U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano

[23/01/2014] URTARRILAREN 25 ETA 26KO PARTIDUAK

 

ASTE BURU HONETAN, ESKUBALOIA SAILAK

JARDUNALDI INTERESGARRIA DU URNIETAN

 

Aste buru honetan, bost taldeek jokatuko dituzte beraien partiduak etxean.

Infantil neskekin hasiko da Urnieta Guria kafetegiako neskekin, Udarregi hartuko dute etxean, sailkapeneko bostgarren postuagatik borrokan.

Arratsaldez, 16:00etan Urnieta HK10 taldeko kadete mutilak izango dira, Bidasoa etxean hartuz, jarraian izango duten laugarren garaipenaren bila joango direnak.

Jarraian, 17:30etan Urnieta HK10 hoteleko neska jubenilen txanda izango da, beraien sailkapen taulako bigarren postuan den, Aiala Zarautz hartuko dute etxean .

Eta arratsaldea bukatzeko, 19:00etan, Usurbil-UKE jubenil mutilek, azken faserako finala jokatzen dute Egiaren aurka; hasiera batean, gure eskuen dagoen taldea.

Iganderako, goizean 12:00etan, Senior neskek derbia dute, Leizaran hartzen dute etxean, puntuz berdinduta daude, interesgarria izango da, jardunaldia etxean bukatzeko.

Kanpoan jokatzen dutenen artean, aipagarria bigarren urteko kadete neskek, Urnieta Mecanizados Kamox taldeak, Zarautzen jokatuko du, bere sailkapen taulan bostgarren postua jokatzen duen partidua, larunbatean Antoniano kiroldegian arratseko 19:00etan. Aurreko partida berdindu zutenez, ezin berdinduago egon; zorterik onena hemendik gure neskei.

Lehen urteko Urnieta Guriako kadete neskak, Egiaren aurka egingo dute larunbatean 18:30etan.

Eta bukatzeko, Urnieta Balerdi Harategiako senior mutilak, Amenabar Bren aurka dute aukera, puntuak lortu eta sailkapen taulan gorutz egiten hasteko.

URTARRILAREN 25 ETA 26KO PARTIDUAK - Compartir en Tuenti URTARRILAREN 25 ETA 26KO PARTIDUAK - Compartir en Facebook URTARRILAREN 25 ETA 26KO PARTIDUAK - Compartir en Tweeter

[21/01/2014] URTARRILAREN 18 ETA 19KO EMAITZAK

 

URNIETA HK10 HOTELAKO KADETEEN HIRUGARREN

GARAIPENA JARRAIAN

 

Bigarren fase zoragarria UKEko kadete mutilak jokatzen ari direna; larunbat arratsaldez garaipena lortu zuten Legazpiako Caribe Berriren aurrean 18-25. Partiduan hasieratik jarri ziren aurretik, defentsa ona eta eraso arin eta azkar batekin, non jokalari askoren tantuak izan ziren. Hirugarren garaipena dute jarraian bigarren fase honetan, eta Egiarekin bat lehen postuan daude sailkapen taulan.

 

Etxean jokatutako bigarren garaipena infantil mutilek lortu zuten Ordiziaren aurka igande goizez, horrela bada, beste aste batez jarraitzen dute beraien ligaskan partidurik galdu gabe.Lehen zati biribila izan ez bazen ere, 18-32 markagailua lortu zuten; eta oraindik bi partida geratzen bazaizkie ere, Gipuzkoako txapelketa jokatzeko lekua zihurtatua dute.

 

Larunbat goizez bi berdinketa izan ziren, biak ere 17nakoak, bata Urnieta Guria kafetegiako infantil neskek Leizaranen aurkako derbian lortutakoa, honen ondorioz seigarren postuan dira Udarregi Cren atzetik puntu bakar batetara. Eta azken hauen aurka izango dute datorren aste buruko partida.

 

Beste berdinketa bigarren urteko Urnieta Mecanizados Kamoxeko neskek lortu zuten, Gipuzkoako txapelketako bostagarren postuarentzat borrokan Zarautzen aurka. Berdinketa oso osoa izan zen partida guztian zehar, eta azken minutuetan ezin izan zuten gure neskek aurrea hartu Zarauztarrei. Datorren aste bukaeran gogor borrokatu beharko dute beraien helburua lortzeko.

Kiroldegian larunbat arratsaldez jokatutako hiru neurketan galdu genituen.

Lehena lehen urteko Urnieta Bosteko jatetxea taldeko kadete neskena izan zen, eta baita mingarriena ere, gutxigatik 17-18 markagailuaz Bera Beraren aurka. Ia partida osoan aurretik joan ondoren,Donostiarrak bigarren zatian gailendu zitzaizkien.

Usurbil-UKE taldeko jubenil mutilek 15-27 egin zuten Eibarren aurka. Partida kaxkarra Eibartarrak zentzu guztietan gailendu zirelarik eta beste behin ere, gureen taldekide eskasia agerian geratu zen.

Arratsaldea bukatzeko, senior taldearen txanda zen. Urnieta Balerdi harategia taldeko mutilek Ordiziaren aurka 23-35eko markagailuaz bukatu zuten partida. Atsedenaldira aukera batzuekin joan baziren ere lehen zati on baten ondoren, nekea eta jokalari eskasia agerian geratu zen eta bigarren denbora kaxkarra egin zuten.

Urnieta HK10 hotelako jubenil neskek Ereintza bisitatu zuten Errenterian eta 22-17ko markagailuaz etxeratu ziren, galdu ondoren sailkapenean laugarren postuan daude.

Urnieta London School taldeko neskek ere, ez zuten zorterik izan. Zarauztar taldearen alde izan zen partidu eta markagailuaren emaitza ere 25-13. Zenbait jokalarri garrantzitsuen bajak agerian geratu ziren bigarren zatian batez ere.

URTARRILAREN 18 ETA 19KO EMAITZAK - Compartir en Tuenti URTARRILAREN 18 ETA 19KO EMAITZAK - Compartir en Facebook URTARRILAREN 18 ETA 19KO EMAITZAK - Compartir en Tweeter

[17/01/2014] ASTE BURUKO PARTIDUAK

LARUNBAT INTERESGARRIA UDAL KIROLDEGIAN

Polita, larunbat honetan kiroldegian bizituko duguna eskubaloi partidekin.

Etxean jokatuko diren partidu guztietan aipagarriena,  bigarren urteko UKE Mecanizados Kamox neskena Zarautzen aurka. Gipuzkoako txapelketako bostgarren psotua duten jokoan,eta larunbat eguerdiko 12:00etan izango da, hau erabakiko duen bi partiduetatik lehena.

Eta arratsalderako berriz, beste hiru partida. 16:00etan lehen urteko kadete nesken UKE Bosteko jatetxea taldearen txanda izango da Aloña mendiren aurka.

17:30etan Usurbil-UKEk Eibar hartuko du etxean, azken faseko partiduan. Ea armailetako beroak azken faseko lehen partidua aldeko markagailuarekin bukatzea laguntzen dien.

Arratsaldea UKE Balerdi Senior mutilek itxiko dute Ordiziaren aurkako partiduan 19:00etan. PArtida zaila, kontutan hartzen badugu gure mutilak sailkapen taularen azken postuan daudelarik, hirugarren postua dutenen aurka aritu beharra dutela.

Hala eta guztiz ere, ziur gaude gaurkoan gure mutilek hain beharreko duten garaipena lortzeko gogor lan egingo dutela.

Gainerako taldeek kanpoan jokatuko dute.

Infantil neskek larunbatean 10:45etan Leizaranekin derbia jokatuko dute Andoainen.

UKE Guria taldeko mutilek Ordiziaren aurka jokatuko dute 10:15etan etxetik kanpo. Gureek lehen postua mantentzen jarraitzeko aukera polita, hirugarren daudenen etxean jokatuaz, lau puntuko aldea soilik dutelarik.

UKE HK10 hotelako mutilak Legazpiara doaz Caribe berriren aurka 19:15etan jokatuko den partidura, beraien hirugarren garaipen jarraia lortzeko asmoz.

UKE HK10 hotelako jubenik neskek Ereintza menpean hartzen saiatuko dira Errenterian larunbateko 16:00etan. Partidu oso berdindua, sailkapenean bi puntutako aldea besterik ez dutela jakinda.

Eta bukatzeko, UKE London School senior neskek 19:15etan jokatuko dute Zarautzen Aialaren aurka,

ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tuenti ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Facebook ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tweeter

[15/01/2014] ASTE BURUKO EMAITZAK

URNIETA K.E. MECANIZADOS KAMOXEKO NESKAK, GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO BOSTGARREN POSTUAGATIK BORROKAN.

Elgoibarren gutxigatik, 17-18 garaipena lortu ondoren, Mecanizados Kamox taldeko bigarren urteko kadete neskek, Gipuzkoako txapelketako bostgarren postuagatik borrokatuko dira.

Elgoibarren aurka izandako bi partiduetan berdintasuna nabaria izan zen; gabonak aurretik Elgoibartarrak egin ziren garaipenarekin 15-16,eta eguberrietako geldialdiaren ondoren, gure neskak. Lehen zatian partidua ondo hasi ez bazen ere, zatiaren erdi aldera partidua euren alde jartzen hasi ziren, 2-3 goletako aldea lortuz. Azken momentuko aurkarien lanak tartea gutxiagotzea ekarri zuen, baina gureen defentsa lan paregabeak garaipenarekin egin eta bostgarren posturako borrokarako sailkatzea ekarri zien.

Urnieta HK10 hotela taldeko kadete mutilek ere, etxean garaipena gutxigatik lortu zuten, 26-27 irabazi zuten ZUmaiako Txikixa taldeari. Bere jokoaren kalitatea gorantz doa, defentetsa ona eta erasoan ere bizkor ibiliagatik, bigarren zatiko momenturen batean izandako akatsek, Zumaitarrak aurreratzea ekarri zuen baina gure mutilek gogor lan egin eta berea egin zuten garaipena.

Lehen urteko UKE Bosteko jatetxea taldeko kadete neskek ere neurketa gogorra izan zuten, eta oraingoan garaipena Egiara joan zen 24-23ko markagailuaz. Partida guztian atzetik joan baziren ere, gure neskak beren lanari esker gerturaketa lortu zuten,eta azken minutuko jokaldian  partida berdintzea ere beren esku izan zuten.

Urnieta HK10 hotelako jubenil neskek zuten partida etxean, Aloña mendi hartu zuten baina partida kaxkarra jokatu zuten.Azken momentuan markagailuan gerturatzea lortu bazuten ere, defentsa bikoitzarekin  Aloñaren erasoa geldiaraziz baina ez zen nahikoa izan eta Aloña egin zen partiduaren garaile 19-23ko markagailuaz.

Bestalde, Usurbil-UKE jubenil mutilek taulako lehen postuan zegoen Tolosaren etxean jokatzen zuten, 33-21 galdu zuten partidua markagailuak zioenez, baina ez da gure mutilek kantxan eman zutenaren adierazgarri inondik inora. Gure jubenilei, azken fasea gogorra egiten ari zaie, taldean partaide gutxi eta kategoria hontan lehen aldiz jokatzen duten jokalariak izateak  maldan gora jarri die denboraldia; nahiz eta oso oso ontzat ematen den azken fasean egon ahal izatearen saria.

Bukatzeko, igandean 12:00etan Senior mutilen txanda zen eta Leizararen aurkako derbia jokatzen zen. 30-25 galdu zute eta beren ligan azken postuan egotera behartzen ditu emaitza honek. Hala ere, jardunaldi ugari  dute  aurretik errealitate honi buelta emateko.

ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Tuenti ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Facebook ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Tweeter

[10/01/2014] ASTE BURUKO PARTIDUAK

 

         OPORRALDIAREN ONDOREN, ESKUBALOI KONPETIZIOA ITZULI ZAIGU.

Aste buru honetan ematen dio jarraipena eskubaloiko konpetiziak, eta UKEko eskubaloi saileko talderik gehienak, 2014a etxetik kanpo jokatzen hasiko dute; etxean jokatuko duten bakarrak gazteak izango direlarik.

Jokatzen lehen taldea, bigarren urteko kadete neskak izango dira, UKE Kamox taldekoak, eta larunbatean Elgoibarra joango dira goizeko hamarretarako, Gipuzkoako txapelketako bostgarren postuaren bila. 2013. urteko azken partidari errebantxa hartzeko balioko die, non Elgoibartarrak gutxigatik garaile izan ziren.

Larunbataz ere, eta ordu erdi beranduago, kadete mutilak Txikixa taldearekin jokatuko dute bigarren faseko bigarren partidua.

Larunbat arratsaldez berriz, lehen urteko kadeteek, UKE Bosteko taldeko neskek, Egiaren aurka jokatuko dute Egiako polikiroldegian 16:30etan, joaneko partiduan baino emaitza hobea lortzeko asmotan.

Jubenil nesken taldea, UKE HK10 hotela  da 2014. urtea etxean jokatzen hasiko duen bakarra, Aloña Mendi hartuko dute etxean, Oñatiarrak lau puntuz, aurretik dira sailkapenean eta gure neskek alde hau txikiagotzeko partiduan gogor saiatuko dira.

Bestalde, Jubenil taldeko mutilek, Usurbil-UKE taldeak bigarren bueltako azken fasea jokatuko dute Tolosan, aurreko partiduetan baino emaitza hobeak lortzeko asmoz.

Eta bukatzeko, igandean 12:00etan Senior mutilen txanda izango da, Leitzaranen aurka izango dute Andoaingo kiroldegian, 2014 urtea bikain hasteko derbi polita, inongo zalantzarik gabe.

Beste taldeak, aste bete gehiagoz oporraldia luzatuko dute.

ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tuenti ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Facebook ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tweeter

[07/01/2014] GABONETAKO ESKUBALOI TXAPELKETA

GIZONEZKO INFANTIL MAILAKO UKEKO TALDEAK IRABAZI ZUEN VI. GABONETAKO TXAPELKETA BERE MAILAN

 

Joan den astelehena, abenduak 30, UKEko VI. eskubaloi txapelketa ospatu zen, kadete eta infantil mailentzako, non herriko taldeez gain, Ordizia, Barakaldo, Uhartu, Usurbil eta Zumaiako Pulpo taldea ere bertaratu ziren.

 

Giro ezin hobean, 300 gazte inguru aritu diren egun osoz eskubaloian, herriko frontoian eta polikiroldegiko kantxan ere. Eguerdi aldera, partehartzaile guztiek Egape ikastolan izan zuten bazkaria.

 

Txapelketa launakako taldeetan jokatu zen, talde bakoitzak 25 minututako hiru partida jokatu zituelarik.

 

Gizonezko infantil mailan, Urnieta Guria Kafetegia taldeak, bere hiru partidak irabazi ondoren, garaikurrarekin egin zen bere mailan. Ordizia zuen aurkari lehenik, 13-5 markagailuaz, Barakaldo ondoren 16-4 eta azkenik Uharte garaitu zuen 13-9 markagailuaz.UKEko gizonezko infantil mailak daraman denboraldi zoragarriaren ispilu izan zen txapelketan eman zuen maila, gaur egun, Gipuzkoako txapelketan dabiltza, eta txapelketaren amaierarako lau partida soilik gelditzen diren momentuan lehen postuan daude partidu guztietan garaipena lortu ondoren.

 

UKEko Infantil mutilen taldea entrenatzaileekin

Txapelketako txapeldunak

 

Emakumezko infantil eta kadete mailetan txapeldun Usurbildarrak izan ziren, eta gizonezko kadeteetan berriz Ordiziarrak.

 

Gure txikiek ere beraien momentua izan zuten. Alebin eta benjamin mailako hainbat partida jokatu ziren Eskubaloi Eskolako taldearekin. Txikienek beraien artean jokatu zituzten partidak eta alebinek Pulpo zuten aurrez aurre eta garaipena lortu zuten gure txikiek.

 

Txapelketari amaiera emateko, gizonezko Jubenil mailako partidua jokatu zen,UKE-Usurbil eta Uharte nafarren artean, azken hauek garaipena lortu zutelarik. Partida honen atsedenaldian, kiroldegiko armailak jendez gainezka zeuden, eta garaikur eta txapelketako oroigarri banaketa egin zen, baita eguberri saski zoragarri baten zozketa ere.

 

Bi hitzetan esanda, UKEko VI. Eskubaloi Txapelketako egun honek, beste behin ere, hainbat eta hainbat gazteei beraiek atsegin eta gustoko duten kirolaz gozatu eta beste taldeetako jokalariekin harremanetan  jartzea erraztu zuen. Azken hauek, oso gustora agurtu ziren, txapelketaren antolakuntzarekin.

 

 

GABONETAKO ESKUBALOI TXAPELKETA - Compartir en Tuenti GABONETAKO ESKUBALOI TXAPELKETA - Compartir en Facebook GABONETAKO ESKUBALOI TXAPELKETA - Compartir en Tweeter

[25/12/2013] ABENDUAREN 21, 22 eta 23ko ASTE BURUKO EMAITZAK

 

2013. URTEARI AGURRA ZORTE KAXKARRAREKIN EMAN DIO ESKUBALOIAK

Urnietako K.E.ko taldeek zorte kaxkarrarekin esan zioten agur 2013 urteari joan den aste buruko partidetan.

Urteari agur esaten lehenak, gizonezko jubenil Usurbil-UKE taldea izan zen, Gipuzkoako txapelketako azken faseko Egiaren aurkako partidua ostegunera aurreratu zuten. Finalaren azken fase honetan jokalari eskasia eta hainbat jokalarien lesioak nabari izan ziren, 34-25 galdu zuten  partida, bigarren zaitiaren erdi alderarte aukera onak izan bazituzten ere. Fisikoki eta animikoki errekuperatzeko ondo etorriko zaie gure mutilei gabonetako geldialdi hau.

Larunbat goizez, Urnieta Mecaniados Kamox taldeko bigarren urteko kadete neskek izan zuten Elgoibarren aurka 16-17ko emaitza gogorraz galdu beharra. Partidu oso oso berdindua, azken minututan ez asmatzeak, azken minututan bigarren faseko estreinaldiko partidua galtzea ekarri zien.

.Arratsaldez, Urnieta Balerdi harategiako senior mutilek  Eibarra egin zuten bisita, 36-18 galdu zuten, Urnietarren partidu kaxkarra, eta oporraldia primeran etorriko zaie, atseden hartu, indarberritu eta ondoren txapelketaren bigarren faseari ekiteko.

Urteari agur kiroldegian bertan esaten zioten taldeei, ez zitzaien hobeto joan igandean.

10:30etan, lehen urteko kadete nesken Urnieta Bosteko jatetxea taldeak, partidu kaxkar baten ondoren 23-31 galdu zuten Egiaren aurrean.

Jarraian, Urnieta London Schooleko senior nesken txanda zen, Aloña Mendi hartzen zuten etxean sailkapeneko bostgarren postua jokoan zutelarik. Partida oso berdindua, azken 10minutuetan talde bisitariaren garaipen ekarri zuena. Aloña taldeak, gure Olatz Olmedoren aurka defentsa gogor bat jarri zuen, non gure neskaren erasoak behera egin zuen nabarmen, Aloñari garaipena emanaz 24-28ko markagailuaz. Aipagarria Edurne Artola jubenilaren partehartzea, azken aldian seniorrekin partidak jokatzen gogor lanean eta emaitza onak lortzen ari dena.

         

Jokatzen azken taldea, emakumezko jubenil taldea izan zen, Eibarren aurrean astelehenean 10:30etan. Urnietarrak kadeteez hornitutako taldea eraman zuten, hasiera txarra, eta partidu osoan  zehar atzetik joan ondoren, erreakzionatzeko aukera izan eta saiatu baziren ere, arbitroaren erabaki zalantzagarri batzuen  ondoren, 24ko berdinketaz etxeratu ziren.

Partidu hauekin, eskubaloiak 2014 urterarte agur esaten dio konpetizioari, baina gogorarazi, eskubaloi jarraitzaile guztiek, beraien gozamenerako egun handia dutela datorren abenduaren 30, astelehena, V.Gabonetako txapelketarekin, infantil eta kadete mailakoentzat. Gure taldeaz gain, Uharte (Nafarroa), Barakaldo (Bizkaia), Ordizia y Ereintza (Gipuzkoa) ko taldeak izango dira bertan. Egun osoan zehar, kiroldegian eta frontoian izango diren partida ezberdinek,eskubaloi festa handi bat osatuko dute.

ABENDUAREN 21, 22 eta 23ko ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Tuenti ABENDUAREN 21, 22 eta 23ko ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Facebook ABENDUAREN 21, 22 eta 23ko ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Tweeter

atras 1 | 2 | 3 ... 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 adelante
Urnietako Kirol Elkartea - Lege oharra