U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/10/31] ASTE BURUKO PARTIDUAK

SENIOR NESKEK BI NORGEHIAGOKA DITUZTE ETXEAN ASTEBURU HONETAN

 

 

Lehenengo norgehiagoka Ostiralean izango dute Urnieta Larrialdi Fundazioko senior neskek, arratsaldeko 20.15-tatik aurrera Zarautzen aurka. Norgehiagoka zaila izango dute, txapelketan lehenengoak diren Zarauztarren aurka jolastuko dutelako.

 

Bigarren norgehiagoka errazagoa izango dela suposatzen da, hau ere, etxean jolastuko dute Igandean Andoaingo Leizaranen aurka 12.30-tatik aurrera. Gorritxoak norgehiagoka honetan dena eman beharko dute bi puntu garrantzitsuekin geratzeko.

 

Baina jardunaldiak konpromiso gehiago dauzka UKE-ko eskubaloi taldeentzat.

 

Horrela Urnieta Guria Jatetxeko jubenil mutilak larunbatean jolastuko dute Ormaiztegin etxeko taldearen aurka goizeko 11-00-tatik aurrera. Ormaiztegikoak lehenengo postuan daude beraien txapelketan, norgehiagoko zaila espero dute Urnietarrek.

 

Igandean seniorretaz aparte beste bi norgehiagoka izango ditu Kiroldegian. 9.30-tatik aurrera, Urnieta Kamoxeko kadete neskak jolastuko dute Leizaranen aurkako derbian, puntu bat ateratzen diela txapelketako sailkapenean.

 

11.00-tatik aurrera berriz, Urnieta Itxaso Arraindegiko kadete mutilen txanda izango da, Oñatiko Aloña Mendiren aurka jolastuko dute. Norgehiagoka interesgarria izango da biak 6 puntu bait dituzte txapelketan.

 

Igandean jolastuko duen beste taldea, baina etxetik kanpo izango da, Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskak izango dira, Zarautzen jolastuko dute Aialaren aurka. Norgehiagoka irabazteko aukera izango dute jubenil neskak bezala ez dute oraindik lehenengo punturik eskuratu eta.

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa