U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
Castellano

Urnietako Kirol Elkartea, ofizialki, 1983ko Azaroaren 30ean sortzen da. Ordurarte, herriko ikastetxe ezberdinetan, bere hezkuntza ihardueren barne garatzen zuten kirol arloa, eta lehen hezkuntzaren amaierara iristean, herriko ikasleak Urnietatik kanpo irten ez zitezen, eta herrian kirolarekin jarraitu ahal izateko aukera izan zezaten.

 

1983ko udaberri-udan zehar, Urnietako udaletxeko kirol arloak, herriak kirol elkarte baten beharra ikusi zuen goian aipaturiko kirol beharrak asetzeko. Horrela bada, kirol elkarte honen sorrera bultzatzeko erabakia hartu, zuzendaritza talde baten konpromezua lortu eta 1983ko Azaroaren 30ean, Hernaniko notarioaren aurrean, URNIETAKO KIROL ELKARTEAren sorrera akta egin zen.

 

Urnietako Kirol Elkarteko lehen zuzendaritza taldeko partaideak:

 

LEHENDAKARIA: JOSE ESTEVEZ CARPINTERO

IDAZKARIA: JOSE IGNACIO LICEAGA SAGARZAZU

DIRUZAINA: JOSU GARMENDIA ARRIETA

BATZARKIDEAK: KARMELO SANTIN OLACIREGUI

                               ANTTON JAUREGI ARAMBURU

 

UKEren ibilera gizonezko eskubaloi taldearekin hasten da.

Instalazio eta kirol materialik ez zegoenez, udaletxeak emandako dirulaguntzaz, materiala erosi, udal pilotalekua egokitu eta bertan eskubaloia jokatzea ahalbideratzen da.

 

Berrasoetako kirol instalakuntzak inaguratu ziren arte, eskubaloi taldeek bertan entrenatu eta jokatuko dute.

 

Berehala, kluba haziz doa, eta talde eta kirol ezberdinak gehitzen doaz. (Pilota, futbola, mendia, txirrindularitza).

 

Futbolaren lehen denboraldia, ikastolan entrenamenduak eginez, eta Salesiar ikastetxeko futbol zelaian partiduak jokatuz hasi zen, baina hurrengo denboraldietarako hau ez zuen Federazioak baimendu eta Andoaingo Euskaldunaren futbol zelaian jokatzen ziren partiduak.

 

1985ean udal kirol instalazioak eraikitzen hasi ziren eta lehentasuna futbol zelaiari eman zitzaion herriko taldeak Urnietatik kanpo joan beharrik izan ez zezaten beraien partiduak jokatzera.

 

Horrela, eta 1986an futbol zelaia prest, udal hiltegiaren eraikuntza aldagela gisara egokitu eta herriko taldeek Urnietan joka zezaten ahalbideratu zen.

 

1987an Urnietako Udal Instalakuntzak inaguratzen dira. Gaur egun ezagutzen ditugunak, alegia.

 

 


Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa