U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
Castellano
[2015/01/08] EGUBERRIETAKO LEHEN KANPUS ARRAKASTATSUA
UKEKO ESKUBALOIKO SEKZIOAK ANTOLATU ZUEN EGUBERRIETAKO LEHENENGO KAMPUSEAN PARTAIDETZA IZUGARRIA EGON ZEN
 
 
 
Gazteen artean eskubaloia sustatzeko asmoz, UKE-ko eskubaloi sekzioak eguberritako lehenengo kampusa antolatu zuen, Abenduko 22,23,26 eta 29 egunetan.
 
Kampusa, 2003 eta 2006-an jaiotako neska-mutilei zuzendua izan zen,alebinak zein benjaminak eta 56 umeek hartu zuten parte. Ume hauek Urnietarrak izan ziren eta eskubaloia ezagutu eta gozatu zuten UKE-ko entrenatzaile eta jokalarien eskuz, giro dibertigarri batean.
 
Kampuseko zuzendariak kontatzen digunez, Jose Manerok, lehenengo eguberrietako kampusak eduki duen arrakasta, non inskripzioak itxi zituzten ireki eta segituan kupo guztiak bete zirelako, hurrengo urtean errepikatzeko ideiarekin dagoela esan du. Neska-mutilek eskubaloieko oinarrizko kontzeptuak ikasi  dituzte modu dibertigarrian, jokuen eta ariketen bidez, interes asko jarri dute eta oso ondo portatu dira, esan du Manerok.
Gainera azkeneko egunean norgehiagoka batzuk jolastu zituzten eta ondoren hamaiketako on bat egin zuten agur esateko eta gainera kamiseta bat jaso zuten kampusekoa.
 
Eskubaloia Urnietan kirol bat erakartzen duena da eta osasun onekoa eta oraintxe bertan UKE-k 8 talde ditu kategoria ezberdinetan. Eskubaloiko sekziotik, kampusa bezelako jarduerekin, umeek eskubaloiaren ezagutza eta kirol honen baloreak ezagutzea nahi da.
Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa