U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano

[18/11/2013] AZAROAREN 16 eta 17 ASTE BURUKO EMAITZAK

EMAKUMEZKO SENIOR TALDEAREN GARAIPENA EGIAN

 

                      

Garaipen garrantzizkoa, aste buru honetan Senior taldeko neskek lortutakoa Egiaren aurka. Taularen beheko aldean zeuden gure aurkariak, eta beharrezkoa genuen garaipena. Lehen zatian bost tantogatik galtzen joan ondoren, bigarren zati bizi eta eraginkor baten ondorioz, 14-24 emaitzaz etxeratu ziren gure neskak. Datorren astean, etxean, hirugarren postuan doan Ereintzaren aurka taulan postuak igotzen saiatuko da.


Urnieta Bosteko taldeko lehen urteko kadete neskek, Gasteizko Baskongadas taldearen aurkako partidatik bi puntu etxeratu zituzten. Defentsa eta kontraeraso bikain baten ondoren, garaile izan ziren. Jaurtiketa asko kale izan baziren ere, markagailuan 9-11-eko garaipenarekin bukatu zen partidua.

 

Gizonezko infantil maila, denboraldi bikaina egiten ari da, bigarren taldeko garaile da momentuz taulan, Zarauzko Amenabar C taldeari 19-32ra garaitu ondoren. Joan den urtean zehar hartu zuten esperientzia ezinbestekoa da taldearentzat, aurtengo emaitza on hauek lortzeko momentuan.Honela, larunbatean gure taldearen gailentzea lehen momentutik nabari izan zen.


Urnieta HK10 Hotela taldeko kadete mutilak aldiz, bere lehen urtea dela nabari zaie, eta Gasteizko Corazonistasen aurka ezin izan zuten igandean garaipena lortu. Behin eta berriz saiatu arren, Gasteiztarren fisikoa ezinbestekoa izan zen 21-35 markagailuan argi geratu zen bezela. Aurrera begira, beraien eskurakoak izango diren bi partida dituzte zain.

 

Urnieta HK 10 Hotela jubenil taldeko neskek, Zarautzen bere partidua galdu zuten. Hasiera makala izan zen, eta nahiz eta bigarren zatian jokoa hobetu, ezin izan zuten partiduaren emaitza berdindu, Zarautz 24 UKE 19 bukatu zelarik neurketa.

 

AZAROAREN 16 eta 17 ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Tuenti AZAROAREN 16 eta 17 ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Facebook AZAROAREN 16 eta 17 ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Tweeter

[18/11/2013] ASTE BURUKO PARTIDUAK

Aste buru honetan, Urnieta HK10 Hotela taldeko kadete mutilak soilik jokatuko dute etxean. Igandean izango da partidua, goizeko 11:30etan eta Gasteizko Corazonistas-en aurka izango da. Gure mutilek, denboraldi hasiera gogorra dute; kontutan harturik, ez dabiltzala jokalariz soberan, eta dabiltzanak, gehienak lehen urteko kadeteak direla kontutan izanik.

Gainontzeko taldeek, kanpoan jokatuko dute.

Senior emakumezko taldeak,Urnieta London School, Egiako kiroldegian neurtuko ditu bere indarrak, larunbat arratsaldeko 16:30etan.

 

Bere aldetik, jubenil nesken Urnieta HK 10 Hotela taldeak, partida garrantzitsua jokatuko du igandean Zarautzen eguerdiko 12:00etan Aiala-ren aurka. Zarauztarrak taulako bigarren postuan dira, eta gure neskak hirugarrenean sei puntutara.Partida zaila baina gure neskek indarrez aurre egingo diotena zalantzarik gabe.

Lehen urteko kadeteez osaturiko emakumezko Urnieta Bosteko bide luzea dute, Gasteizko Baskongadas taldearen aurka jokatzeko larunbatean 16:30etan. Ea, Arabara egiten dugn irteera honek, gure kasellerora hiru puntu igo arazten digun.

Gizonezko infantil mailako, bigarren taldeko garaile den gure taldea, larunbatean Amenabar C taldearen aurka neurtuko da Zarautzen goizeko 10:00etan. Hirugarren postuan dagoen taldea da zarautztarra gaur egun, guregandik bi puntutara.

 

Gainerako taldeek, aste buru honetan atsedena dute.

ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tuenti ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Facebook ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tweeter

[13/11/2013] AZAROAREN 9-10 ASTEBURUKO EMAITZAK

Aste buru ziragarria gure taldeek izan dutena, lau garaipen eta beste horrenbeste partida galdu ondoren.

Garaipenak txikienen eskutik etorri ziren larunbat goizez, Urnieta Guria kafetegia taldeko infantil mutilek, Legazpiko Argikiren aurka neurtu zituzten bere indarrak, gureen maila hobea, argi ikusi zen, baloiak harraptu eta egiten zituzten kontraatakeetan. Taldekide guztiek jokatu ahal izan zuten partida polita, non bere kategoriako lehen postua mantentzen laguntzen dien 31-11 emaitza lortu zutelarik.

