U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/11/20] ASTE BURUKO PARTIDUAK

ESKOLAKO TXIKIAK HERNANIREN AURKA JOLASTUKO DUTE JARDUNALDI BERRI HONETAN

 

 

Lehengo urteko estreinaldia eta gero, UKE-ko eskubaloiko eskolakoek lehenengo lagunarteko norgehiagoka jokatuko dute bigarrengo denboraldi honetan, eskolaren helburu printzipala ez da irabaztea, jokuaren oinarrizko ezagutza izango da. 10 umeek osatzen duen taldeak, Iosu Irigoyenek entrenatutakoak, orain arte ikasitakoa erakusteko aukera izango dute  Hernaniko eskolaren aurka, Igandean 10tatik aurrera.

 

Talde federatuei dagokionez, hauek izango dira etxean jokatuko diren norgehiagokak.

 

Larunbat goizean 12:00-tatik aurrera Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilen txanda izango da Ereintza C-ren aurka jokatuko dutela.

 

Atxaldean berriz, 17.30-tatik aurrera Urnieta Quel Abogadoseko jubenil nesken txanda izango da Zumaiako Pulpo izango dute jokatuko dute, norgehiagoka gogo gehiagoz hartuko dute lehengo asteko berdinketarekin.

 

Igandean 12.00-tatik aurrera Urnieta Itxaso Arrandegiko kadete mutilek jokatuko dute Aloña Mendiren aurka, Gipuzkoako txapelketaren bigarren fasea hasiko dutelarik.

 

Beste taldeek etxetik kanpo izango dituzte beraien norgehiagokak. Horrela Urnieta Adarra Aroztegiko infantil neskak derbia jokatuko dute Andoainen Leizaranen aurka, goizeko 12.00-tatik aurrera.

 

Urnieta Kamoxeko kadete neskak larunbatean jokatuko dute arratsaldeko 16.00-tatik aurrera Beraungo kiroldegian Ereintzaren aurka, norgehiagoka zaila izango da Ereintzakoak sailkapenean lehenengo postuan bait doaz.

 

Ordu berdinean bainan kadeteak baino urrutiago, Arrasaten, Urnieta Guria Jatetxeko jubenil mutilek jokatzen dute, Gipuzkoako txapelketako bigarren fasea hasten dute, lehenengo faseko itxura baino hobeagoa ematea espero dute.

 

Senior taldeek ere etxetik kanpo jokatzen dute beraien konpromisuak. Urnieta Larrialdiko neskek, Euskadiko txapelketako lehenengo buelta amaituko dute, Zarautzen jokatuko dute Aialaren aurka. Sailkapenean 6 puntu ateratzen dizkie eta puntu baten bat lortu nahi badute taldeak norgehiagoka ona egin beharko du.

 

Urnieta Balerdi Harategiko senior mutilak, Ipuruan(Eibar)  jokatuko dute beraien norgehiagoka, non 16.00-tatik aurrera Eibarko Haritzaren aurka, Urnietarrak bostgarren postuan daude 4 puntuko tartea ateratzen die Eibarkoei bederatzigarren postuan daudela. Baina honek ez du ezer esan nahi, txapelketa honetan berdintasuna dago eta edozeinek al dio irabazi edozeini. Hori dela eta, orain arte jokatutako norgehiagoketan ateratako intentsitatearekin atera beharko dira Eibartik puntuak ekartzeko.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa