U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/05/05] MAIATZAREN 2 ETA 3 ASTEBURUKO EMAITZAK

JUBENIL MUTILEK GARAIPENA HONDARRIBIN ETA FEDERAZIO TXAPELKETAN ONDO AMAITU DEZAKE

 

Poztasun berri bat jubenil mutilek emandakoa, Hondarribiri irabaziz norgehiagoka serio batean. Urnieta Guriak norgehiagoka ona jokatu zuen jakinda zer zegoen jokoan eta bi puntuak etxera ekarri zituzten. Pixkana markagailuan tartea hartzen joan ziren 4 goleko errenta lortu arte, baina atsedenaldira iristeko minutu gutxi falta zirenean Urnietarrak lasaitu egin ziren eta atsedenaldira gol bateko errentarekin iritsi ziren. Bigarren zatiak berdin jarraitu zuen, seriotasuna erakutsi zutena gureak defentsan eta horrela 5 goleko errenta hartu zuten. Kasu honetan ez ziren erlaxatu eta amaierako markagailuan ikusi zien, azkenean 20-26. Hurrengo astean taldeko lehenaren aurka jokatuko dute, norgehiagoka garrantzitsua izango da.

 

Seniorrak bere partez irabazi egin zuen Egiaren aurka Egiaren zelaian 24-28, norgehiagoka zuzena egin zuten Jokin Jimenez eta Andoni Urbistondoren mutilek, non bi zatietan ederki hasi ziren 7 goleko errenta lortuaz, baina erlaxatu egin ziren eta Egia berriz ere norgehiagokan sartzen zen eta larritasun pixkat eman zizkien gorritxoei. Erasoan momentu eder batzuk egon ziren, taldean jokatzen duenean ederki jokatzen du eta horrela jokatzen duenean markagailuan ikusten da. Nabarmentzeko eskuineko extremoak egindako lana, bai Javier Fraisoli 4 golekin eta Iosu Pagola 7 golekin. Urnieta Balerdikoak laugarren postuan jarri dira eta orain hurrengo astean Bergararen aurka jokatuko du igandean 12.00-tatik aurrera.

Lan bikaina osatu zuen Javi Fraisolik eskubialdetik

Norgehiagoka bizia Oreretako kiroldegian ikusi zena Ereintza eta Urnieta Kamoxen artean, norgehiagoka hasieratik bukaerara gure neskena izan zen. Defentsa on bat eta Garazi Ramosek eta Anne Cao-k lapurtutako hainbat baloiekin kontra-erasora ateratzen ziren eta errenta handia hartu zuten eta norgehiagoka lasai amaitu zuten.  Bigarren zatian berdin jarraitu zuten, defentsa ona eginez eta honi Irune Alcaide eta Nagore Urruzolaren geldiketak gehitu behar zaizkio norgehiagoka guztian zehar, markagailua 18-32 izan zen amaieran.

 

Eskubaloi eskolako txikiak indartsu datozela erakutsi zuten eta Hernaniko igandeko triangularrean ia bi taldeei irabazteko zorian egon ziren, Tolosaren aurka gol batengatik galdu zuten azkeneko momentuan falta batengatik. Hernaniren aurka erraz irabazi zuten gure neska mutilek.

 

Eskubaloi eskolako partaideak Hernanin jokatutako triangularreko partaideekin

 

 

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa