U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/03/25] MARTXOAREN 22 eta 23ko EMAITZAK

 

EMAKUMEZKO SENIORREK GUTXIGATIK ASKARTZAREN AURREAN GALDU ONDOREN, EZ DU

EUSKADIKO TXAPELKETARAKO PASEA LORTU.

GARAIPEN JUXTUAK KADETE ETA INFANTIL MUTILEK LORTUTAKOAK


Ez zen posible izan.  UKE London Schooleko neskak larubatean Leioarako bidea egin zuten Askartzaren aurka neurtzeko, garaipena lortuz gero, Euskal Herriko txapelketarako pasea lortzeko aukerarekin. Baina lehen momentutik, bizkaitarrak argi utzi zuten ez zutela lan erreza hauek garaitu nahi bazituzten, lehen 20 minututan 10 tantotako aldea lortuz, UKEko neskek bigarren zatian hobera egin bazuten ere, ezin izan zuten garaipena etxeratu. Honekin, taldeko hirugarren postuan dira Euskadiko txapelketan parte hartzeko aukerarik gabe. (27-16)

Urnieta HK10 taldeko kadete mutilen garaipen polita etxean  Egiaren aurka. (28-29). Denboraldi honetan hirugarren aldiz  neurketa bera, lehen bi txandetan Donostiarrak izan ziren garaile, baina oraingoan, aste osoz gogor entrenatu eta saiatu ondoren, errebantxa hartu zuten. Partida oso berdindua, azken momenturarte guztiek ere bere aukera guztiak aprobetxatuz, etxekoen defentsa ona eta Unai Urdangarin atezainaren lan paregabeak markagailua gure alde bukatzea ekarri zuen. Aipagarria jokalari guztien lana, baina parte hartu zuten bi infantilena ere, baina benetan aipagarriena, Pablo Fierroren jokoa 14 golekin.

UKEko infantil mutilen taldearen bisita igandean La Sallera. Gaixorik zeuden zenbait jokalariren faltan, baina hala ere markagailuan momentu guztian aurretik izan ziren. Partiduan zehar  izandako despisteren batek  Salleko ia berdinketaraino gerturatzea ekarri zuen baina azkenik, puntuak Urnietara etorri ziren. Honekin beren taldeko hirugarren postuan dira ligako azken fasean.


Gainerako partiduetako emaitzak ez ziren UKEren aldekoak izan.

 

Horrela, larunbat goizez, infantil neskek Elgoibarren aurrean 13-25 galdu zuten, lehen zatia oso berdindua joan bazen ere, azken minutuetan kanpoko taldeak alde dexentea jartzea lortu zuen eta bigarren zatian hau handiagotzea besterik ez zuten egin gure neskek aurre egiterik izan ez zutena.

Jarraian, bigarren urteko kadete neskak, UKE Kamox taldekoek, bi puntu utzi zituzten Egiaren aurrean, (16-17), partiduaren azken bost minutuetan, bi gol aurretik ziren, eta gure nesken hanka sartze pare baten ondoren, Egiak berdinketa lortu zuen, eta aurretik jarri ziren. Azken jokaldian berdinketa lortzeko aukera izan bazuten ere, egurrean jo eta ezin izan zuten lortu. Lastima, partida ona izan bait zen baina beraien partiduetako azken minutuetan burua hotz mantentzen ikasi behar dute.

Lehen urteko kadete neskek Ereintza ezin izan zuten menpean hartu, 20-12ko markagailuaz, guztia aurka zuten partida horietako bat izan zen. Baloi asko egurrera eta partidu hau galduta sailkapen taulako lehen postua galtzen dute, baina ezin da ezer ezkorrik aipatu gure neskek egiten ari diren denboraldi zoragarria ikusita.

UKE Bosteko jubenil neskak Zarautzko Aiala talde indartsuaren aurrean galdu zuten igandean kiroldegian. Inongo aukerarik izan ez zuten partiduan, 15-24z galdu zuten.

 

UKE-Usurbil taldeko jubenil neskek ere, ezin izan zuten ezer askorik egin. Egia talde paregabearen aurrean azaldu ziren, bi astez kurtso bukaerako bidaia medio, tajuzko entrenamendurik egin gabe. Nabaria zen gureen maila jeitsiera eta 17-32ko markagailuak hala zion. Orain lanari gogor ekin eta hurrengo konpromezua prestatzea dagokie gure mutilei.

 

UKE gizonezko senior taldeko Urnieta Balerdi harategia ere esku hutsik itzuli zen Oñatitik. 32-25eko markagailuaz, partidu ona egin bazuten ere, lesioak medio aldaketa bakar bat zuten eta bigarren zatian argi geratu zen nekeak egin zuen Aloñak bigarren zatiaren bukaeran aurrea hartzea. Jardunaldi bakar bat geratzen den momentu honetan, sailkapen taulako azken postuan dira eta mailaz jeistea dagoeneko argi ikusten den kontua da, tamalez.

Eskubaloi eskola:

Guzti honekin ere, Urnietako eskubaloiak badu etorkizunik. UKEko txikienek, UKEko eskubaloi eskolako jokalariek Elgoibarko eskubaloi eskola hartzen zuten igande goizez kiroldegian. Argi erakutsi zuten beraien maila eta ez zuten Elgoibarkoei inongo aukerarik eman.

Irudian, Unai Urdangarin, gizonezko kadeteen taldeko atezaina

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa