U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
Castellano
[2015/03/27] UKEko ESKUBALOI SAILA PORTUGALERA

UKE-KO ESKUBALOI SEKZIOAK BERRIZ EZER PORTUGALEKO ANDEBOLMANIA TXAPELKETAN HARTUKO DU PARTE

 

Lehengo urtean eskubaloi internazionalean lehenengo parte hartzeak arrakasta izan zuenez, eskubaloi sekzioak berriz ere itzuliko da Aste Santuetan Portugalera, Andebolmanian parte hartzera. Txapelketa ADS taldeak antolatzen du San Joao Da Madeira herrikoak, Oportotik gertu eta 43 talde eta 1.300 jokalari inguru bilduko dira, Apirilak 1-tik 4-ra.

 

Urnietako espedizioak sei taldeekin jokatuko du, Infantilak, Kadeteak eta Jubenilak, bai neska eta mutiletan. Infantil mutilen kasuan Urnietako eta Uharteko( Nafarroa) jokalariekin osatuta egongo da, klub honekin gorritxoak ederki eramaten dira.

 

 

 

Lehengo urtean bezain ondo ateratzeko, Guraso talde bat ari da bidaia antolatzen azkeneko asteetan. Jokalari, entrenatzaile eta familiarren artean 150 pertsona joango dira bi autobus eta hainbat autoetan Portugalera, Oportotik gertu dagoen herrira, eskubaloiez gozatzera eta ikastera. Espedizioa hurrengo Asteartean 31 aterako da eta Igandea 5-ean itzuliko dira. Aurretik 4 eguneko lehiaketa edukiko dute Penintsulako taldeen aurka. Lehengo urtean gureak eman zuten inpresioa eta gero Portugaleko antolakuntzak gonbidapen berezia egin zien gorritxoei. Lehiaketaz gain, festa eta ikuskizunak egongo dira parte-hartzaile eta laguntzaileentzat.

 

Esperientzia paregabea eskubaloi sekziokoak gehiago lotzeko ahalbidetuko du eta Penintsula Iberiako beste taldeekin elkartzeko ere.

 

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa