U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/10/13] URRIAREN 11 eta 12 ASTEBURUKO EMAITZAK

URNIETAREN GARAIPEN BIKOITZA ZARAUTZEKO AMENABARREN AURKA.

 

 

Eskubaloia ikustera eramaten dizuen arratsaldea egon zen Urnietako kiroldegian, norgehiagoka bikoitza Urnieta eta Zarautzen artean, biak Urnietaren alde  gol gutxiko errentarekin.

 

Arratsaldeko lehengo norgehiagoka Jubenilek jolastu zuten, lehengo zati zoragarria egin ondoren defentsa on batekin atsedenaldira 4 goleko errentarekin iritsi ziren(11-7). Bigarren zatian aldiz, emozioa eta sufrimentuarekin joan zen norgehiagoka. Zarautzekoak oso ondo hasi ziren eta markagailuan gol bateko errentarekin jarri ziren eta Urnietakoei indar guztiak ematera behartu zien eta jokalari bakoitzaren onena ateraz, horrela bi puntuak etxean geratu ziren. Amaierako markagailua Urnieta Guria Jatetxea 20 Amenabar 18.

 

Hurrengo norgehiagokan, senior mutilena, bizitakoa emozio gehiagokoa izan zen. Urnieta Balerdi Harategikoek batengatik galtzetik zetorren Tolosaren aurkako ligako lehengo norgehiagokan eta debuteko sentsazio on honekin aurrera segitu. Aurrean Amenabar taldea, aurre denboraldian 11 goleko errentarekin irabazi zien Urnietakoei eta etzien errez jarriko Zarautzekoek Urnietakoe, baina Urnietakoek bidea badakite zein dan, lan, sakrifizioa eta galdutzat ez eman norgehiagokarik.

Norgehiagoka Jubenilen berdintsua izan zen. Lehengo zati ona egin zuten, markagailuan menderatzen joan ziren, atsedenaldira hiru goleko errentarekin iritsiaz(14-11), baino aurrean Amenabar taldea zuten eta ez ziren errenditu eta garaipena oso zail jarri zioten Urnietakoie, horrela 5 minutu faltan lehenengo aldiz norgehiagoka guztian aurretik jarri ziren 17-18.

Urnietak ordea, bi eraso zoragarri egin ondoren norgehiagoka bere normalidadera eraman zuen eta puntuak etxean geratu ziren. Puntu hauekin Lehenengo Territorialgo laugarren tokian jartzen dituzte gorritxoak.

 

Beste UKEko taldeek ez zuten hainbesteko zortea izan. Urnieta Larrialdiak Fundazioko senior neskek, ezin izan zuten ezer egin Oñatiko bidaian, Aloña Mendik gainetik pasa zien Urnietakoei, erasoan zein defentsan hobeagoak izanez(32-18).

 

Urnieta Quel Abogadoseko Jubenik neskak, ez zuten zorte handia izan eta Eibarretik esku hutsik bueltatu ziren. Eibar Eskubaloiaren aurkako norgehiagokan 35-28 amaitu zen. Talde hau denbora behar du kategori honetara egokitzeko zeren eta neska guztiak debutanteak dira.

 

Urnieta Itxaso Arrandegiko kadete mutilek, galdu egin zuten Saiekoren aurka 30-24, norgehiagoka honetan etxekoen extremoak buruhauste handiak ekarri zizkien gorrien defentsei. Kadete talde hau asko hobetzeko dauka eta seguruna poztasun handiak emango dizkigutela.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa