U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
Castellano
[2015/03/16] BADATORRELA KORRIKA!!!!

Datorren larunbata, martxoak 21ean, Korrika Nazionala Urnietara iritsiko da. Goizeko 9:53ak aldera sartuko da herrian, eta bertan ibilbide zehatz bat egin ondoren, Urnieta utziko du Hernanialdera joateko.

Urnietako Kirol Elkarteak (UKEk) haurtengoan ere kilometro bat hartu du Korrika egitasmoa lagundu eta bultzatzeko, eta horretara dei egiten dizuegu hemendik.

Datorren Martxoak 21 larunbata, 10:13etan zehazki, Urnietako Muebles Gravi zelakoaren parean hartuko du Kirol Klubak lekukoa, klubak erositako kilometro hori Hernaniko errotondoraino lekukoa eskuan egin ahal izateko.

Klubeko bi kirolari izango dira, lekuko hau hartuko dutenak eta klubeko beste kirolari, partaide, lagun, familiarteko eta lagun guztiei dei egiten dizuegu bertaratu eta ibilbide honetan gure lagun izan zaitezten.

Animatu bada, eta bertan ikusiko gara, eta guztiok Urnietako Kirol Elkartetik EUSKAHALDUNdu eta euskararen alde egin dezagun!!!

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa