U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
Castellano

UKEko eskubaloi sailean, Urnieta Quel Abogados-eko

jubenil neskek Federazio Trofeoa irabazi dute

 
Jardunaldi ona UKE eskubaloiko taldeentzat. Eskuratutako garaipenen artean, nabarmentzekoa jubenil nesken taldeak Ordiziaren aurka lortutakoa (23-18), honi esker Federazio Trofeoa irabaztea lortu baitute jardunaldi baten faltan. Partidaren lehenengo zatia berdindua izan zen arren, bigarrenean Andoni Ruizen eta John Sanchezen neskek defentsa egokitu zuten eta Irune Alcaide atezainaren geldiketei esker kontraerasora jokatu ahal izan zuten gol errenta eskuratzeko. Hortaz, irabazitako Kopa hurrengo jardunaldian jasoko dute Andoainen derbia jokatu aurretik. Zorionak hemendik!!!
 
 
 
[2016/03/30] ANDEBOLMANÍA 2016

Dagoeneko etxean ditugu UKEko eskubaloi saileko jokalari, prestatzaile, tekniko, laguntzaile eta familiartekoak Portugaleko Andebolmania 2016 txapelketatik bueltan. Nekatuta baina datorren urteko edizioari begira dagoeneko, pozik guztiak. 

Ikusi gehiago

Datozen egunetan, UKEko eskubaloi saileko hainbat jokalari, prestatzaile, lagun eta familiartekok Portugaleko bidea hartuko dute hirugarren urtez jarraian, Andebolmania txapelketan  parte hartzeko.

Gehiago irakurri

 

Argazkian, 2015eko Andebolmanían parte hartu zuten

UKEko eskubaloi saileko partaideak

 

Iker Elgarresta eta Aitor Aldunberri kadete mailan, eta Julen Loitegi eta Eñaut Esnaola lehen mailako seniorrak bezela, Oiarpe2 eta Pagazpe menpean  hartu ondoren 40-19ko markagailuaz, bi partiduetan, Gipuzkoako Trinkete txapelketako binakako txapelketan Txapeldun izendatu dira aste buruko honetan Iruran jokatu diren finaletan.

Txema Gonzalez, UKE pilota saileko prestatzailearen esanetan, denboraldi hasieratik zuen nahia eta ustea izan zen, Gipuzkoako txapelketan UKEko pilotariak lan bikaina egiteko gai zirela. Eta ez dute kalerik egin. Sei final jokatu dira eta hauetatik bostean txapela Urnietara etorri da.

Lan bikaina benetan, UKEko pilotariek probintziako txapelketan egin dutena, orain, gogor Euskal Herriko txapelketari heltzeko garaia iritsi da; hemen kontuak gogorragoak datozkigu...... Txema prestatzailearen esanetan.

 

 

Julen Loitegi eta Eñaut Esnaola

 

Iker Elgarresta eta Aitor Aldunberri

UKEko pilota saileko  arduradun den Txema Gonzalezen hitzetan, lan aparta gure lau pilotariek egin  dutena Gipuzkoako txapelketan, eskuz banakako trinketean. Lau txapela jokoan maila ezberdinetan eta hauetako hiru Urnietara etorri dira.

Gehiago irakurri

 

Zorionak hemendik lau pilotariei!!!

Ezkerretik eskubira, Julen Loitegi, Eñaut, Esnaola, Imanol Odriozola eta Aitor Aldunberri

 

Malen Morandeira infantila eta Joseba Errazkin kadetea, biak UKEko jokalariak, Almeriatik itzuli dira Euskadirekin selekzio autonomikoen arteko Espainiako Txapelketa jokatu ostean. Biak primeran aritu dira txapelketa osoan zehar.

Infantil nesken selekzioa Espainiako Txapelketako final laurdenetarako sailkatu zen txapelketa Kopan hasi eta bertan finalerdietara iritsi ostean, bertan Valentziaren aurkan galduz. Jarraian, hirugarren postua lortzeko partida irabazi zuten Asturiasen aurka eta brontzezko domina eskuratu zuten.

Bestalde, kadete mutilek ezin izan ziren sailkatu Espainiako Txapelketarako baina Kopan finalerdietara iristea lortu zuten, bertan Gaztela-Mantxaren aurka galduz. Ondoren hirugarren postua eskuratzeko partidan Kantabria menderatu zuten.

Hortaz, esperientzia polita bi urnietarrentzat, maila handian jokatu dezaketela erakutsiz. Itzuleran, oso pozik agertu zen bakoitza bere brontzezko dominarekin. Bi jokalariak eskubaloi sailan egiten ari den lan handiaren fruitu dira. Eskubaloiak badu zeresana gure herrian. Zorionak!

 

MALEN MORANDEIRA ETA JOSEBA ERRAZKIN URNIETARRAK  EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN

 

Urnietako eskubaloi sailak egiten duen lanaren fruitu berriak bildu dira aste honetan, bi jokalari urnietar Euskadiko selekzioan baitaude.

 

Joseba Errazkin kadetearentzat bigarren partaidetza den bitartean, infantil mailan parte hartu baitzuen, Malen Morandeira infantilarentzat lehenengo aldia da Euskadirekin. Biek gogor lan egiten dute Euskal Federazioak antolatutako teknifikazio lan saioetan eta azkenean 18 hautatuen artean egongo dira. Orain aukeraz gozatzea besterik ez zaie falta eta esperientzia biltzea maila horretan.

 

UKEko bi jokalariek Espainiako Txapelketarako prestakuntza torneo batean parte hartuko dute Cosladako herri madrildarrean abenduaren 6, 7 eta 8an. Torneoan bertan Madril eta Gaztela eta Leoneko selekzioen aurka jokatuko dute, 2016ko urtarrilean Almerian jokatuko den Espainiako Txapelketa prestatzeko asmoz. Hiru jardunaldi gogor izango dira partidak goiz eta arratsaldez jokatuz, baina gorritxoek dagoeneko erakutsi dute onenen artean egoteko gai direla eta ziur aukera aprobetxatuko dutela.

 

UKE bezalako klub txiki batentzako harro egoteko modukoa da bere bi jokalarik Euskadirekin lehiatzea eta, ondorioz, zorterik handiena opa die. Noski, beraien taldekideak distantziatik egongo dira beraiei animatzen.

Julen Loitegi, Mexikoko Guadalajara hirian jokatu den Trinketeko Munduko Kopako VI. edizioan Lehen aldia da, espainiako selekzioak titulo hau lortzen duela.
Txapelketa honetako jokalaririk gazteena gure Julen izan dena azpimarratu nahi dugu.
Eta hemendik gure zorionik beroena eskeini selekzioari baina eta batez ere UKEko pilotari den Julen Loitegiri.
 

[2015/10/09] LOITEGI MUNDUKO KOPARA
UKE pilotaria denJulen Loitegik Espainiako selekzioaren izenean Munduko trinkete kopan, 22z azpiko mailan parte hartuko du, Mexikon urriaren 9 eta 18a artean.
Guadalajara herrian izango da kirol ospakizuna, non Bartzelonan ospatuko den Munduko txapelketarako pasea lortzeko aukera izango den bertan.
 
Azken ordurarte ezin izan da Julenen parte hartzea zihurtatu, udan izan zuen lesioa zela eta. Iruñeako Mendillorri trinkete frontoian izandako entrenamenduetan maila bikaina eman eta ia guztiz osatua dagoela erakutsi du eta bere onena Munduko kopan emango duelakoan gaude.
 
Badira iadanik hiru urte selekzioarekin dabilela eta momentuz bi brontzeko domina jaso ditu. UKEko prestatzaile fisiko eta arduradun den Txema Gonzalezen hitzetan "Finalera heltzeko aukera handiak ikusten dizkiot", "Urduritasunaren eta hiriaren altuera kokapenak, bere errendimenduan izan dezake Mexikon egingo duen lanean ondorioa".
 
Igandea geroztik, Selekzioko kideak, Urnietarra barne, Mexikon dira iadanik. Zorte on, Julen!!!
 
1234 ... 91011
Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa