U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
Castellano
[2013/06/09] UKE ESKUBALOIAKO DENBORALDI AMAIERA

Joan den larunbata, ekainak 8, Urnietako Oianume jatetxean eta afari eder batez, aurtengo eskubaloiko denboraldiari agurra eman genion, entrenatzaile, jokalari, familiarteko eta lagun guztiok bertan bildu ginerarik. Aurretik, arratsalde zoragarria pasa ahal izan genuen, eskubaloiko guraso, entrenatzaile, lagun eta iadanik jokalari izateari utzitako hainbat eta hainbat pertsonek, gaur egungo UKE eskubaloiako jokalarien aurka jokatutako partida ezberdinak ikusiaz.

 

Horrela bada, aurtengo 2012/2013 denboraldiari agur esan diogu, eta bertan bizitu izan ditugun hainbat momentu jasotzen dituen bideo zoragarri honen bitartez agurtzen zaituztegu, zuen gustoko izango delakoan.

GORA UKE!!!

 

http://www.youtube-nocookie.com/watch?v=WpvolRFvMCc

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa