U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2016/02/12] OTSAILAREN 13-14 ASTEBURUKO PARTIDUAK

GAUR ARRATSALDEAN LEHENENGO TERRITORIALEKO ESKUBALOI DERBIA

Gaur arratsaldean 19:00etan hitzordu garrantzitsua izango da Udal Kiroldegian, Urnieta Balerdi Harategiak derbia jokatuko baitu Leizaranen aurka. Bi taldeak saikapeneko erdiko postuetan dira: gorritxoak seigarren 16 punturekin eta Leizaran berriz, zazpigarren 11 punturekin. Beraz, norgehiagoka berdindua eta bizia espero da.

Jokin Jimenez eta Patxi Morandeiraren mutilak bolada onean dira, azkeneko lau jardunaldietan hiru garaipen eta berdinketa bat eskuratu baitituzte eta derbian ere, zaleen babesarekin, bi puntuak eskuratzea espero dute.

Senior mutilena larunbatean Urnieta jokatuko den partida bakarra izan da, beste bi partidak igandean jokatuko baitira. Urnieta Adarra Aroztegiko neskek Foru Aldundiko Txapelketari hasiera emango diote Pulpo Zumaiaren aurka 10:30etan Udal Kiroldegian. Jarraian, 12:00etan Urnieta Guriako jubenil mutilek Zarautzen aurka jokatuko dute beraien lehiaketako fase berri bat.

Gainontzeko taldeek etxetik kanpo jokatuko dute: lehenengo urteko infantil neskek Zarautzeko Aialari egingo diote bisita larunbatean 10:00etan Antoniano kiroldegian. Urnieta Ñameko infantil mutilek Bidasoa Bren aurka jokatuko dute Ligako azken partida 11:15etan Uranzu pilotalekuan.

Urnieta Quel Abogadoseko jubenil neskek ere Foru Aldundiko Txapelketari hasiera emango diote larunbatean 19:15etan Legazpiko Zuri Zuriren aurka.

Azkenik, Urnieta Larrialdiakeko senior neskek Lezoko Munttarperi egingo diote bisita igandean 11:30etan Lezotarra kiroldegian. Gorritxoek multzoko liderrari egingo diote bisita eta kontuan edukita joaneko partidan gol bakarrarengatik galdu zutela, aukera ona izango dute neskek jokoan diren bi puntuak eskuratzeko.

Bigarren urteko infantil neskek eta kadete mutilek atsedena dute jardunaldi honetan.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa