U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano

[18/12/2013] ABENDUAREN 21 eta 22ko ASTE BURUKO PARTIDUAK

Aste buru honetan, gabonetako egunetarako dugun geldialdia aurretik azken partiduez gozatzeko aukera izango dugu.

Urteko azken partida ofiziala jokatzen lehen taldea, cadete taldeko Mecanizados Kamoxekoak izango dira, larunbatean, bigarren faseko lehen partidua jokatuko dute 10:30etan kiroldegian Elgoibarren aurka. Txapelketaren bigarren fase honetan Gipuzkoako txapelketarako bostgarren postuagatik borrokatuko dira, Elgoibar, Consulting Alavés eta Zarautzekin batera. Espero dugu, joan den aste buruan baino zorte hobea izan dezaten.

Iganderako, bi partida izango dira kiroldegian.

10:30etan lehen urteko Urnieta Bosteko jatetxeako kadete nesken txanda izango da. Egiaren aurka jokatuko dute. Aipagarria benetan, lehen urteko kadeteez osaturiko talde honek lortu duena, beraien kategoriako 21 taldeetatik lehen 12etan sartzea Gipuzkoa mailan.

Jarraian, 12:00etan Senior taldeko Urnieta London Schooleko neskak izango dira, Aloña mendiren aurka neurtuko dira urtea bukatzeko. Partida benetan interesgarria, taulan bi taldeak 8 punturekin berdinduta daudelarik. Ea jarraitzaile ugari elkartzen garen kiroldegian gure neskei animoak emanaz.

Etxetik kanpo urtea agurtuko duten taldeen artean, jubenil neskak ditugu, Eibarra joango dira astelehenean atzeratu duten partida jokatzera. Ustez, arazorik gabe gaindituko duten froga, bi taldeen arteko 8 puntuen aldea taulan ikusita.

Zailagoa izango dute, Senior mutilek. Urnieta Balerdi Harategia taldea, beren taulako bostgarrena den Gabaz Elgoibarren aurka dira larunbatean 10:30etan. Azken postuan badira ere orain, bi puntuekin etxeratzea espero dugu.

Partida hauekin esango diogu agur konpetizio ofizialari 2013. urte honetan, baina Urnietako Eskubaloiak, datorren abenduaren 30, astelehena, Gabonetako bostgarren kadete eta infantilen Torneoa ospatuko du. Datozen egunetan honen berri zabalagoa hel araziko dizuegu.

ABENDUAREN 21 eta 22ko ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tuenti ABENDUAREN 21 eta 22ko ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Facebook ABENDUAREN 21 eta 22ko ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tweeter

[17/12/2013] ABENDUAREN 14 eta 15 ASTE BURUAK EMAN DIGUNA

Emakumezko seniorrak diren Urnieta Londo School taldearen porrotarekin hasi genuen aste burua,ostiralera aurreratua zuten Bidebietan bere mailako taulan lehen postuan den Bera Beraren aurka. Urnietarrek egin zuten joko polita, ez zen markagailuko emaitzarekin bat etorri. Defentsan ondo eta erasoan gogor, UKEko neskek ez zuten utzi Bera Bera markagailuan 45.minuturarte, aurrera joan zedin. Azkenean 26-14 bukatu zen neurketa.

Larunbata ordez, ezin hobeto hasi zuten infantil neskek Ereintza C-ren aurkako partiduan, aurkarien gainetik zeudela erakutsi zuten zentzu guztietan 26-11 markagailuarekin etxeratuz.

 

Urnieta HK10 kadete mutilen taldeak Urola BM taldea menpean hartuz hasi zuten partida, 23-19 garaipenarekin bukatuaz. Txapelketako bigarren fasearen lehen partida zen. Lehen zati berdinduaren ostean, bigarren zatiko defentsa lanak eta kontra eraso gogorrek, markagailuan aurreratzen lagundu zieten gureei. Zazpi puntuz aurreratu baziren ere, epailearen erabaki nahiko eztabaidagarrien ondoren 4 jokalariekin jokatzera behartu gintuzten, baina lasaitasunez jokatu eta bi puntuekin etxeratzea lortu genuen.

Urnieta HK10 taldeko jubenil neskek, Aluminios Alemán ere menpean hartu zuten 23-20ko markagailuaz. Lehen  zati bikaina, defentsa ona eta eraso azkar eta eraginkorrekin, atsedenaldira 9 tantoko aldeaz joatea lortu zuten, itzuleran partidua maldan gora egin bazitzaien ere, jaurkiketetan kale eginaz, garaipenarekin bukatzea lortu zuten.

Arratsaldea ez genuen guztiz borobildu, Senior mutilek ezin izan bait zuten Aloña mendi menpean hartu, eta lehen zatian nahiko berdindua izan zen partidu bat, azken bost minututako zenbait kaleren ondoren, gure aurkariak aurreratu zitezen ekarri zuen. Bigarren zatiaren hasiera kaxkarrarekin ezin izan genuen partidari buelta eman; gaur egun sailkapenaren hirugarren postuan den Oñatiar taldearen aurrean.

Mingarriagoa izan zen, bigarren urteko Urnieta Kamox nesken taldearen porrota arabar lurraldeetan. Talde gogor bati egiten zieten aurre, Consuling Alavés, gure neskak partidu guztian zehar atzetik joan ziren, eta epailearen lan kaxkarrak, emaitza 24-13 izatea lagundu zuen. Hala ere, porrot honen gainetik da, neskek egin duten lehen fase zoragarria.

Usurbil-UKE taldeko jubenil mutilek ere ez zuten zorte handiegirik izan. Partida hasieran Andoni Zubeldiaren lesioak, ez zuen partida ondo joan zedin  lagundu, gure mutilak gogor saiatu baziren ere. Ander Berrotaranen orkatilako lesioaren berritzea, eta zenbait jokalarik jasotako kolpeek, Eibartarrak aurreratzea lagundu zuen, 26-18ko markagailuarekin bukatu zelarik partida.

Aste burua biribiltzeko, igandea bi garaipenekin bukatu genuen.

Infantil mutilak, Tolosa B menpean hartu ondoren, bere taulako lider izaten jarraitzen dute 25-13ko markagailua lortu ondoren.

Eta Urnieta Bosteko jatetxea taldeko kadete neskek ere,Zumarragan Urolaren aurrean partidea bikaina egin zuten. Bostgarren  postua zuten  jokoan, eta lehen zati nahiko berdinduaren ondoren, Urnietarrak lasaitu eta lan hobea eginaz 22-10eko markagailuarekin pozik etxeratu ziren.

 

 

ABENDUAREN 14 eta 15 ASTE BURUAK EMAN DIGUNA - Compartir en Tuenti ABENDUAREN 14 eta 15 ASTE BURUAK EMAN DIGUNA - Compartir en Facebook ABENDUAREN 14 eta 15 ASTE BURUAK EMAN DIGUNA - Compartir en Tweeter

[13/12/2013] ABENDUAREN 14 eta 15 ASTE BURUKO PARTIDUAK

 

Aste buru polita, eskubaloi sailean herriko kiroldegian izango ditugun bost partidekin.

Urnieta Guria kafetegiako infantilekin hasiko dugu aste burua larunbat goizez 12:00etatik aurrera Ereintza C hartuko dute etxean.

 

Arrratsaldez berriz, hiru partidu izango ditugu gure jarraitzaileentzat interesgarri; 16:00etan kadete mutilak, Urnieta HK10 Hotela taldekoek, beren txapelketaren bigarren faseari ekingo diote Zumarragako Urola BMren aurka.

 

Jarraian,  17:30etan jubenil neskek hartuko dute Aluminios Aleman.

 

Eta arratsaldea biribiltzeko Gizonezko Urnieta Balerdi harategiako senior taldeak 19:00etan  Aloña Mendi hartuko du.

 

Igandean etxean jokatuko duten bakarrak, infantilak izango dira, hauy  12:00etan izango da Tolosaren aurka. Gureak taulan lehen postuan eta Tolosarrak bostgarrenean daudelarik.

 

Kanpoan jokatzen duten taldeen aldetik Emakumezko senior Urnieta London School taldeak ostiralean jokatuko dute beraien partiduan Bera Beraren aurka Bidebietako kiroldegian 18:00etan, partida zaila, Donostiarrak bigarren postuan bait dira lehen postuarekin berdinduta. Hala ere, gure neskek sorpresa emango dutenaren zalantzarik ez dugu.

Larunbatean 16:30etan Gasteizen, bigarren urteko kadete nesken UKE Kamox taldeak azken faserako pasea jokatzen du  Consulting Alavésen aurka. Berdinketa bat nahikoa lukete hau lortzeko gure neskek.

 

Larunbatean 16:00etan Eibarren jubenil taldeko mutilek, Usurbil-UKE taldeak bere bigarren partidua jokatuko du, azken fasean. Lehen fasean azaldu zuten jokoa berreskuratu eta garaipenarekin egin daitezen espero dugu.

 

Eta igandez, 10:00etan Zumarragan, lehen urteko Urnieta Bosteko taldea Urolaren aurka arituko da.

ABENDUAREN 14 eta 15 ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tuenti ABENDUAREN 14 eta 15 ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Facebook ABENDUAREN 14 eta 15 ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tweeter

[09/12/2013] ABENDUANREN 6,7 ETA 8KO EMAITZAK

MECANIZADOS KAMOX KADETE NESKEN TALDEAK, DATORREN ASTEBURUAN JOKATUKO DU AZKEN FASERAKO SARRERA.

 

Bigarren urtekoak diren kadete nesken Mecanizados Kamox taldeak Ordiziaren aurka 16-11ko emaitzaz Gipuzkoako txapelketako azken faserako sailkatzeko aurrera pauso bat eman die.

 

Defentsan oso ongi ibili ondoren lehen zatian, sei tantoen aldearekin joan ziren atsedenaldira 10-4ko markagailuaz, itzuleran Ordiziako taldeak planteaturiko defentsak gure neskei sufriarazi zien, eta honek Ordizia lau goletara gerturatu zuen. Victor Rodriguez eta Iñaki Ibañezek entrenatzen duten taldeko neskek ordea, Ordiziari aurre egin eta ez zien garaipenarekin egiten utzi.

Datorren astean Gasteiza doaz Consulting Alavésekin beraien indarrak neurtzera, eta hango berdinketa batek finalerako txartela emango lieke.

Bestalde, Usurbil-UKE jubenil taldeak Tolosaren aurka ere partida galdu zuen 24-37 markagailuarekin.

 

Gure mutilen partido kaskarra Tolosa momentu guztietan beraien gainetik zegoela argi ikusi zena, eta beren mailako talderik gogorrena dela  erakutsiaz.Urnietarrek erakutsiriko fisiko ikaragarria ez zen nahikoa izan Tolosari aurrea hartzeko, nor inongo zalantzarik gabe txapelketarekin egiteko gogor lanean ari den.

Orainarteko sentsazio onak gogoan hartu eta Eibarri aurre egitea tokatzen zaie gure mutilei.

Senior taldeak Usurbil hartu zuen etxean baina 24-26 markagailuarekin; lehen atzeraturiko partida batean.

Urnieta Balerdi Harategiak irteera hotza eta makala egin zuen, hasieratik Usurbil aurretik jarri zen 1-6 markagailuaz eta gure mutilek ezin izan zuten aurrea hartu.

 

Aurkari honen aurrean galtzeak aurrera begira gogor lan egitea dakar.

Gainerantzeko taldeek atsedena izan zuten zubia izan den asteburu honetan.

ABENDUANREN 6,7 ETA 8KO EMAITZAK - Compartir en Tuenti ABENDUANREN 6,7 ETA 8KO EMAITZAK - Compartir en Facebook ABENDUANREN 6,7 ETA 8KO EMAITZAK - Compartir en Tweeter

[02/12/2013] ASTE BURUKO EMAITZAK

URNIETA K.E. SENIOR TALDEKO NESKEK HIRUGARREN GARAIPENA JARRAIAN.

 

Urnieta London School emakumezko senior taldeak momentu zoragarria bizi du.Hirugarren aldiz jarraian lortu du garaipena, oraingoan Zumaiako Pulporen aurka, 17-11. Xabi de la Motak entrenatzen dituen nesken taldeak joko zoragarria egin zuen. Defentsa hona, eta Irati Goikoetxearen laguntzaz indartu dugun erasoaren laguntzaz, garaipena eta taulako bostgarren postua ekarri dizkie nesken taldeari.

Urnieta Balerdi Harategiko mutilen senior taldeak ez zuen Eibarrera egindako irteeran zorte bera izan. 32-25ko markagailua lortu zuten, lehen zati berdindua, baina bigarren zatiko lehen 10 minutu makalak eta eibartarren defentsa onak, Eibarko taldea markagailuan aurreratzea ekarri zuen.

 

Aste burua, infantilen taldeak Urnieta Guria kafetegiak Errenterian Ereintza B taldearen aurka garaipenez hasi zuen. Jokaezina zegoen Beraungo frontoian, defentsa ona eta kontraerasok bi tantoekin egitea ekarri zien.

 

Bestalde, Urnieta Kamox kadete neskek berdinketa lortu zuten Legazpian. Partida osoan zehar aurretik izan baziren ere, azken minutuetan Legazpiarrak markagailuan gerturatzea ekarri zuten,eta denboraz kanpoko tanto batek berdinketa. Beren taulan hirugarren postuan dira, eta datozen bi partiduetan puntuatu beharra dute urrengo fasera pasatzeko.

Urnieta HK10 Hotelako kadeteek Egiaren aurrean 26-29 galdu zuten. Defentsan eginiko kaleren batek eta punteria faltak, bigarren garaipena ezin lortua ekarri zien azken momenturaino gogor saiatu baziren ere.

 

Usurbil-Uke taldeak 27-25 galdu bazuen ere Ordizian, Gipuzkoako Txapelketako hurrengo faserako klasifikatzea lortu zuen. Jende falta eta Ander Berrotaranene lesioak, arbitroaren zalantzazko erabakiekin batera, lehen fasea garaipen batekin bukatzea eragotzi zien gure mutilei. Orain lehen bait lehen osatu eta hurrengo faserako prestaketari ekitea tokatzen da.

 

Urnieta Guria Kafetegiako infaltilak, Ordiziaren aurka 8-30 irabai ondoren bere sailkapen taulako buru izaten jarraitzen dute. Momentu ezin hobea argi eta garbi gure taldeak duena gaur egun, horren froga taldekide den Joseba Errazkin datorren aste buruan Euskadiko Selekzioarekin konzentraziora doa.

 

Lehen urteko kadeteek juxtugatik galdu zuten 12-13 partidua Zaratzen aurka. Hasieratik oso partidu berdindua izan bazen ere, azken minutuetan ezin izan zuten berdinketa lortun

Jubenil neskek bukaera eman zioten asteburuko eskubaloiari, arazorik gabe Ordiziaren aurka irabazi zuten, eta ondorioz, taulako laugarren postua hartu duten hirugarrenen puntu bakarrera daudelarik. Partidu osoan zehar aurretik joan ondoren, 27-15 garaitu zuten Ordiziari.

ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Tuenti ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Facebook ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Tweeter

[30/11/2013] ASTE BURUKO PARTIDUAK

AZAROAREN 30 ABENDUAREN 1 ASTE BURUKO PARTIDAK

 

Aste buru honetan aipagarri diren lau partida izango ditugu. Bi larunbat arratsaldez eta beste biak igande goizean.

Larunbat arratsaldea Urnieta Bosteko taldeko kadete mutilek hasiko dute 15:15etan Egiaren aurka  Gipuzkoako txapelketako lehen faseko azken partida izango delarik. Garaipena lortuz gero, bi puntu zakura eta lehen fasea bi garaipen jarraian izanik bukatuko lukete.

Ondoren, Urnieta London School taldeko senior nesken txanda izango da, 19:00etan Zumaiako Pulpo taldea hartuko dute etxean, joan den asteburuan Ereintzaren aurka izaniko sentsazio onak errepikatzeko gogoz dira gure neskak, klasifikazio taulan seigarren postuan baina gora egin nahian.

Iganderako, UKE Bosteko taldeko kadete nesken partidua dugu 10:00etan Zarautzen aurka, eta atsedenaldi astea pasa ondoren itzuliko diren Jubenil taldeko nesken txanda izango da 11:30etan Ordizaren aurka.

 

Kanpoan jokatuko duten taldeen inguruan aipatu, bere klasifikazio taulan garaile den infantil mutilen taldeak Ordiziaren aurka jokatuko duela igandean 9:3.0etan

Infantil neskek Ereintza B-ren aurka Errenterian jokatuko dute Beraungo frontoian larunbat goizez 10:15etan eta bigarren urteko kadete neskek UKE Kamox taldeak Legazpira egingo du irteera 11:30etan larunbatean  ZuriZuriren aurka, azken faserako lekua lortu nahian.

Gizonezko jubenil taldeko Usurbil UKEko mutilek lehen fasea Ordizian itxiko dute larunbateko 16:00etan.

Eta bukatzeko, Urnieta Balerdi taldeko Senior mutilek Eibarra bidaiatuko dute larunbatean 16:00etan Unibertsitateko kantxan. Azken jardunaldietako emaitza onak ikusita, bi taldeen arteko 7 puntuak ez dira oztopo izango. Eta argi dugu, Urnietar mutilek Eibarri lanak zailak jartzeko asmotan doazela.

ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tuenti ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Facebook ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tweeter

[25/11/2013] AZAROAREN 23 eta 24 ASTE BURUKO EMAITZAK

UKEKO ESKUBALOIA SAILEKO ASTE BURU BIKAINA

 

Pasa den asteburuan, UKEko eskubaloi saileko taldeek asteburu bikaina osatu zuten, jokoan ziren 16 puntuetatik 13 etxeratuz.

Hasteko, aipatu beharra dugu, Senior neskek igandean Ereintzaren aurka lortutako garaipena. Hasiera nahiko hotza izan bazen ere, pixkanaka partidari neurria hartuz joan ziren eta atsedenaldirako hiru punturen aldea besterik ez zuten. ¨Bigarren zatian, denboraldiko 30 minututik onenak bizi izan genituen, defentsa bikaina eta eraso ezihobeak Ereintzaren jokoa bertan behera uztea lorut zuen. Azken emaitzak 21-17, Urnieta London School taldea sailkapenean postu bat gora egitea ekarri du.

 

Joan den larunbatean asi ziren emaitza onak infantil mutilekin. Beste aste betez, garaile irten dira, Leitzaran menpean hartu eta 30-14 markagailuan zutelarik. Argi dago, Urnietar eskubaloiak egoera ezin hobea duela etorkizunerako

 

Larunbat goizez, Gazteen gizonezko mailako UKE-Usurbil taldeak Usurbilen jokatu zuen. Ormaiztegi menpean hartuz, 45-22, ligako klasifikazioan gora eginaz. Orain azken partida geratzen zaie, eta garaipen honekin gogoz aurre egingo diote taulan taldeko bigarren postua lortzeko.

 

Larunbat arratsalde biribila kiroldegian, bi garaipen eta Senior taldearen berdinketaz.

 

Garaipenak Kadete neskek eskutik etorri ziren, lehenengo Urnieta Bosteko taldeko neskak, Leitzaranen aurkako derbyan 15 - 13. Lehen zati ona defentsa bikainaz, atsedenaldiara bost tanturen aldeaz joatea erraztu ziena, eta bigarren zatian Leizaranen defentsa aldaketak gauzak zaildu bazizkien ere, garaile suertatu ziren.

 

Bere aldetik UKE Mecanizados Kamox taldeko kadete nezkak garaile jarraitzen dute eta beraien taulan bigarren postuaren jabe dira. Zarautzko Aialaren aurka irabazi zuten 26-13, hasieratik menpean hartu zuten partidu batean. Atsedenaldira bost tantoko aldeaz joan ziren, bigarren zatian defentsa hona eta kontra eraso eraginkorrekin handiagotu zuten aldea.

 

Partidu garrantzizko eta emozioz betea, larunbat arratsaldean Senior taldeko mutilek jokaturikoa.Urolaren aurka, markagailua oso pareko partidu osoan zehar, taldeak bere atezaina berriro berarekin zuen, Iosu Irigoyen, oraindik ere eskuko lesioarekin jarraitzen duen arren, partida biribila egitea lortu zuelarik.Gure taldea atzetik joan zen, azken txanpan esfortzu gogorra egin ondoren  aurretik  jarri ziren bi minuturen faltan, baina zuzen atera ez zen eraso baten ostean, Zumarragak partida berdintzea  lortu zuen. Azkenean puntu banaketa, baina taldearen hobetzea argi eta garbi ikusten da.

 

 

Urnieta HK10 Hotela kadete mutilek bere lehen garaipena lortu zuten Bergarara eginiko bisitan.Haien entrenatzaile diren Jokin Jiménez eta  Eneko Salaberriaren iritzian, oso oso merezitako garaipena astean zehar eta denboraldi osoan egiten duten lanaren saria bait da 16 - 26ko garaipen hau. Lehen zati ona, defentsa ederra eta atsedenaldira 10 tantoetako aldeaz joan ziren, bukaeraraino mantentzea lortu zutelarik alde hau. Jokalariz eskas dabilen taldea, lehen urteko jokalariekin; benetan eskertzekoa astez aste infantil mutilek ematen dieten laguntza.

Orain azken partida geratzen zaie lehen fasean, Egiaren aurka, beste bi puntu lortuz gero,hauei klasifikazioan aurrea hartzea da helburua.

 

Infantil taldeko Urnieta Guria kafetegiako neskek ezin izan zuten Ereintza menpean hartu eta 7-25 galdu zuten. Jaurtiketetan kale ugari eta galdutako baloiak Errenteriarrek nola erabili zituzten kontutan hartuta, azken hauen garaipena, gustokoa ez baina justua izan zen. Aipatu beharra dago, lehen urteko jokalariez osaturiko taldea kantxaratu zuela Urnietak, bigarren urteko jokalariek bezperan kadete taldean jokatu bait zuten.

AZAROAREN 23 eta 24 ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Tuenti AZAROAREN 23 eta 24 ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Facebook AZAROAREN 23 eta 24 ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Tweeter

atras 1 | 2 | 3 ... 20 | 21 | 22 | 23 | 24 adelante
Urnietako Kirol Elkartea - Lege oharra