U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/02/09] OTSAILAREN 7-8 ASTEBURUKO EMAITZAK

BI GARAIPEN, BERDINKETA BAT ETA PORROT BAT EGON DEN ESKUBALOI JARDUNALDIA, NON NORGEHIAGOKA BATZUK BERTAN BEHERA GERATU ZIREN EGURALDIARENGATUIK.

 

 

Eguraldi txarrarengatik eskolako txapelketak eta infantil eta kadeteen norgehiagokak bertan behera geratu ziren. Horregatil lau norgehiagoka jolastu ziren Urnietako eskubaloiean aldeko balantzearekin.

 

Garaipenak senior neska eta jubenil mutilen eskutik iritsi ziren. Larrialdi Fundazioko senior neskak garaipena lortu zuten Egian jokatu zuten norgehiagokan 22-27 markagailuarekin, horrela bigarren garaipena jarraian lortu zuten. Lehenengo zatia berdindua izan zen baina atsedenaldirako gol bateko errentarekin iritsi ziren Urnietarrak. Bigarren zatian historio berdina izaten jarraitu zuen baina Egiakoak defentsa mistoekin jokatzen hasi ziren baina UKE-koek konponbidea aurkitu zuten. Arbitroek gure neskei kalte egin zien esklusioekin, baina UKE-koek bi jokalari gutxigorekin tartea handitzea lortu zuen, amaierara 22-27 markagailuarekin iritsiaz.

Edurne Artola, senior nesken taldeko jokalari aipagarrienetarikoa aste buruko partiduan

 

Urnieta Guriako jubenil mutilak norgehiagoka ona jokatu zuten Bidasoa Irunen aurka Federazio txapelketako lehenengo jardunaldian, nun hasieratik amaierara menderatu zuten. UKE-koak itxura guztietan hobeagoak izan ziren Irundarrak baino. Lehenengo zatian defentsa on bat egin ondoren erasoan beraien defentsa zauritu zuten golak sartuaz. Bigarren zatian atsedenaldian lortutako 7 goleko errenta, Irundarrek gutxitzen hasi ziren baina UKE-koak ez ziren urduri jarri eta esnatu egin ziren eta markagailuan 30-17 irabazi zuten.

 

Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskak galdu egin zuten Zumaian Pulporen aurka jokatutako norgehiagokan(28-27). Urnietako taldeak markagailuan agindu egin zuen lehenengo zatian. Bigarren zatiaren hasieran, UKE-koek aldea handitu egin zuten 6 goleko errenta lortu arte, ematen zuenez bi puntuak Urnietara etorri behar zirela, baina Pulpokoek defentsa aldatu zuten eta Urnietakoen hainbat akatsen ondoren bi puntuak Zumaian geratu ziren.

 

Lehengo territorialeko senior mutilak igande goizean jokatzen zuten Elgoibarren zelai zailean, Urnieta Balerdi Harategiko mutilek norgehiagoka ona egin zuten eta azkeneko minuturaino sinistu zuten eta horrela berdinketa lortu zuten azkeneko momentuan(26-26). Lehenengo zatia berdindua izan zen gol bateko errentarekin ibili ziren, horrela atsedenaldira gol bateko errentarekin iritsi ziren etxekoak(13-12). Bigarren zatian hasieran UKE-koek defentsan intentsitatea jetsi zuten eta etxekoak aprobetxatu egin zuten eta markagailuan lau goleko errenta hartzeraino iritsi ziren 19-23. 50. minutuan. Baina gorritxoak ez zuten galdutzat eman eta defentsan hainbat aldaketa egin ondoren gol bateko errentarekin iritxi ziren azkeneko minutura. Azkeneko erasoan baloia zuten eta falta bat sartu zuten bi segundu faltan, Borja Rodriguezek sartu zuen, norgehiagoka ona egin zuen 8 gol sartuta, gol honekin garaipen bat bezela ospatu zuten. Borjaz aparte Gorka 7 golekin eta John beste 7 golekin neta Bittor Rodriguez atezainak egindako hainbat geldiketa izugarriekin nabarmendu ziren. Beste goleatzaileak Gorka Vicente (2), Julen (1) eta Eneko(1). Orain iñauteriak direla eta atsedenaldia izango dute eta ondoren Leizaranen aurkako derbia jokatuko dute.

John Sanchez, Elgoibarko bi jokalarien aurrean

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa