U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/12/18] ASTE BURUKO PARTIDUAK

UKE OÑATI NORGEHIAGOKA BIKOITZA SENIOR KATEGORIAN URTEA AMAITZEKO

 

 

Kasualitatez, baina senior bi taldeek urtea Oñatiko Aloña Mendiren aurka jokatzen amaituko dute. Urnieta Larrialdi fundazioko senior neskak etxean jokatuko du arratsaldeko 19.00-tatik aurrera. Urnietako taldeak garaipena lortzen saiatuko da, baina zaila izango du Oñatikoak bostgarren postuan bait daude Euskadiko txapelketan.

 

Bere partez senior mutilek beraien norgehiagoka Oñatin jokatuko dute arratsaldeko 16.00-tatik aurrera. Kasu honetan 4 puntuko tartea dago bi taldeen artean. Aloña Mendi sailkapenean hirugarren tokian dago 10 punturekin eta Urnietarrek bi puntuak ekartzeko etxean jokatzen duten bezala jokatu beharko dute eta horrela 8 punturekin amaituko luke 2014 urtea.

 

Larunbat goizean Urnieta Itxaso Arrandegiaren txanda izango da, Ereintzaren aurka jokatuko du goizeko 10.30-tatik aurrera. Urnietarrak lehenengo postuan daude kokatuak eta Oreretakoak bigarrenak. Norgehiagoka interesgarria espero dugu kiroldegian.

 

Goiza amaitzeko Urnieta kamox kadete nesken txanda izango da goizeko 12-tan Baskongadas Alaves-en aurka jokatuko dute.

 

Larunbat goizean ere Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilek jokatuko dute Bidasoa-Irun B-ren aurka Artaleku kiroldegian 11.30-tatik aurrera.

 

Arratsaldean Infantil neskak jolastuko dute 16:00tan, Ordizia eskubaloiaren kontra.

 

Ondoren, Urnieta Quel Abogadoseko jubenil nesken txanda izango da Zarautzeko Aialaren aurka jokatuko dute arratsaldeko 17.30-tatik aurrera, beraien artean puntu bateko tartea dago.

 

Jubenil mutilen partidua atzeratu egingo da, Saiekoren kontra Urtarrilak 9 jokatuko da.

 

Txapelketak asteburu honetan amaitzen dira, baina Urnietako eskubaloiak ez du atsedenaldirik hartuko. Hau da, hurrengo larunbatean 27 urteroko Eguberritako txapelketa jokatuko da, non infantil eta kadete nexka-mutilak hartuko dute parte. Aurtengo berritasuna,  Eguberritako kampusa izango da, non arrakasta izan duen eta 50 benjamin eta alebin mailako neska-mutil apuntatu dira.

 

 

 

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa