U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/04/23] ASTE BURUKO PARTIDUAK

SENIOR MUTILEK GARAIPENA NAHI DUTE LEIZARANEN AURKAKO DERBIAN KOPAN BERRIZ ERE BORROKAN SARTZEKO

 

Asteburu honetan jardunaldia senior mutilei hastea tokatzen zaie, Urnieta Balerdikoek Leizaran A-ren aurka jokatuko du ordutegi arraro honetan Kanpoko taldeak eskatuta, gaur izango da 12.00-tatik aurrera kiroldegian. Bi aldiz jokatu dute denboraldi honetan beraien artean eta bietan UKE-k irabazi du, hala ere Leizaranek lortu du mailan mantentzea azkeneko bi jardunaldi polemikoetan. Jardunaldiko norgehiagoka garrantzitsuena izango da, Jokin Jimenez eta Andoni Urbistondoren taldeak irabazi egin beharko du kopan aukerak izateko.

 

Jardunaldia beste 7 norgehiagoketarekin etxean eta 3 kanpoan betetzen da, eskolako alebinek norgehiagoka dute eta kadete neskek bi norgehiagoka izango dituzte.

 

Larunbat arratsaldean kadete neskak Zumarragan jokatuko dute, atzeratutako norgehiagoka izango da. Zumarragako kiroldegian izango da 12.15-tatik aurrera.

 

Larunbat arratsaldean 16.00-tatik aurrera Urnieta Adarrako infantil neskak jokatuko dute Egia 2-ren aurka.

 

Ondoren, Urnieta Ñam Restaurantes infantil mutilen txanda izango da, non Zumarragako Urolaren aurka jokatuko dute arratsaldeko 17.30-tatik aurrera. Beraien artean 3 puntuko tartea dago txapelketan.

 

Arratsaldean Urnieta Larrialdikeko senior neskek itxiko dute, non Egiaren aurka jokatuko dute Euskadiko 15. postuagatik. Norgehiagoka UKE-koek bere alde dute, zeren eta Egian 14 goleko errentarekin irabazi bai zuten. Norgehiagoka arratsaldeko 19.00-tan izango da.

 

Kadete mutilek Bancoa Elgoibarren aurka jokatzen dute Elgoibarren arratsaldeko 17.45-tatik aurrera, sailkapenean puntu berdinketa dute biek.

 

Igande goizean goiz jokatuko dutenak Eskubaloi Eskolako Alebinak izango dira, non Zarautzen aurka jokatuko dute Kiroldegian goizeko 9.15-tatik aurrera.

 

Ondoren Urnieta Kamoxeko kadete neskek beraien bigarren norgehiagoka jokatuko dute, non Gasteizeko Baskongadasen aurka jokatuko dute Diputazioko txapelketan.

 

Eta azkenik kiroldegian Urnieta Guria Jatetxeko jubenil mutilen txanda izango da, non Corazonistasen aurka jokatuko du 12.00-tatik aurrera. Sailkapenean Urnietarrek 5 puntu ateratzen dizkie.

 

Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskak Zumarragara joango dira jokatzera igande goizean 10.00-tatik aurrera.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa