U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/01/12] URTARRILAREN 10-11 ASTE BURUKO EMAITZAK

GARAIPEN GARRANTZITSUA SENIOR MUTILEK LORTUTAKOA EGIAREN AURKA

 

 

Ez da ondo hasi urte Urnietako eskubaloiarentzat, nun asteburu honetan senior mutilek eta kadete neskek bakarrik lortu dute garaipena.

 

Lehenengo Territorial mailako senior mutilek helburua lortu zuten eta bi puntuak etxean geratu ziren, horrela lehenengo itzulerari amaiera eman zion Egiaren aurkako norgehiagoketarekin. Taldeko jokalari baten bat gaixo zegoen eta honi ezarri behar zaio Gorka Urigoitia eta Gorka Vicente jokalarien itzulera lesiotik. Bazekiten norgehiagoka hau garrantzitsua zela txapelketan mantentzeko eta 10. minuturako irabazten ari ziren eta horrela segitu zuten norgehiagoka guztian. Tarteak 3-4 golekoak izan ziren norgehiagoka guztian, baina etxekoak kanpoko taldea baino hobeagoa izan zen eta tarte handiena norgehiagoka bukaeran lortu zuen 30-24. Gehien aipatzekoa etxeko taldearen extremoak izan ziren, Josu Arruarte izugarri batekin 10 golekin, Gorka Vicente(4) eta Eneko Salaberriak(3), beste goleatzaileak John Sanchez(6), Gorka Urigoitia(4) eta Erlaitz Arrieta(3).

Gizonezko Senior taldeko Josu Arruartek partidu bikaina osatu zuen 10 tanto eginaz.

Bitartean, Urnieta Larrialdiko senior neskek ez zuten aukerarik izan Usurbil liderraren aurka. Usurbilek norgehiagoka hasieratik bukaerara menderatu zuen eta norgehiagoka 40-14 amaitu zen.

 

Urnieta Guria Jatetxeko jubenil mutilak konpromezu bikoitza izan du asteburu honetan. Lehenengoa ostiral atxaldean jokatzen zuten, norgehiagoka atzeratua zen Saiekoren aurka jokatu zuten. Urnietarrek lehenengo zatian jasan zien baina bigarren zatian Urnietarrek kontzentrazioa galdu eta Donostiarrak 6 goleko tartea lortzera iritxi ziren (20-24).

Gizonezko jubenil taldeko Ander Berrotaran ostiraleko partidako jaurtiketa batean

 

Larunbat goizean ia atsedenaldirik hartu gabe Gipuzkoako federazioaren akats baten ondorioz, Ereintzaren aurka jokatu zuten. Indarrak atera zituzten norgehiagoka honetan baina etxeko taldeak fisiko hobea eduki zuen eta bi puntuak Oreretan geratu ziren (30-28).

 

Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskek ere ez zute zortea izan Zumaian jokatu zuten norgehiagokan. Urnietarrek 19-15 galdu zuten larunbat goizean Pulporen aurka.

 

Urnieta Itxaso Arrandegiko kadete mutilak ez zuten txapelketa ondo amaitu Eibarren zelaian jokatutako norgehiagokan 29-27. Porrotak zazpigarren postua ez die kenduko, lehenago zazpigarren postua aseguratua zeukaten, baino gorago amaitzeko sentsazioarekin geratu dira.

 

Bigarren garaipena Urnieta Kamox kadete nesken eskutik iritsi zen, non Bera Beraren zelaian jolasten zuten. Norgehiagoka serioa egin zuten gorritxioak defentsan eta horrela beraien joku gustokoena egin zuten, baloia berreskuratu eta kontraerasoan atera ziren eta Bera Berari 22-27-ko markagailuarekin garaitu zien.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa