, azken partidu hauetan gure senior mutilek izan duten bilakaera. Datorren partiduan ez dute lan erraza, sailkapeneko lehen postuan dagoen Irun hartzen bait dute etxean.
OTSAILAREN 8 ETA 9 ASTEBURUKO PARTIDUEN EMAITZAK - Compartir en Tuenti OTSAILAREN 8 ETA 9 ASTEBURUKO PARTIDUEN EMAITZAK - Compartir en Facebook OTSAILAREN 8 ETA 9 ASTEBURUKO PARTIDUEN EMAITZAK - Compartir en Tweeter

[06/02/2014] OTSAILAREN 8 eta 9 ASTE BURUKO PARTIDUAK

 

SENIOR NESKEK, EGIA HATUKO DUTE LARUNBATEAN 18:30etan KIROLDEGIAN

Urnietako eskubaloi zaleek, larunbateak hiru partiduz gozatzeko aukera izango dute udal kiroldegian.

Eguna Urnieta Guria kafetegiako infantil neskek hasiko dute, 12:00etan Egia Bi hartuko dute, eta hasera batean behintzat, arazorik emango ez dien partidua, sailkapenaren azken postuan dagoen taldea bait da Egiakoa eta bostgarren postuan gure neskak.

Arratsaldez, 16:30etan, Urnieta Bosteko jatetxea taldeko lehen urteko kadete neskek lagunarteko partidua jokatuko dute, kopa preparatzeko aprobetxatuz, Leizaran-en aurka.

Jarraian, eta 18:30etan, Urnieta London School taldeko senior neskek, Egia Arrano eskartea hartuko dute, puntuak gehitzen joateko aukera bikaina, gaur arte, talde donostiarrak ez bait du punturik lortu. Ea aste buru honetan ere horrela jarraitzen duen eta puntuak Urnieta geratzen zaizkigun.

Beste bi taldek beren partiduak etxetik kanpo jokatuko dituzte.

Urnieta Guria kafetegiako infantil mutilek, beren lehen fase paregabeari bukaera emango diote, bigarren sailkatuaren aurka jokatuz Usurbilgo Oiardo kiroldegian larunbatean 12:30etan.

Bestalde, Urnieta Balerdi Harategiako senior mutilak, Donibanera joango dira, 18:00etatik aurrera larunbat arratsaldez. Ez da lan erraza izango hango puntuak etxeratzea, baina azken aldiko partiduetako joera ikusita, horren itxaropenez doaz gure mutilak.

UKE eskubaloiako gainerako taldeek ez dute jokatuko datorren astean beraien kopa partiduak hasten diren arte.

OTSAILAREN 8 eta 9 ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tuenti OTSAILAREN 8 eta 9 ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Facebook OTSAILAREN 8 eta 9 ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tweeter

[03/02/2014] OTSAILAREN 1 eta 2 ASTE BURUKO EMAITZAK

 UKEko GIZONEZKO SENIOR TALDEAK TOLOSA GARAITUZ,

BIGARREN GARAIPENA JARRAIAN LORTU DUTE

 

Etxean jokatu bi taldeak izan ziren aste buruan garaipena lortu zuten bakarrak.

 

Larunbat goizean,  Urnieta Guria kafetegiako mutilek Leitzaran Aren aurkako derbia irabazi zuten.31 - 16ko markagailuaz, partida erraza izan zen.Baloi lapurreta dexente, eta gureen kontraerasoak. Infantilek sailkapen taulan lehen postuan jarraitzen dute, lehen fase hau Usurbilen aurka jokatuz bukatuko dute, bigarren sailkatuaren aurka, baina lehen fasea lehen postuan bukatzearen lasaitasunez.

 

Igande goizez, ordutegi batere ohizkoan izan ez bazen ere, senior mutilek Tolosaren aurkako partiduan 25-23 irabazi zuten. Lehen zati berdindua, erasorako aukerak aprobetxatuz 16-11ra jarri ondoren, bigarren zati zailago baten ondoren berdinketara iritsi ziren, baina UKEkoen azken defentsa eraginkorrak, baloiak berreskuratzea eta puntuatzea ekarri zuen, horrela garaipena lortuz.

Ez zuten zorte bera izan, kanpoan jokatzen zuten taldeek.

 

Guria kafetegiako infantil neskek, Bidasoari Iruna eginiko bisitan 23-17 galdu zuten. Partida gogorra, lehen zati polita, baina etxekoen bigarren zati bikanaren ondoren puntuak bertan geratzea ekarri zuen.

 

Urnieta London School taldeko senior neskek, bere mailako liderraren aurka Usurbilen eginadako lan bikaina ez zen nahikoa izan garaipena lortzeko. Lehen zati oso berdindua, baina bigarrenean Usurbilek bere kalitatea erakutsi eta 28-18ko markagailuaz bukatu zen partida.

 

Kadeteek ere, Egian ez zuten zorterik izan igande goizez. Puntutan berdinduta zeuden bi talde baina Egiatarrak eraman zuten garaipena partida osoan beraien trebetasuna erakutsi ondoren. Urnietarrek behin eta berriz baloia galtzea, eta sareetara ez asmatzea, lehen zatian atzetik joatea ekarri zuten, bigarren zatian hobeto aritu baziren ere, ez zen defentsa nahikoa izan.27 - 18 ko markagailua Egiaren alde.

OTSAILAREN 1 eta 2 ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Tuenti OTSAILAREN 1 eta 2 ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Facebook OTSAILAREN 1 eta 2 ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Tweeter

[31/01/2014] OTSAILAREN 1 eta 2 ASTE BURUKO PARTIDUAK

ASTE BURU HONETAN BI TALDE BAKARRIK ARITUKO DIRA ETXEAN

Infantilak eta senior mutilak izango dira, aste buru honetan beraien partiduak Urnietan jokatuko dituzten talde bakarrak.

Urnieta Guria kafetegiako infantil mutilen taldeak, orain arteko partidetan inork garaitua izan ez denak,  Leizaran Aren aurka derbia jokatuko du larunbatean 12:00etan.

 

Urnieta Balerdi Harategia taldeko senior mutilak, igandean 10:30etan Tolosa hartuko dute etxean, partida garrantzitsua, Urnietarrak bederatzigarren postuan, eta Tolosarrak zortzigarrena bait dute sailkapen taulan.Joan den aste buruan Zarautzen lorturiko garaipenaren ondoren, aukera bikaina jeitsiera postuak atzera uzteko.

Aste buru honetan, gainerantzeko partiduak etxetik kanpo izango dira. Infantil neskak Iruna doaz Bidasoaren aurka Urantzuko frontoian jokatuko dute larunbataz 10:00etan.

Urnieta London School senior taldeko neskek partida zaila dute, lehen postuan dauden Usurbilen aurka.Usurbilgo Oiardo kirolgian, larunbatean 12:45etan. Gure neskek beraien aldetik dena jarriko dute, Usurbildik puntuak etxeratzeko.

Urnieta HK10 hotela  taldeko mutilak, igandean arituko dira Yoldi kiroldegian 11:15etan Egiaren aurka, ligako bigarren faseko azken partidua, beraien helburua, irabazi eta fase hau partidarik galdu gabe bukatzea.

Emakumezko kadete bi taldeak eta jubenil bi taldeak, beraien liga txapelketak bukatu ondoren, atsedenaldia dute, datorren aste buruetan kopa jokatzen hasteko.

 

Bestalde, Gipuzkoako emakumezko kadeteen selekzioak, Udal kiroldegian entrenatuko du, igandean 12:00etan senior mutilen partiduaren ondoren. UKEko bost jokalari izan dira bertan parte hartzera deituak.

OTSAILAREN 1 eta 2 ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tuenti OTSAILAREN 1 eta 2 ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Facebook OTSAILAREN 1 eta 2 ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tweeter

[29/01/2014] URTARRILAREN 25 ETA 26KO PARTIDUEN EMAITZAK

 

USURBIL-UKE  TALDEKO JUBENIL MUTILAK, SAIAKERA IZUGARRIA, BAINA SARIRIK GABEKOA LIGAKO AZKEN PARTIDUA.

Usurbil-UKE taldeko jubenil mutilek, Urnietako kiroldegian jokatzen zuten, beraien ligako azken partidua larunbat arratsaldez Egiaren aurka. Ezin izan zuten garaipena lortu, nahiz eta beraien joko politak, bertan bildutako jarrraitzaileengan garaipen eta lan izugarria egin izanaren sentsaazioa geratu zen.

Oso berdindua egon zen partida batean, merezi ez zuen arren, Beñat Senperenaren kaleratzea bigarren zatiaren hasieran, dagoeneko motz zegoen taldea murriztu zuen, baina hala eta guztiz ere, taldea gogor borrokatu zen eta azken minuturaino bere aukerak izan zituen. Elkarren arteko borroka berdindu honek, azken momentuak bisitarien alde egin zuen eta 26-28ko markagailuaz bukatu zen neurketa. Ez ziren azken fasera klasifikatu, beraz orain, bi astez atsenaldia dute Gipuzkoako Kopa jokatzen hasteko.

Larunbateko jardunaldia, Urnieta Guria taldeko infantil nesken garaipenarekin hasi zen, 16-11ko markagailuaz Usurbil menpean hartu zuten. Horrela, sailkapen taulako bostgarren postuan daude.

Urnieta HK10 taldeko cadete mutilek, jarraian lortzen duten laugarren garaipena zuten, Bidasoa Irungo taldearen aurka 44-34 irabaziz. Bi taldeen erasorako griñak, markagailuaren zenbatekoak arin gora egitea ekarri zuen, baina urnietarrak gogor aritu eta  jokalari guztiek lortutako tantuei esker. Datorren astean txapelketa bukatuko dute, Egiaren aurka; egun puntuz, berdinduak dauden taldeak biak.

Aste honetan, Zarautzen aurka hiru neurketa ziren.

Lehena Aialaren aurka, jubenil neskek 14-20 galdu zuten, lehen zati berdindua izan zen arren, bigarren zatian zarauztarren abilezi eta abiadurak, bi puntu etxeratzen lagundu zien. Gaur egun sailkapen taulan buru direlarik.

Mecanizados Kamox taldeko kadete neskek ere ez zuten  zorterik izan, 16-15 markagailuaz galdu zuten, duela zazpi egun jokatu zen antzeko berdintasuna izan zen partiduan, baina detaile txikiak zarauztarrak garaile izatera lagundu zuten. Hauek bostagarren postuan, eta gure neskek seigarren sailkatu dira, batere gaizki ez dagoen postua hogeitabat taldeen arteko leia zela kontutan hartuta.

Urnietarren errebantxa, Urnieta Balerdi harategia taldeko senior mutilen eskutik etorri zen, gutxigatik bazen ere, eta oso berdindua egon zen partida batean, partiduko azken jokaldiak, garaipena etxeratzen lagundu zien gure mutilei. Denbora jota, Amenabar taldeak botatako penaltian kale egiteak eman zigun garaipena. Honek, sailkapenean hiru postu gora egiten lagundu digu, moralki zoragarri etorri zaiguna.

Ez zuten zorte bera izan, Urnieta Bosteko jatetxeko kadete neskek, 18-16 galdu zuten Bera Beraren aurka. Epailearen erabaki arraroren bat tarteko, partiduaren emaitza gure aurka bukatzen lagundu zuen.

Igandea bukatzeko derbya genuen, Senior neskek Leizaran hartu zuten etxean, lehen zatian atzetik, bigarren zatian berdindu bazen ere 15na, urduritasuna medio, azken minutuetan ezin izan genuen 19-20ko emaitza aldatu. Beraz, derbya Leizaranentzat izan zen.

URTARRILAREN 25 ETA 26KO PARTIDUEN EMAITZAK - Compartir en Tuenti URTARRILAREN 25 ETA 26KO PARTIDUEN EMAITZAK - Compartir en Facebook URTARRILAREN 25 ETA 26KO PARTIDUEN EMAITZAK - Compartir en Tweeter

atras 1 | 2 | 3 ... 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 adelante
Urnietako Kirol Elkartea - Lege oharra