U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/02/18] OTSAILAREN 14-15 ASTEBURUKO EMAITZAK

UKE-KO ESKUBALOI TALDEEK GARAIPENAK LORTU DITUZTE

 

UKE eskubaloiko hiru taldeek asteburu honetan norgehiagoka zutenak garaipenak lortu zituzten eta puntuak eskuratu.

 

Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilak larunbat goizean Errenterian jokatu zuten, norgehiagoka hasieratik dominatu zuten eta markagailuan joan egin ziren. Baina etxekoak gerturatu egin ziren markagailuan Urnietakoak erlaxatu egin bait ziren. Bigarren zatian Eneko Salaberria eta Borja Rodriguezek entrenatutakoak, ondo hasi ziren eta bi defentsa on egin ondoren markagailuan joan egin ziren eta horrela amaierara lasai iritsiaz. Amaieran 19-24 markagailuarekin irabazi zuten.

 

Urnieta Guria Jatetxeko jubenil mutilak Gasteizen jokatu zuten larunbat goizean Corazonistasen aurka eta 19-20 markagailuarekin irabazi zuten. Norgehiagoka berdindua izan zen hirurogei minutuetan zehar eta zelaian markagailuaren faltarekin norgehiagoka ze minutuan zegoen ezin zen jakin. Arbitroak denbora gaizki eman zuen 10 segunduko hutsarekin eta horrela UKE-koek azkeneko segunduan lortu zuten gola garaipena eman ziena eta bi puntuak etxera ekarri zituzten. Garaipen garrantzitsua jubenilek lortu zutena asteburu honetan.

 

Urnieta Itxaso Arrandegiko kadete mutilak igande goizean jokatu zuten Hondarribiren aurka eta 33-24 markagailuarekin irabazi zuten. Etxeko taldeak norgehiagoka serioa jokatu zuen bai defentsan eta baita erasoan ere. Hondarribitarrak Gipuzkoako txapelketara sailkatu ziren seigarren postuan, fase honetan Urnietarrak zazpigarrenak geratu ziren, baino igandean Hondarribitarrak baino askoz gehiago direla erakutsi zuten eta Diputazioko txapelketa ona egingo dutela espero dugu.

 

Horregatik hiru garaipen jardunaldi motz batean, hurrengo asteburuan ia norgehiagoka guztiak etxean jokatuko dira, 7 izango dira norgehiagokak. Horien artean gehiena nabarmentzen dena senior mutilak jokatuko duten Leizaranen aurkako derbia izango da, larunbatean arratsaldeko 7-tatik aurrera.

 

 

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa