U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/10/19] URRIAREN 17-18 ASTEBURUKO EMAITZAK

SENIOR MUTILEN GARAIPEN LANDUA ZUMAIAKO PULPOREN AURKA

 

Igande goizean Zumaian jokatutako partidan Urnieta Balerdi Harategiak garaipen landu eta garrantzitsua eskuratu zuen Lehenengo Territorialera igo berri den Decotena Pulporen aurka. Partida oso orekatua izan zen 60 minutuen zehar, batzuetan zumaiarrak eta besteetan urnietarrak izanik markagailuan aurrean. Atsedenaldian, markagailuak 12 goleko berdinketa erakusten zuen. Ez zen bigarren zatiaren erdialdera arte urnietarren defentsa-lan bikainak norgehiagoka beraien alde desorekatzea lortu zutela. Horren erakusle izan zen zumaiarrek bigarren zati osoan 6 gol bakarrik sartu zituztela. Azkenean, 18-21 markagailuan eta bi puntu gehiago urnietarrentzat Lehenengo Territorialean jarraitzeko aurkaria den talde baten aurka. Hurrengo igandean, 12etan, Bergararen aurka jokatuko dute Urnietan. Talde bergararra Bigarren Nazionaletik jaitsi berri den arren, aurreko partidatan Urnieta Balerdi Harategikoek erakutsitako defentsa-maila erakutsiz gero Bergarakoek zaila izango dute garaipena eskuratzea.

 

 

Jardunaldiko gainontzeko partidei dagokienez, Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskek garaipen argia eskuratu zuten Urolaren aurka 22-9 markagailuarekin.

 

Urnieta Kamoxeko infantil neskek, berriz, Leizaran Aren aurkako derbian beste garaipen handi bat eskuratu zuten, 24-7. Garaipena defentsa-lan bikain batean oinarritu zuten, baloia azkar berreskuratuz Andoaingoek erasotzeko aukera zutenean. Hasiera ona bigarren urteko infantilentzat.

 

Urnieta Itxaso Arraindegiako kadete mutilek ere garaipena eskuratu zuten Ermuan Eibarren aurka. Garaipena urnietarren bigarren zati on bati esker iritsi zen, defentsan lanari esker kontraeraso azkarrak egin ahal izanik. Azkenean, 14-31ko markagailuarekin amaitu zuten partida.

 

Urnieta Guriako jubenil mutilek Ermuan jokatu zuten ere Eibarren aurka, baina hauek ez zuten hainbesteko zortea izan eta ezin izan zuten jokalari gehiago zituen talde armagina menderatu. Emaitza 28-21 eibartarren alde.

 

Urnieta Adarra Aroztegiako kadete neskek ez zuten zorte handiegirik izan Urnietan Aiala Bren aurka jokatutako partidan. Emaitza 15-17koa izan zen, partida orokorrean parekatua bi taldeen artean baina urnietarrek ezin izan zuten garaipena eskuratu azken minutuetan egindako zenbait akatsengatik.

 

Urnietan igande goizean jokatu zuen talde bakarra Urnieta Ñam Restauranteko infantil mutilak izan ziren, Errenteriako Ereintza Aren aurka. Ligako lehenengo partidan ezin izan zuten garaipena eskuratu, erasoan egindako hainbat akatsengatik batez ere. Partidaren emaitza 15-18 Errenteriakoen alde.

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa