UKEko eskubaloi sailean, Urnieta Quel Abogados-eko
jubenil neskek Federazio Trofeoa irabazi dute
Jardunaldi ona UKE eskubaloiko taldeentzat. Eskuratutako garaipenen artean, nabarmentzekoa jubenil nesken taldeak Ordiziaren aurka lortutakoa (23-18), honi esker Federazio Trofeoa irabaztea lortu baitute jardunaldi baten faltan. Partidaren lehenengo zatia berdindua izan zen arren, bigarrenean Andoni Ruizen eta John Sanchezen neskek defentsa egokitu zuten eta Irune Alcaide atezainaren geldiketei esker kontraerasora jokatu ahal izan zuten gol errenta eskuratzeko. Hortaz, irabazitako Kopa hurrengo jardunaldian jasoko dute Andoainen derbia jokatu aurretik. Zorionak hemendik!!!