Lehen urteko UKE Bosteko taldeko Kadete neskek, Bera beraren aurrean 30-23ko emaitzaz garaipena lortu zuten, bere mailako lehen taldeko klasifikazio taulan erdi postuetan jarriaz.

Urnieta Mecanizados Kamox bigarren urteko kadete nesken garaipen zoragarria Oñatiko Aloña mendiren aurrean. Gureek defentsa jokua egin zuten, atsedenaldirako zortzi tanturen aldea lortuz. Bigarren denboran, alde hori ongi zainduaz, 13-20ko garaipen emaitzaz etxeratu ziren, Gipuzkoako txapelketako bere mailako bigarren postua dutelarik horrekin.

 

UsurUKE gizonezko gazteek, etxean jokatu zuten igande eguerdian Arrasateren aurka. Denboraldi bikaina osatzen ari den taldea dugu, beraien defentsa lana, eta konpetizio gogoaren ondorioz lorturiko 41-17 garaipenaz, taularen bigarren postuan daude.

 

Urnieta Guria kafetegiko neskek Usurbilen jokatu zuten larunbat goizez. Oso partida berdindua izan zen arren, Udarregik eraman zuen garaipena 12-10.Udarregiko taldeak erabili zuen 4-2 defentsari aurre egiten zailtasunak izan zituzten gure neskek eta honek usurbildarren garaipena ekarri zuen.

Aste honetan, senior taldeek partida zailak zituzten. Hala ere, gizonezko senior taldeak Irungo Artalekun Irungo taldeari aurre egin zion. Bi taldeen plantillen arteko aldea nabarmena bazen ere, gure mutilek gauzak zailak jarri zizkien irundarrei, eta markagailua haien alde 36-24 bukatu bazen ere, momentu batzuetan bost tantotako aldearekin soilik aritu ziren.

Urnieta London Schooleko neskek ere zaila izan zuten larunbatean Usurbilgo partida. 27-16 galdu zuten. Taldekideen bajak kontutan izanik, aurre egitea lortu zuten aurkariei partidaren zatirik handienean, baina usurbildarren kontraatake jokoak, hauen garaipena ekarri zuen.

 

Emakumezko gazteen mailako Urnieta HK10 hotelak ere ez zuen Ereintzaren aurrean zorterik izan. Etxean galdu zuten 17-26ko emaitzaz. Lehen zati tristeak, Errenteriarrak aurretik jartzera erraztu zuen. Bigarren zatian, gure taldeak defentsan dexente hobetu bazuen ere, ez zen nahikoa izan garaipena lortzeko. Hala eta guztiz ere, bere mailako hirugarren postuari heltzen diote neskek.

 

 

 

AZAROAREN 9-10 ASTEBURUKO EMAITZAK - Compartir en Tuenti AZAROAREN 9-10 ASTEBURUKO EMAITZAK - Compartir en Facebook AZAROAREN 9-10 ASTEBURUKO EMAITZAK - Compartir en Tweeter

[08/11/2013] ASTE BURUKO PARTIDUAK

 

ESKUBALOIKO PARTIDU ERAKARGARRIAK KIROLGIAN

Asteburu honetan eskubaloiko hainbat partidu erakargarri izango ditugu kirolgian.

 

Hasiera larunbatean emango diogu, eguardiko 12:00tan Urnieta Guria kafetegiaren infantil mutilek Argikiren aurka lehiatuko dira, Urnietakoek beraien lidergoa defendatuko dutelarik. Nabarmendu behar da, hasierako denboraldi honetako bide ona eta talde guztiaren lan handia, beraien jokalari bat, Joseba Errazkin, Euskadiko selekziorako lehen hautaketak bermatua.

 

Arratsaldeko 17:00etan UKE Bosteko neska kadeteak, beraiek bezain beste puntu dituzten Bera Beraren aurka jokatuko dute. Ondoren 19:00tan, Urnieta London School neska seniorrak mailaren liderraren aurka jokatuko dute, Usurbil. Ez da partidu erraza, baina ziur gure neskak logika hausten eta liderrari ezusteko bat ematen saiatuko direla.

 

Igandean etxean partidu bakarra izango dugu, goizeko 11:30tan Urnieta HK10 Hotela jubenil neskak eta Ereintzak jokatuko dutena. Partidu oso erakargarria, izan ere, sailkapenean gure neskak hirugarrenak dira eta Ereintza laugarrenak hiru puntuetara.

 

Beste taldeek etxetik kanpo dituzte beraien konpromezuak, Urnieta Guria kafetegia infantilak partidua larunbatean goizeko 11:30tan daukate Usurbilen.

 

Urnieta Mecanizados Kamox bigarren urteko kadeteak Oñatira bidaiatu beharko dute Aloña Mendiren aurka 16:00 lehiatzeko.

 

Senior mutilak Irungoren aurka larunbatean 18:00tan Irunen jokatuko dute,

 

Bukatzeko, UsurUKE jubenilak igandean goizeko 11:30tan Arrasaten lehiatuko dira.

 

Kadete mutilak aste honetan atsedena dute.

ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tuenti ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Facebook ASTE BURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tweeter

[06/11/2013] ESKUBALOI EMAITZAK AZAROAREN 2-3 ASTEBURUAN

JARDUNALDI ZAILA UKEKO ESKUBALOI TALDEENTZAT

Aurreko asteburua zaila izan zen gure taldeentzat eta bi garaipen soilik lortu zituzten markagailura gehitzeko.

Urnieta Balerdi Harategiko senior mutilek, ezin izan zuten larunbat arratsaldean Urnietan Donibane taldea menderatu. Lehenengo zatian neurketa nahiko berdindua egon arren, bigarren zatian garaile atera ziren kanpotarrak epaileek Donibane taldeak eginiko defentsa gogorra onartu zutela eta. Azkenean UKE 25 – Donibane 30.

Urnieta London School-eko senior neskek, ezin izan zuten Leizaranera eginiko bisitan punturik lortu. Ongi hasi zuten derbya markagailuan aurretik jarrita eta deskantsura 9nako berdinketarekin iritsi ziren. Bigarren zatiaren hasieran, ordea, nekea zela eta urnietarren jokoaren intentsitatea jaisten hasi zen eta akatsak ugaritzen. Taldean hainbat jokalariren baja zela eta, mailan aritu ziren jubenilen laguntza behar izan zuten. Azkenean Leizaran 22 – UKE 16.

Berri onak berriro ere jubenil taldeak ekarri zizkigun, denboraldi paregabea egiten ari dira mutil hauek, aurten Usurbilgo taldearekin bat eginda lehiatzen dute baina taldearen euskarria urnietarra da. Bigarren postuan daude sailkapenean 10 punturekin eta igande honetan Amenabar 27 – 21 garaitu zuten Usurbilgo “deserrian”. Kontraeraso ezin hobeekin eta defentsa indartsuarekin Jorge Seguradoren jokalariak segituan jarri ziren aurretik markagailuan eta hamabosgarren minuturako 11 – 2 ari ziren irabazten. Gainontzean, zoragarri mantendu zuten golen diferentzia sailkapenerako bi puntuak eramanaz. Garaipen honekin ostiralean jokatutako Leizaranen aurkako porrotetik (21 – 16) indarberritu ziren jubenilak, aurreko zubi honetan jardunaldi bikoitza izan baitute.

Jardunaldiko beste garaipena kadete nesken bigarren urteko Urnieta Mecanizados Kamox taldearen eskutik etorri zen. Betidanik kikildu gaituen Ereintza taldearen aurka jokatu zuten, baina modu bikainean egin zieten aurre eta neurketa ia guztian zehar markagailua aurretik eraman zuten. Ereintzako neskek bi alditan soilik berdindu ahal izan zituzten urnietarrak, baina gureak segituan atera zieten aldea eta azkenean garaipena lortu zuten. Garaipen honekin sailkapeneko bigarren postuan kokatzen dira 8 punturekin. Azkenean UKE 26 – Ereintza 17.

Gainontzeko taldeek ez zuten zorterik eduki beraien neurketetan, hurrengoak izan ziren emaitzak:

Kadete mutilak: Aloña Mendi 30 – UKE HK10 Hotela 14

Lehenengo urteko kadete neskek atsedenaldia izan zuen.

Jubenil neskak: Aloña Mendi 18 – UKE HK 10 Hotela 11

ESKUBALOI EMAITZAK AZAROAREN 2-3 ASTEBURUAN - Compartir en Tuenti ESKUBALOI EMAITZAK AZAROAREN 2-3 ASTEBURUAN - Compartir en Facebook ESKUBALOI EMAITZAK AZAROAREN 2-3 ASTEBURUAN - Compartir en Tweeter

[02/10/2013] SENIOR NESKEN DENBORALDI HASIERA ETA GARAIPENA

Benetan merezitako garaipena izan zen, joan den larunbatean, emakumezko senior taldeko neskak lortu zutena Zumaiako Pulpo taldearen aurka (18-22). Partida hasiera eta denboraldi hasierako lehen minutuetako urduritasunak alde batera utzita, eta defentsa lanean gogor aritu ondoren, iritsi zen hainbeste esperotako garaipena. Garaipen honek datorren larunbatean, Urnietako kiroldegian arratsaldeko 19:00etan Bera Bera taldearen aurka izango duten neurketarako gogoa, ilusio eta gaitasuna dutela erakusten die. ZORIONAK NEXKAK!!!

SENIOR NESKEN DENBORALDI HASIERA ETA GARAIPENA - Compartir en Tuenti SENIOR NESKEN DENBORALDI HASIERA ETA GARAIPENA - Compartir en Facebook SENIOR NESKEN DENBORALDI HASIERA ETA GARAIPENA - Compartir en Tweeter

atras 1 | 2 | 3 ... 21 | 22 | 23 | 24 adelante
Urnietako Kirol Elkartea - Lege oharra