U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano

[22/02/2016] OTSAILAREN 20-21 ASTEBURUKO EMAITZAK

BI ESKUBALOIKO SENIOR TALDEEN GARAIPENAK

UKE eskubaloiko taldeentzako jardunaldi ona izan zen aurreko asteburukoa, non bi senior taldeek garaipena eskuratu zuten.

Urnieta Larrialdiakeko senior neskek etxean Egiaren aurka irabazi zuten hasieratik amaieraraino kontrolatu zuten partidan. Defentsa bikain batean eta landutako eraso-jokoan oinarrituta etxekoek azkar lortu zuten markagailuan aldentzea eta atsedenaldira 12-7 emaitzarekin iritsi ziren. Bigarren zatia erritmo berdinarekin hasi zuten urnietarrek: erasoan pibotearekin jokatuz eta kontraerasoak eginez defentsan lapurtutako baloiei esker, hamar goleko abantaila lortu zuten, partida amaieraraino mantendu ahal izan zutena (29-19). Jokalari guztiek ekarpen handia izan zuten taldean eta aipatzekoa da ere seniorrekin jokatu zuten jubenilen lana. Horrela, amaiera ezin hobea eman diote Victor Rodriguezen neskek lehenengo faseari. Orain multzo bizkaitarrarekin nahastuta fase berri bati ekingo diote.



Urnieta Balerdi Harategiko senior mutilek ez zuten partida erraza izan igande goizean Ordizian. Bi jokalariren baja garrantzitsua izateaz gain, nahi baino gehiago sufritu zuten Ligako azkenari irabazteko. Partida ez zuten ondo hasi urnietarrek, erritmo gabe eta akats asko eginez. Ondorioz, atsedenaldira 10-9 galtzen iritsi ziren. Bigarren zatian berriz egoerari buelta ematea lortu zuten, batez ere eraso-jokoari erritmo handiagoa eman izanagatik eta beraien piboteekin jokatzea lortzeagatik. Azkenean, 17-25 urnietarren alde. Nabarmentzekoa Beñat Senperenak lortutako gol-kopurua (11) eta Iosu Irigoyenek atepean egindako lana, lehenengo zatian Jokin Jimenezenak partidan mantentzeaz gain 7 metrotako bi jaurtiketa ere gelditu baitzituen. Bi puntu hauekin UKEkoek seigarren postuan jarraitzen dute 20 punturekin, baina bosgarrenarekin (Urola) berdinduta eta partida bat gutxiagorekin. Goleatzaile urnietarrak: Beñat Senperena (11), Josu Pagola (3), Xabat Salaberria (3), Eneko Urruzola (3), Erlaitz Arrieta (2), Eneko Salaberria (1), Josu Arruarte (1), Gorka Vicente (1).

Gipuzkoako Txapelketa hasi zuten hiru infantil taldeetatik, Urnieta Ñam Restauranteseko mutilek bakarrik eskuratu ahal izan zuten garaipena. Defentsa on batekin eta eraso eraginkor bati esker landutako garaipen bat eskuratu zuten Urolaren aurka (37-28).



Bigarren urteko infantil neskek ez zuten partida erraza izan Elgoibarren kategoriako talde indartsuenetako baten aurka. Urnieta Kamoxekoek lehenengo zati bikaina jokatu zuten eta epailearen erabakiek bakarrik galarazi zieten markagailuan aurrea hartzea. Ondorioz, atsedenaldira 11-7 iritsi ziren. Bigarren zatian berriz, gorritxoek nabarmen egin zuten behera eta Elgoibarrek hori baliatu zuen partida erabakitzeko. Amaieran, 24-10.

Urnieta Altuna Autobuseko lehenengo urteko infantil neskak, gogor saiatu arren, ezin izan zuten Bidasoaren nagusitasun fisikoa menderatu eta 16-27 galdu zuten.

Gainontzeko emaitzak ondorengoak izan ziren:

Kadete neskak: Bidasoa 18 Urnieta Adarra Aroztegia 17
Kadete mutilak: Urnieta Itxaso Arraindegia 26 Tolosa 32
Jubenil neskak: Urnieta Quel Abogados 26 Eibar 25
Jubenil mutilak: Arrasate 29 Urnieta Guria 25
Eskubaloi eskola: Hernani 17 Urnieta 22

OTSAILAREN 20-21 ASTEBURUKO EMAITZAK - Compartir en Tuenti OTSAILAREN 20-21 ASTEBURUKO EMAITZAK - Compartir en Facebook OTSAILAREN 20-21 ASTEBURUKO EMAITZAK - Compartir en Tweeter

[18/02/2016] OTSAILAREN 20-21 ASTEBURUKO PARTIDUAK

ESKUBALOIKO TALDE INFANTILEK GIPUZKOAKO TXAPELKETARI HASIERA EMANGO DIOTE

Denboraldi bikaina egiten ari dira aurten UKEko eskubaloi saileko hiru infantil taldeak. Hirurek (nesken bi talde eta hirugarrena mutilena) Gipuzkoako Txapelketarako sailkatzea lortu dute eta asteburu honetan izango dute lehenego jardunaldia. Nesken bi taldeak, orain arte multzo berean egon direnak, Gipuzkoako Txapelketa multzo ezberdinetan jokatuko dute. Bestalde, asteburu honetan bi taldek etxean jokatuko dute.

Urnieta Altuna Autobuseko lehenengo urteko infantil neskek Bidasoa Irunen aurka jokatuko dute larunbatean Udal Kiroldegian Bidasoa Irunen aurka. Kontxi Estevez, Beñat Senperena eta Iñigo Perezek zuzendutako neskek meritu handia dute, jokalari guztiak lehenengo urtekoak izanda sailkatzea lortu baitute. Hauen ostean, Eneko Salaberria eta Borja Rodriguezek zuzendutako Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilek jokatuko dute 12:15etan Zumarragako Urolaren aurka.

Urnieta Kamoxeko bigarren urteko infantil neskek Gipuzkoako Txapelketa talde indartsuenetako baten aurka hasiko dute, Cometel Elgoibar hain zuzen. Carlos Fierro eta Xabat Salaberriak entrenatutako neskek Elgoibarreko kiroldegian jokatuko dute 11:15etatik aurrera.

Arratsldean berriz bi partida gehiago izango dira Udal Kiroldegian. 17:15etan Urnieta Itxaso Arraindegiko kadete mutilek hasiera emango diote lehiaketako fase berri bati Tolosaren aurka jokatuz. Jarraia, 19:00etan, Urnieta Larrialdiakeko senior neskek Egiaren aurka jokatuko dute. Neskek jokoan diren bi puntuak eskuratzeko asmo irmoa dute.

Bestalde, Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskek igandean 12:00etan jokatuko dute Udal Kiroldegian Eibarren aurka, Federazio Txapelketari dagokion bigarren jardunaldian.

Senior mutilek Ordizian jokatuko dute
Etxetik kanpo jokatuko duten taldeen artean, Lehenengo Territorialeko senior mutilek igandean 11:45etan jokatuko dute Ordizian. Urnieta Balerdi Harategikoek bolada onean jarraitzen dute aurreko asteburuan derbia irabazi ostean eta orain hiru partida jokatu beharko dituzte zazpi egunetan. Igandekoaren ostean, asteartean Bergarara joango dira atzeratutako partida jokatzera (20:15) eta larunbata hilak 27an Eibarko Haritzaren aurka jokatuko dute, Ligako talde indartsuenetakoa. Orain gorritxoak sailkapeneko seigarren postuan dira eta Lehenengo Territorialean jarraitzeko egonaldia ia eskuratuta, sailkapenean goruntz begiratu nahi dute.

Urnieta Adarra Aroztegiko kadete neskek larunbatean 12:00etan jokatuko dute Artalekun Bidasoaren aurka eta Urnieta Guriako jubenil mutilek Arrasaten 20:00etan.

Txikienek Hernanin jokatuko dute
Eskublaoi Eskolak Eskolen Ligako bigarren jardunaldia jokatuko du igandean 11:00etan Hernaniko kiroldegian, Hernani Eskubaloi Taldeko Eskolaren aurka.

OTSAILAREN 20-21 ASTEBURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tuenti OTSAILAREN 20-21 ASTEBURUKO PARTIDUAK - Compartir en Facebook OTSAILAREN 20-21 ASTEBURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tweeter

[15/02/2016] OTSAILAREN 13-14 ASTEBURUKO EMAITZAK

URNIETA BALERDI HARATEGIAK IRABAZI ZUEN ESKUBALOI DERBIA

Partida ona egin gabe irabazi zuen 29-27 Urnieta Balerdi Harategiak Lehenengo Territorialeko derbia Leizaranen aurka. Gorritxoek ez zuten hasiera ona izan, aurreko jardunaldietan emaitza onak emandako 3:2:1 defentsak ez baitzuen lortzen andoaindarren eraso-jokoa oztopatzen. Ondorioz, urnietarren aulkiak 6:0-ra aldatu behar izan zuen defentsa-sistema eta lehenengo zatian Leizaranekoak nagusitu ziren arren, atsedenaldia baino lehenago UKEkoek markagailuan gol bakarrera jartzea lortu zuten (12-13).

Bigarren zati hasieran Jokin Jimenez eta Patxi Morandeiraren mutilek markagailuan aurrea hartzea lortu zuten nagusitzea lortu zuten batez ere John Sanchezen inspirazioari esker. Partida amaitzeko 7 minutu falta zirela gorritxoek 5 goleko aldea zuten baina, erasoan egindako zenbait akatsek eta Leizaranen presioak markagailua amaieran 29-27 izatea eragin zuen. Goleatzaile urnietarrak: John Sánchez (8), Beñat Semperena (5), Eneko Urruzola (5), Iñaki Ibañez (3), Josu Arruarte (3), Gorka Vicente (3), Eneko Salaberria (2). Garaipen honekin UKEkoak sailkapeneko seigarren postuan jarraitzen dute, bosgarrenetik 2 puntura partida bat gutxiagorekin.



Urnieta Larrialdiakeko senior neskek ezin izan zuten eskuratu garaipena igandean Munttarpe lezotarraren aurka eta 22-16 galdu zuten. Ondo hasi zuten partida UKEkoek, planteatutako 5:1 defentsak kontraerasora ateratzeko hainbat baloi lapurtzea ahalbidetu baitzuen. Erasoan, posizio-jokoan, jaurtiketa askotan huts egin zuten eta baloi dezente galdu zituzten pase txarrak egiteagatik. Hori dela eta, etxekoek aurrea hartu zuten markagailuan baina urnietarrek ez zuten amore eman eta partida berdintzea lortu zuten atsedenaldia baino lehenago (9-9). Hala ere, lehenengo zati amaieran edukitako sentsazio onak ez ziren berreskuratu bigarren zatian eta lezotarrek berriro ere aurrea hartzea lortu zuten 3-4 goleko abantailekin. Hala ere, azken minutuetan Victor Rodriguezen neskek 3:3 defentsa egin zuten eta 2 goletara gerturatzea lortu zuten, baina zenbait bi minutuko kaleratzeek partida amaieran markagailua 22-16 izatea eragin zuten.

Bestalde, Urnieta Guriako jubenil mutilek Automóviles Zarautz menderatu zuten 24-20 Foru Aldundiko Txapelketako lehenengo partidan. Lehenengo zatian bi taldeen arteko berdintasuna argi ikusi zen arren, bigarrenean Xabi de la Motaren mutilek markagailuan aurre hartzea lortu zuten defentsa onei eta kontraeraso azkarrei esker. Nabarmentzekoa taldeari lagundu zioten kadeteen lana, baita Ander Berrotaran eta Ioritz Lizeagak jokatutako partida.


Urnieta Adarra Aroztegiko kadete neskek 13-14 galdu zuten Pulporen aurka oso modu krudelean. Ia partida guztian zehar markagailuan atzetik izan ziren arren, azken minutuetan berdintzea lortu zuten baina azkeneko jokaldian, denbora amaituta, zumaiarrek gola satzea lortu zuten falta jaurtiketa bati esker.

Gainontzeko emaitzak:

Infantil neskak: Lehenengo urtea: Aiala D 18 Urnieta Altuna Autobusak 18
Infantil mutilak: Bidasoa B 24 Urnieta Ñam Restaurante 31
Jubenil neskak: Zuri Zuri 16 Urnieta Quel Abogados 31

OTSAILAREN 13-14 ASTEBURUKO EMAITZAK - Compartir en Tuenti OTSAILAREN 13-14 ASTEBURUKO EMAITZAK - Compartir en Facebook OTSAILAREN 13-14 ASTEBURUKO EMAITZAK - Compartir en Tweeter

[12/02/2016] OTSAILAREN 13-14 ASTEBURUKO PARTIDUAK

GAUR ARRATSALDEAN LEHENENGO TERRITORIALEKO ESKUBALOI DERBIA

Gaur arratsaldean 19:00etan hitzordu garrantzitsua izango da Udal Kiroldegian, Urnieta Balerdi Harategiak derbia jokatuko baitu Leizaranen aurka. Bi taldeak saikapeneko erdiko postuetan dira: gorritxoak seigarren 16 punturekin eta Leizaran berriz, zazpigarren 11 punturekin. Beraz, norgehiagoka berdindua eta bizia espero da.

Jokin Jimenez eta Patxi Morandeiraren mutilak bolada onean dira, azkeneko lau jardunaldietan hiru garaipen eta berdinketa bat eskuratu baitituzte eta derbian ere, zaleen babesarekin, bi puntuak eskuratzea espero dute.

Senior mutilena larunbatean Urnieta jokatuko den partida bakarra izan da, beste bi partidak igandean jokatuko baitira. Urnieta Adarra Aroztegiko neskek Foru Aldundiko Txapelketari hasiera emango diote Pulpo Zumaiaren aurka 10:30etan Udal Kiroldegian. Jarraian, 12:00etan Urnieta Guriako jubenil mutilek Zarautzen aurka jokatuko dute beraien lehiaketako fase berri bat.

Gainontzeko taldeek etxetik kanpo jokatuko dute: lehenengo urteko infantil neskek Zarautzeko Aialari egingo diote bisita larunbatean 10:00etan Antoniano kiroldegian. Urnieta Ñameko infantil mutilek Bidasoa Bren aurka jokatuko dute Ligako azken partida 11:15etan Uranzu pilotalekuan.

Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskek ere Foru Aldundiko Txapelketari hasiera emango diote larunbatean 19:15etan Legazpiko Zuri Zuriren aurka.

Azkenik, Urnieta Larrialdiakeko senior neskek Lezoko Munttarperi egingo diote bisita igandean 11:30etan Lezotarra kiroldegian. Gorritxoek multzoko liderrari egingo diote bisita eta kontuan edukita joaneko partidan gol bakarrarengatik galdu zutela, aukera ona izango dute neskek jokoan diren bi puntuak eskuratzeko.

Bigarren urteko infantil neskek eta kadete mutilek atsedena dute jardunaldi honetan.

OTSAILAREN 13-14 ASTEBURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tuenti OTSAILAREN 13-14 ASTEBURUKO PARTIDUAK - Compartir en Facebook OTSAILAREN 13-14 ASTEBURUKO PARTIDUAK - Compartir en Tweeter

[11/02/2016] OTSAILAREN 5EKO EMAITZAK

SENIOR NESKEK EZIN IZAN ZUTEN AIALA B MENDERATU 

 

Aurreko ostiralean jokatu zen partidan Urnieta Larrialdiakeko neskek 22-24 galdu zuten Zarautzeko Aiala Bren aurka. Nahiz eta norgehiagoka ondo hasi UKEkoentzako, kanpokoek azkar lortu zuten markagailuari buelta ematea. Etxekoen joko-erasoa motela zen, oso aurreikusteko modukoa eta jaurtiketetan ez ziren fin ibili etxekoak. Ondorioz, atsedenaldira 8-11 iritsi ziren, zarauztarren alde. Bigarren zatiak lehenengoak bezala jarraitu zuen, Aialakoak beti 2-3 goleko abantaila zuten eta etxekoek ez zuten lortzen emaitza berdintzea, hauen defentsa ez baitzen oso sendoa eta erasoan asmatu gabe jarraitzen baitzuten. Hala ere, 15. minutuan Victor Rodriguezen neskek partida lehenengo aldiz berdintzea lortu zuten (15-15) baina defentsan egindako akats batzuek Zarautzek berriro ere aurrea hartzea ahalbidetu zuten. Amaieran, gorritxoek partida eskura eduki zuten, gol bakarrarera jartzea lortu baitzuten, baina ez zuten ondo defendatu zarauztarren azken erasoa eta azkenean 22-24 galdu zuten 

 

Hortaz, atzera pausoa aurreko jardunaldikoa eta lanean jarraituko beharko dute berriro ere garaipenak eskuratzeko.

OTSAILAREN 5EKO EMAITZAK - Compartir en Tuenti OTSAILAREN 5EKO EMAITZAK - Compartir en Facebook OTSAILAREN 5EKO EMAITZAK - Compartir en Tweeter

[02/02/2016] URTARRILAREN 30-31 ASTE BURUKO EMAITZAK

SENIOR NESKEK EGIAREN AURKA IRABAZI ZUTEN


Sufritutako garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Urnieta Larrialdiakek Egiaren aurka (17-21), hurrengo partiduei begira taldearen animoa igotzea lortu da eta. Lehenengo minutuetan urnietarrak garaipena eskuratzeko konbentzituta atera ziren eta partiduaren jabe egin ziren. Jaurtiketa eraginkorrei eta defentsa bikain bati esker markagailuan aldentzea lortu zuten (3-8). Etxeko taldeak defentsan aldaketa bat egin zuen UKEkoen erasoa oztopatu nahiean, baina ez zuten lortu eta partida 8-14ko markagailuarekin iritsi zen atsedenaldira. Bigarren zatia berriz ez zen ondo hasi kanpokoentzako, baloi asko galtzeaz gain jaurtiketa argietan huts egin eta defentsan erritmoa jetsi zuten. Etxeko taldea markagailuan hurbildu zen (15-16) baina urnietarrek aurretik jarraitu zuten Amaia Jauregi atezainari esker, une erabakigarrietan geldiketa bikainak egin baitzituen. Orduan, Victor Rodriguezen neskek beraien izaera erakutsi eta defentsa bikain bat eginez partiduari eutsi zioten beharrezko eta merezitako partida irabazteko. Nabarmentzekoa Irati Zinkunegi (9) eta Sarah Alfonsok (7) sartutako golak, baita Ane Fernandez jubenilak sartutako 3 golak.

 

 

Kadete mutilek ez dute lortu Euskal Ligarako sailkatzea:

 

Urnieta Itxaso Arraindegiko kadete mutilek asteburu bizia izan dute, Euskal Ligarako igoera fasea jokatu baitute Elgoibarren. Ostiralean jokatu zuten partidan Eskolapios bizkaitarrei nagusitu ziren 27-36 eta bigarrenean berriz, une erabakigarrietan izandako zorte txarrak galarazi zien Elgoibar talde bikaina menderatzea (30-24 galdu zuten). Igandean Usurbilen aurka partida erabakigarria eduki zuten, irabazi edo berdinduz gero sailkapena lortuko zutelako, baina ez ziren fin ibili erasoan eta Usurbil garaile izan zen 23-30. Hala ere, Usurbilek ez zuen erakutsi talde gorritxoa baino gehiago zenik baina urnietarrek ez zutenez ondo jokatu, zaila izan zen emaitza on bat lortzea. Sailkatzeko helburua lortu ez zen arren, balorazioa ona da eta mutilek esperientzia eduki dute.

 

Hiru infantil taldeek beraien partiduak irabazi zituzten. Urnieta Altuna Autobuseko lehenengo urteko infantil neskek, denboraldi bikaina jokatzen ari direnak, partidaren hasieratik amaierara arte Bar Ibaiondori nagusitu zitzaion bai defentsa-lan bikain bati zein eraso-joko onari esker. Atsedenaldira 20-1 emaitzarekin iritsi ziren eta bigarren zatia lehenengoaren antzekoa izan zen baina urnietarrek ez zuten erritmoa jaitsi nahiz eta jokalari guztiek postu ezberdinetan jokatu. Ondorioz, bukaerako emaitza 37-3 UKEkoen alde.

 

Urnieta Ñameko infantil mutilek Ama Guadalupekoa 41-17 menderatu zuten eta beraien multzoko bigarren postuan jarraitzen dute. Bestalde, Urnieta Kamoxeko bigarren urteko infantil neskek 4-24 irabazi zioten Hernaniri bere etxean.

 

Azkenik, Eskubaloi Eskolak Ligari hasiera eman zion Saiekoren aurkako topaketan. Bi partida jokatu zituzten: lehenengoa Saiekoren benjaminen aurka 8-12 galdu zuten baina jarraian, alebinek 30-20 irabazi zieten donostiarrei. UKEko txikienek primeran pasa zuten lehenengo jardunaldi honetan.

URTARRILAREN 30-31 ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Tuenti URTARRILAREN 30-31 ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Facebook URTARRILAREN 30-31 ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Tweeter

[25/01/2016] URTARRILAREN 23-24 ASTE BURUKO EMAITZAK

 

URNIETA BALERDI HARATEGIAK PARTIDA ONA JOKATU ZUEN PULPOREN AURKA

 

UKEko Lehenengo Territorialeko mutilek bolada onari jarraipena eman eta larunbatean garaipen argia eskuratu zuten Zumaiako Pulporen aurka (32-22). Partida berdindua hasi zen baina gorritxoak beti aurretik ziren markagailuan. Urnietarrei beraien 3-2-1 defentsa ondo antolatzea kostatu zitzaien hasieran, baina behin hori lortuta, zumaiarren erasoa oztopatzen hasi ziren. Horrela, baloia azkar berreskuratzen zuten eta kontraeraso bizkorrak egin ahal izan zituzten. Atsedenaldira 14-10eko markagailuarekin iritsi zen partida, etxekoen alde. Bigarren zatian Jokin Jimenez eta Patxi Morandeiraren mutilen nagusitasuna are argiagoa izan zen baina lehenengo minutuetan Pulpok gol bakarrera jartzea lortu zuen. Hala ere, UKEkoek erritmoa berreskuratu eta azkenean 10 golengatik irabaz zuen partida. Garaipen honekin urnietarrek seigarren postuan jarraitzen dute, orain 16 punturekin, eta 9 jardunaldiren faltan ia lortuta daukate denboraldi honetako helburu nagusia: Lehenengo Territorialean jarraitzea hurrengo denboraldian. Ondorioz, erronka polita dute orain UKEkoek: lehenengo lau sailkatuen artean amaitzea liga, laugarren eta bosgarren sailkatutik lau puntura bakarrik baitaude. Hurrengo bi asteburuetan atsedena izango dute senior mutilek, Bergararen aurkako partida atzeratu egin baita eta jarraian ihauteriak datoz, hortaz jokatuko duten hurrengo partida etxean Leizaranen aurkako derbia izango da otsailaren 13an. Azkenik, Pulporen aurkako goleatzaileak: Gorka Vicente (5), Eneko Urruzola (4), Julen García (4), Josu Pagola (4), Beñat Semperena (4), John Sánchez (3), Martin Barrientos (3),Josu Arruarte (3), Gorka Urigoitia (2). Gainera, atepean Peru Lizaso eta Victor Rodriguezek lan ona egin zuten.


Beste behin Urnieta Larrialdiakeko senior neskak garaipena eskuratzeko zorian izan ziren baina azken jardunaldian izaten ari diren baja askoren ondorioz, partidan 10 jokalarik bakarrik parte hartu zuten. Hala ere, partida guztian zehar borrokan jardun zuten, amaiera arte garaipena eskuratzeko aukera izanez. Lehenengo zatia parekatua izan zen arren, kanpokoak beti aurretik izan ziren markagailuan eta atsedenaldira 11-13 emaitzarekin iritsi ziren. Bigarren zatia ere lehenengoaren antzekoa izan zen baina oraingoan urnietarrek partida berdintzea lortu zuten. Hala ere, azken minutuetan urnietarrek huts egindako jaurtiketen eta kanpokoek pibotearekin ondo jokatzearen ondorioz, 24-25 irabazi zuten Munttarpeko neskek.

Urnieta Itxaso Arraindegiko kadete mutilek ezin izan zuten amaitu garaipen batekin Gipuzkoako Txapelketari eta 24-33 galdu zuten Bankoa Elgoibarren aurka. Lehenengo zatia berdindua izan zen arren, elgoibartarrak bigarren zatian nagusitzea lortu zuten. Urnietarrek beraien atezaina den Imanol Pagolaren baja nabaritu zuten, baina bere ordezkoak, Iosu Gomezek lan txukuna egin zuen.

 

Hiru infantil taldeek garaipena eskuratu zuten. Urnieta Ñam Restauranteseko mutilek 23-24 irabazi zioten Egiari, lehenengo urteko neskek 18-21 menderatu zuten Legazpi eta bigarren urteko neskek 32-0 irabazi zioten Hernaniri.

 

Gainontzeko emaitzak:

 

Kadete neskak: Urnieta Adarra Aroztegia 15 Aloña Mendi 19

Jubenil neskak: Ordizia Irurena 14 Urnieta Quel Abogados 23

Jubenil mutilak: Urnieta Guria 36 Arrasate 22

URTARRILAREN 23-24 ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Tuenti URTARRILAREN 23-24 ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Facebook URTARRILAREN 23-24 ASTE BURUKO EMAITZAK - Compartir en Tweeter

atras 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 ... 22 | 23 | 24 adelante
Urnietako Kirol Elkartea - Lege oharra