U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/03/02] OTSAILAREN 28 ETA MARTXOAREN 1eko EMAITZAK

 

NORGEHIAGOKA TXARRA LEHENENGO TERRITORIALGO TALDEAK JOKATUTAKOA USURBILEN AURKA GALDU ZUELA

 

Urnieta Balerdi Harategiak Usurbilen jolastu zuen norgehiagoka ahazteko modukoa izan zen, non 34-23 markagailuarekin galdu zuten. UKE-koek ez zuten denboraldi honetako defentsa erakutsi eta Usurbildarrei erasoan erraztasun ugari eman zizkien.          Gainera erasoan Usurbildarren defentsa aurreratuarekin ez ziren lehenengo lineako jokalariak moldatu eta horrela, pase asko huts egin eta Usurbildarrek kontra-erasoak eginez aprobetxatu ziren eta horrela atsedenaldira 21-14 markagailuarekin iritsiaz. Bigarren zatian hasieran taldeak pixka bat hobetu zuen, bankuan 2-4 erabaki zuten erasoan egitea, bi pibot-erekin jolasten hasi ziren horrela Usurbilgo defentsa minduaz, baina tartea handia zen eta gorritxoak ez zuten norgehiagokan sartzea lortu, baina hoberen jolasten ari zirenean zigortuak izan ziren bi minutu ugarirekin. Epaileak nahiko etxekoen alde egon ziren, baina hau ez da aitzakia egindako norgehiagoka txarra egiteko. Orain norgehiagoka hau ahaztu eta hurrengo igandeko Eibarren aurkako norgehiagokan pentsatzen hasi beharko dira. Goleatzaileak Borja(6), Gorka(4), Erlaitz(5),John(2), Eneko(2), Pagola(2), G.Vicente(1) eta Julen(1).

Julen García, Senior taldekoekin jaurtiketa batean

Beraien norgehiagoka aurrera atera zutenak Urnieta Ñam Restauranteseko infantil mutilak izan ziren, non Bera Beraren aurka jokatu zuten larunbat goizean. Urteko norgehiagoka hoberena jokatu zuten Donostiarrei 30-19 markagailuarekin irabaziaz. Defentsan ederki egon ziren eta erasoan jokaldi zoragarriak eginez jokatu zuten. Denboraldi ederra egiten ari dira Eneko Salaberria eta Borja Rodriguez entrenatutakoak, lehenengo urteko mutilekin zazpigarrenak amaitu dute txapelketa hamalau taldeko txapelketa batean.

 

Urnieta Guria Jatetxeko jubenil mutilak Eibarren aurkako norgehiagoka ostiralera aurreratu zuten, non ez zuten garaipena lortu(29-27). UKE-koek norgehiagoka intentsitate gabe hasi ziren norgehiagokan eta horrela Eibartarrak markagailuan hiru eta lau goleko errenta hartu zuen. Tarte hauek jaisten joan ziren pixkanaka defentsa on bat eginez, horrela buelta eman zion markagailuari eta atsedenaldira bi goleko aldearekin iritsi ziren. Bigarren zatian ondo hasi ziren lau goleko errenta lortuaz, baina etxeko taldeak 2-4 jarri zuen erasoan eta markagailuari buelta eman zion bi goleko tartearekin irabaziaz.

 

Urnieta Kamox kadete neskak Ereintzaren aurka jokatutako norgehiagoka errez irabazi eta menderatu zituzten. Ereintza taldearen aurka pare bat aldiz jokatu dute aurten, baino asteburu honetako norgehiagokan errez menderatu zituzten. Defentsa zurrun bat eginez, atezainen geldiketa ugariak, erasora oso azkar ateratzea baimendu zien, aukera asko eduki zituzten, horietako asko gol izan ziren. Besteak beste, talde gazte honen jokoa oso ona dela eta egiten duen defentsarekin talde zaila dela erakutsi zuten. Erasoan denak parte hartu zuten eta gola sartu ere, horrela markagailuan 26-12 amaitu zen.

Maider Cambra Kadete nesken taldeko garaipeneko partaide izan zen Ereintzaren aurrean

 

Igande goizean, UKE-ko bi talde hutsik itzuli ziren Zumaiatik, non Pulpoko bi taldeek izugarrizko gol jarioa eman zien Urnietako taldeei.

 

Urnieta Adarra Aroztegiko infantil neskak denboraldiko norgehiagoka txarrena jokatu zuen, erasoan erritmo gabe eta defentsan gaizki jarriaz, horrela etxekoak abantaila hartu zuten eta amaieran 25-7 markagailuarekin amaitu zen.

 

Urnieta Itxaso Arrandegiko kadete mutilei berdina gertatu zitzaien, izugarrizko jipoia jaso zuen Urnietako taldeak etxeko taldearengatik, non Euskadiko txapelketatik dator talde hau. UKE-ko taldeak ezin izan zuten ezer egin etxeko jokalariak gelditzeko, non Urnietako defentsa errez hausten zuten. Amaieran 42-26 markagailuan.

 

Jubenil neskak eta Senior neskak atsedenaldia zuten asteburu honetan. Jardunaldi grisa asteburu honetan etxeko eskubaloiarena, non pasadan astean norgehiagoka guztiak irabazi ziren. Orain lanean segitu behar da pasadan asteko berdina pasatzeko.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa