U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/02/25] OTSAILAREN 22 eta 23ko EMAITZAK

INFANTILAK GARAILE ZUMAIAKO PULPOREN AURREAN PATIDA ZORAGARRI BATEN ONDOREN

JUBENILAK BIDASOA MENPEAN HARTZEN DUTE.

Garaipen zoragarri eta merezitako larunbatean infantilek lortutakoa Zumaiako Pulporen aurrean. 27-26ko emaitzak, beraien mailako finaleko azken fasearen bigarren partiduan. Aurkariek batere erraza jarri ez bazien ere, gure infantil mutilek eginiko defentsa lan izugarria, eta eraso eraginkorrak, emozioz beteriko partida estu bezain polita utzi zuen. Horrela, gure mutilek bi puntu etxeratu dituzte.

Garrantzia bera du, jubenil taldeko mutilek igandean Bidasoaren aurrean lortutako garaipenak. 29-23ko markagailuaz, partida osos berdinduan bigarren zatirarte ezin izan zuten markagailuan alde esanguratsurik lortu. Irundarren urduritasunak, UKE-Usurbil taldeko mutilei sei goleko aldea lortzen lagundu zien, eta honek Kopako garaipen honek, moralki bultzadatxo bat emango die, ligako azken faseari gogor heltzeko.

Urnieta Mecanizado Kamox taldearen hirugarren garaipena jarraian, 8-28 argi lortu zuten Ereintzaren aurrean garaipena, hasieratik kontrolpean izan zuten gure neskek partidua  eta honek joko polit bat erakusten lagundu zuen, eraso eraginkorra eta defentsa ona eskeiniaz.

Urnieta Bosteko taldeko kadete neskek, tantu banaketa izan zuten 19-19 markagailua lortu ondoren Bera Berare n aurka igandean. Jaurtiketetan egindako hankasartze batzuk, ez zioten garaipena lortzen utzi; jokoan, argi eta garbi erakutsi zuten arren arerioa baino gehiago zirela.

Baina ez dira denak pozak izan UKE eskubaloia atalean pasa den aste buruan.

Urnieta Guria taldeko infantil neskek, 15-14 galdu zuten Oñatiko Aloñaren aurrean; joko nahiko geldoa asi zuten, eta bigarren zatia hobea izan bazen ere, arerioak lehen zatian lorturiko aldea mantentzea lortu zuen. Azken unean, partidua irabazteko izan zituzten bi aukeretan kale egin zuten.

Larunbat arratsalde garratza kiroldegian izan ziren hiru neurketak galdu ondoren

Urnieta HK10 taldeko kadeteek ireki zuten arratsaldea Ereintza Beissierren aurka, 12-15 lehen zatian eutsi bazuten ere, bigarren zatian nekea eta lesiogatik jokalari falta nabaria zen. Markagailua 28-38ra bukaeran bazen ere, aipagarria benetan, jokalari guztien saiakera, infantil mailako Yerai Merideño eta Iker Pariciorena aipagarriak benetan.

Urnieta Balerdi harategia taldearen partidu galtze mingarria, arerio zuzena den Usurbilen aurrean.Lehen zaitian defentsara berandu heltzen ziren, lehen ordu erdian bi kaleratze izan ziren, eta aldaketak egin behar izan ziren hirugarren kaleratzeaz babesteko.(10-14). Jarraipenean, baloi galtzeek, arerioari 8 goletako aldea eman zion, hortik aurrera etxekoek defentsa mixtoaz zenbait baloirekin egitea lagundu zuen arren, erreakzioa berandu iritsi zen eta markagailua 25-28an geratu zen, puntuak Usurbila joanez.

Urnieta London School taldeko senior neskek, zorte bera izan zuten, Oñatiko Aloña mendiren aurrean; 6-0ko pareta defentsiboak eraginda, oso larri asi zuten partidua etxeko neskek. Defentsan ondo ibili ziren baina 3-4 goletako aldea izan zen arerioagandik gertuen mantendu zituen aldea. Azken minutuetan Aloñakoen saiakerak aldea hau handitu zuen (18-27)ko markagailuaz garaipena lortu zutelarik.

Jubenil neskak aldiz, Aluminios Aleman bisitatu zuten Legazpian eta 28-23ko markagailuaz galdu zuten. Hasieratik maldan gora egin zitzaien partiduan, Legazpiarrak lan polita egin zuten gure nesken despisteak aprobetxatuz. Bigarren zatian UKEko nesken jokoak markagailuan gerturatu bazituen ere, ezinezkoa izan zen garaipena.

Datorren astean, ihauteriak direla eta, ez da konpetiziorik izango.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa