U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/05/19] MAIATZAREN 16-17 ASTEBURUKO EMAITZAK

SENIOR MUTILAK ANDOAINEN GARAIPENA LORTU ZUTEN

ETA TXAPELKETAKO BORROKAN SARTZEN DIRA

 

Urnieta Balerdi Harategiko senior mutilak garaipena lortu zuen Andoainen Leizaran Eskubaloiaren aurka, eta bi jardunaldiren faltan Egia eta Leizaran Ernio Inmobiliariataz puntu batera daude. Norgehiagoka espero zen baino borrokatuagoa izan zen, eta etxekoek UKE-koei estutu zien eta markagailua bi goleko errenta hartu zuten(7-5). Momentu honetan gorritxoek hutsartea eskatu zuten eta horri esker atsedenaldira aurretik iritsi ziren.(11-12)

Bigarren zatiaren hasierak kolore gorria bakarrik izan zuen. 5-1 defentsa mistoa jaurtiketak egiten zuen jokalariari egiten hasi ziren Andoaindarren erasoa lehortu zuen, hainbat galerak UKE-koei markagailuan 4 goleko errenta lortzera egin zien 14-18. Norgehiagoka hautsia zegoela ematen zuen baina hainbat huts UKE-koen partez Andoainekoeri baimena eman zien berriz ere norgehiagokan sartzeko 20-21. Momentu zoragarria izan zen Gorka Urigoitiaren antzinatasuna eta John Sanchezen maisutasunak, non lekukoa hartu zuten eta sartzea, golak sartzea eta Julen Garcia piboteari paseak egitea lortu zuten eta horrela norgehiagoka irabazi zuten. Xabat Salaberriaren lana defentsan nabarmentzekoa izan zen eta Xabi de la Motaren lanak bankutik eginakoak Jokin Jimenezi ordezkatuz ere nabarmentzekoa izan zen.

 

Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskak norgehiagoka ona jokatu zuten baina ez zuten zorte onik izan ateari begira eta defentsa ona egin arren ez zuten merezitako markagailua lortu Consulting Alavesen aurkako norgehiagokan, larunbat arratsaldean jokatutako norgehiagokan 15-18, bigarren tokia mantentzeko.

 

Garaipena lortu zutenak Gasteizeko talde baten aurka jubenil mutilak izan ziren, non garaipen ederra lortu zuten Egibideren aurka 21-27. Lehenengo zatian Gasteiztarrek agindu zuten markagailuan, non UKE-koek erasoan huts egin zituzten eta defentsa txarra egin zuten, baina bigarren zatian Urnietarrak laneko arropa jarri zuten eta markagailuari buelta ematea lortu zuten eta bi puntuak etxera ekarri zituzten.

 

Urnieta Kamoxeko kadete neskak berriz ere garaipena lortu zuten Bera Beraren zelaian eta bi puntuak ekarri zituzten Bidebietatik 24-26 irabazita. UKE-ko neskak Bera Bera-rentzat talde txarra izan da aurten hainbat aldiz irabazi die Urnietarrek Donostiarrei. Jose Manero eta Alex Rodriguesek entrenatutakoak bere eskuetan dute txapelketako lehenengo postua, zeren eta 19 punturekin 4 puntu ateratzen dizkie Bera Berari. Urrezko brotxea ezarri dio kadete nesken denboraldi zoragarriari.

 

Urnieta Adarra Aroztegiko infantil neskak denboraldi bikain bat itxi zuten, nahiz eta beraien Aiala A-ren aurkako norgehiagoka galdu eta gero 14-24 markagailuarekin azkeneko norgehiagokan. Norgehiagoka bizia eta kalitatezkoa, non Zarautzeko taldeak irabazi zuen duen kalitatearekin. Txapelketa 44 taldeek hasi zuten eta txikiak garaikurra lortzeko fasea lortu zuten paper zoragarri bat eginez lehenengo hamar postuetan geldituaz.

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa