U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
Castellano
[2014/10/01] ESKUBALOI SAILAREN AURKEZPEN EKITALDIA

UKE-KO ESKUBALOI TALDEEK AURKEZPENA DUTE

KIROLDEGIAN OSTIRALEAN

 

Herriko 8 eskubaloi taldeek eta Eskubaloi eskolako txikiek bere ikusleen aurrean aurkeztuko dira, Ostirala 3 19.00etatik aurrera herriko kiroldegian. Txapelketa ofiziala asteburu honetan hasiko da eta 140 jokalari inguru hainbat aste egon dira prestatzen txapelketa hau ondo hasteko.

 

Aurkezpen hau, aurresku baten bitartez hasiko da, ondoren jokalari eta entrenatzaile bakoitza banan-banan aurkezten joango dira eta talde bakoitzari argazki ofiziala aterako zaie.

 

Klubak eskertu nahi die babeslei emandako laguntzarengatik. Urte honetan ondorengo hauek izango dira: Guria Jatetxea, Balerdi Harategia, Itxaso Arraindegia, Quel Abogados, Larrialdiak Fundazioa, Kamox Precision Machining, Ñam Restaurantes eta Adarra Aroztegia.

 

Azkenik arratsaldea amaitzeko, aurkezpena hau bukatzeko norgehiagoka ofiziala egongo da 20.00etatik aurrera Ukeko senior neskek Bera Bera taldearen aurka, Euskadiko txapelketako lehenengo norgehiagoka izango delarik.

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa