U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2016/02/15] OTSAILAREN 13-14 ASTEBURUKO EMAITZAK

URNIETA BALERDI HARATEGIAK IRABAZI ZUEN ESKUBALOI DERBIA

Partida ona egin gabe irabazi zuen 29-27 Urnieta Balerdi Harategiak Lehenengo Territorialeko derbia Leizaranen aurka. Gorritxoek ez zuten hasiera ona izan, aurreko jardunaldietan emaitza onak emandako 3:2:1 defentsak ez baitzuen lortzen andoaindarren eraso-jokoa oztopatzen. Ondorioz, urnietarren aulkiak 6:0-ra aldatu behar izan zuen defentsa-sistema eta lehenengo zatian Leizaranekoak nagusitu ziren arren, atsedenaldia baino lehenago UKEkoek markagailuan gol bakarrera jartzea lortu zuten (12-13).

Bigarren zati hasieran Jokin Jimenez eta Patxi Morandeiraren mutilek markagailuan aurrea hartzea lortu zuten nagusitzea lortu zuten batez ere John Sanchezen inspirazioari esker. Partida amaitzeko 7 minutu falta zirela gorritxoek 5 goleko aldea zuten baina, erasoan egindako zenbait akatsek eta Leizaranen presioak markagailua amaieran 29-27 izatea eragin zuen. Goleatzaile urnietarrak: John Sánchez (8), Beñat Semperena (5), Eneko Urruzola (5), Iñaki Ibañez (3), Josu Arruarte (3), Gorka Vicente (3), Eneko Salaberria (2). Garaipen honekin UKEkoak sailkapeneko seigarren postuan jarraitzen dute, bosgarrenetik 2 puntura partida bat gutxiagorekin.



Urnieta Larrialdiakeko senior neskek ezin izan zuten eskuratu garaipena igandean Munttarpe lezotarraren aurka eta 22-16 galdu zuten. Ondo hasi zuten partida UKEkoek, planteatutako 5:1 defentsak kontraerasora ateratzeko hainbat baloi lapurtzea ahalbidetu baitzuen. Erasoan, posizio-jokoan, jaurtiketa askotan huts egin zuten eta baloi dezente galdu zituzten pase txarrak egiteagatik. Hori dela eta, etxekoek aurrea hartu zuten markagailuan baina urnietarrek ez zuten amore eman eta partida berdintzea lortu zuten atsedenaldia baino lehenago (9-9). Hala ere, lehenengo zati amaieran edukitako sentsazio onak ez ziren berreskuratu bigarren zatian eta lezotarrek berriro ere aurrea hartzea lortu zuten 3-4 goleko abantailekin. Hala ere, azken minutuetan Victor Rodriguezen neskek 3:3 defentsa egin zuten eta 2 goletara gerturatzea lortu zuten, baina zenbait bi minutuko kaleratzeek partida amaieran markagailua 22-16 izatea eragin zuten.

Bestalde, Urnieta Guriako jubenil mutilek Automóviles Zarautz menderatu zuten 24-20 Foru Aldundiko Txapelketako lehenengo partidan. Lehenengo zatian bi taldeen arteko berdintasuna argi ikusi zen arren, bigarrenean Xabi de la Motaren mutilek markagailuan aurre hartzea lortu zuten defentsa onei eta kontraeraso azkarrei esker. Nabarmentzekoa taldeari lagundu zioten kadeteen lana, baita Ander Berrotaran eta Ioritz Lizeagak jokatutako partida.


Urnieta Adarra Aroztegiko kadete neskek 13-14 galdu zuten Pulporen aurka oso modu krudelean. Ia partida guztian zehar markagailuan atzetik izan ziren arren, azken minutuetan berdintzea lortu zuten baina azkeneko jokaldian, denbora amaituta, zumaiarrek gola satzea lortu zuten falta jaurtiketa bati esker.

Gainontzeko emaitzak:

Infantil neskak: Lehenengo urtea: Aiala D 18 Urnieta Altuna Autobusak 18
Infantil mutilak: Bidasoa B 24 Urnieta Ñam Restaurante 31
Jubenil neskak: Zuri Zuri 16 Urnieta Quel Abogados 31

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa