U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/05/07] ASTE BURUKO PARTIDUAK

JUBENIL MUTILEK FEDERAZIOKO TROFEOKO LIDERTZAN BIGARREN SAILKATUA DEN EIBARKO TALDEA HARTUKO DUTE ETXEAN

 

 

Urnieta Guriak igandean 10:15etan Eibar hartuko du etxean. Gure mutilak Federazioko torneoko gailurrean daude, lehiaketa paregabea egiten ari dira eta sailkapeneko bigarren postuan dauden eibartarrei puntu bateko aldea ateratzen diete. Jorge Seguradoren eta Patxi Morandeiraren taldeak irabazi ezkero, lehenengo postua segurtatuko lukete.

 

Jarraian, igandean bertan, 12:00etan Senior mutilak Bergararen aurka arituko dira, Kopako azken sailkatua dena. Gureak 4. postuan daude eta aste honetan aukera ezin hobea dute sailkapenean gora egiteko.

 

Baina larunbatean ere baditugu hainbat norgehiagoka; 12.00etan Urnieta Itxaso Arraindegiko kadete mutilek denboraldiko azken partida dute zumaiako Pulporen aurka. Kontxi Estevez eta Erik Rodriguesen taldeak irabaztekotan, sailkapeneko 2. postuan amaituko lukete denboraldia.

 

Larunbat goizean ere, baina oraingoan etxetik kanpo, Urnieta Adarra Haroztegiko infantil neskak Errenterira egingo dute bisita, 12:45etan Ereintza A-ren aurka jokatzeko.

 

Larunbat arratsalderako beste norgehiagoka bat izango dugu etxean; Urnieta Kamoxeko kadete neskek, Diputazioko Torneoko liderrak izanik, 18:00etan Usurbil B aurkari gogorra hartuko dute.

 

Urnieta Ñam-eko infantil mutilak, igandean 9:30etan Bidebietako kiroldegian jokatuko dute Egia 1-en aurka. Diputazioko Torneko sailkapenean puntu bateko aldea ateratzen diete Urnietakoek Egiako talde honi.

 

Azkenik, igandean bertan baina Eibarren 11:30etan, Quel Abogadoseko jubenil nesken txanda izango da. Eibartarrei 6 puntuko aldea ateratzen diete, hori dela eta aste honetan ere etxera garaipenarekin itzultzea espero dute.

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa