U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/05/01] MAIATZAREN 3 ETA 4KO PARTIDUAK

Zubiko asteburu honetako jardunaldia ostiralean, Maiatzak 2an, hasiko da Urnietako eskubaloi taldeentzat. Goizeko 11:30tan Urnieta Guriako infantil mutilek La Salleren aurka jokatuko dute.

 

Larunbatean hiru partida jokatuko dira Urnietan.

 

Goizean infantil neskek Zarautzeko Aialaren aurka jokatuko dute 12:00tan.

 

Arratsaldean berriz, 16:45tan Urnieta HK10 kadete mutilek Bidasoari egingo diote aurre. Partida honetan sailkapeneko laugarren postua dago jokoan.

 

Jarraian, 18:30tan, jubenil neskek Gipuzkoako Kopako bigarren jardunaldia jokatuko dute Zarautzeko Aialaren aurka.

 

Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, baina Egian, Mecanizados Kamoxeko bigarren urteko kadete neskek beraien multzoko lehenengo postua eskuratzen saiatuko dira, hori bai, une honetan postu horretan aurkitzen den UKEko beste kadete nesken taldeak utziz gero.

 

Eta igande goiza berriz, etenaldi gutxikoa izango da Udal Kiroldegian, hiru partida interesgarrirekin. Lehenengo partida 9:15tan hasiko da eta bertan lehenengo urteko kadete neskek sailkapeneko lehenengo postua defendatuko dute Ereintzaren aurka. Joaneko partidan urnietarrak izan ziren garaile.

 

10:30etan jubenil mutilen txanda izango da. Gipuzkoako Kopari dagokion partida jokatuko dute Ereintza Aguaplasten aurka.

 

Goiza amaitzeko, 12:00tan bigarren urteko kadete neskek jokatuko dute Bera Beraren aurka. Aurreko jardunaldi batetik atzeratutako partida denez, Mecanizados Kamoxeko neskei asteburu berdinean bi partida jokatzea egokitu zaie.

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa