U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano

Aitor Aldunberri kadeteak, lehen faseko bost partiduak irabazi ondoren, Udaberri Txapelketaren azken faserako sailkatua izan den UKEko pilotari bakarra izan da.

Aste buruko hontan bertan, 22-12 emaitzarekin bukatu zuen partidu bikaina Ziotzaren aurka.

Iker Elgarresta eta Alain Urra kadeteak, Imanol Odriozola jubenilarekin batera, Ekialde Txapelketako eliminatorietara pasako dira zuzenean. Benetan pena da, 20 puntu soilik partiduan lortu izan balitu, taldeko lehena geratuko bait zen.. Gaztelekuren aurretik 12-5 joan ondoren, pasako marra pasatu zuen pilotazo zoragarri baten ondoren, ez zuen bururik altxatu. 13 tantotan geratu zen beraz Urnietarra.

Aste buruko emaitzak:

Udaberri Txapelketa 4 1/2, kadeteak

Aitor Aldunberri 22- Ziotza 12.

Mundarro 22- Iker Elgarresta 8.

Hernani 22- Alain Urra 8.

-Jubenilak

Imanol Odriozola 12- Gazteleku 22.  

 
 
- Torneo San Trokaz trinketea Abadiñon, eskuz bikoteka seniorrak,
Mikel González-Aspuru 40-Julen Loitegi-Oier Gurutzealde* 14
 
* Oierrek lesionatua dagoen Eñaut Esnalen lekua hartu zuen Julenen ondoan
 
 

Aitor Aldunberri eta Alain Urra lehen mailako kadeteen entreinaldi ezin hobea. Etxean garaile, eta guztien garaipena ezin izan eta Iker Elgarrestak ezin izan zuen bere nahia lortu etxean jokatu zen partiduan.

Imanol Odriozola jubenilak, aurkariaren lesioaren ondorioz Hernanira joan gabe geratzeko aukera izan zuen eta Julen Loitegin ezezkoa eman zion jokatzeari Gipuzkoako trinkete selekzioarekin zuen konpromezuaren ondorioz.

GRAVNI txapelketa jokatu zuen Eñaut Esnaolarekin eta UKEko pilotariak garaile izan ziren Iparraldekoen aurka partida zoragarria jokatu ondoren.


Gomazko paletan jokatu zuten seniorrek ere, bere garaipena lortu zuten Hernaniko Tilos-etako txapelketan.

UKEko pilotariak federazioak deituta Gipuzkoa ordezkatuko dute GRAVNI Txapelketan. Jubenila den Imanol Odriozola eta seniorrak diren Julen Loitegi eta Eñaut Esnaola hain zuzen ere.

 GRAVNI torneoan, Gipuzkoa, La Rioja, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko pilotariek, trinketean eskuz jokatuko dute. Datorren larunbata martxoak 12 emango zaio hasiera Iruñeako Mendillorrin, eta Nafarroaren aurrean neurtuko dira indarrak.

Imanol eta Julen (eskuak behar bezala balitu) lehen jardunaldi honetan tiutlar moduan azalduko dira, eta bitartean Eñautek bere aukera itxarongo du.

Iker Elgarresta eta Aitor Aldunberri kadete mailan, eta Julen Loitegi eta Eñaut Esnaola lehen mailako seniorrak bezela, Oiarpe2 eta Pagazpe menpean  hartu ondoren 40-19ko markagailuaz, bi partiduetan, Gipuzkoako Trinkete txapelketako binakako txapelketan Txapeldun izendatu dira aste buruko honetan Iruran jokatu diren finaletan.

Txema Gonzalez, UKE pilota saileko prestatzailearen esanetan, denboraldi hasieratik zuen nahia eta ustea izan zen, Gipuzkoako txapelketan UKEko pilotariak lan bikaina egiteko gai zirela. Eta ez dute kalerik egin. Sei final jokatu dira eta hauetatik bostean txapela Urnietara etorri da.

Lan bikaina benetan, UKEko pilotariek probintziako txapelketan egin dutena, orain, gogor Euskal Herriko txapelketari heltzeko garaia iritsi da; hemen kontuak gogorragoak datozkigu...... Txema prestatzailearen esanetan.

 

 

Julen Loitegi eta Eñaut Esnaola

 

Iker Elgarresta eta Aitor Aldunberri

Joan del larunbatean, Gaska pilotalekuan izandako garaipen ederraren ondoren Iker Elgarresta eta Aitor Aldunberri kadeteak ere, Gipuzkoako txapelketako finalera sailkatuak geratzen dira trinketerako; Julen Loitegi eta Eñaut Esnaola seniorrak bezalaxe.

Beraz, ederki. Eskuz ere lau finalak jokatzera iritsi ziren UKEko pilotariak, eta momentuz iritsitako 6 finaletatik 3 UKEra etorri dira.

Urnietara kadeteek,  40-11 irabazi zioten  Oiarpe 3ri. Seniorrak aldiz, jokatzerako finalerako pasea irabazia zuten, eta eskerrak horri. Julen Loitegik izandako lan istripuaren ondorioz, Unai Arozena, lehen eskuz aritu arren gaur egun palista den pilotariak ordezktu bait zuen partiduan eta beraien kontrako emaitzaz bukatu 1440.

Nahikoa izan zen bada, kasu honetan, partiduan parte hartzea, finalerako pasea lortzeko.

UKEko pilotariak doi doi ez zituzten Gipuzkoako Txapelketan, trinketean eskuz banakako modalitatean jokoan ziren lau maila ezberdinetako lau txapelak etxeratzea lortu. Kadete mailan  Aitor Aldunberrik, Jubenil mailan Imanol Odriozolak eta 2. mailako seniorra den Eñaut Esnaolak lortu zituzten txapelak, senior goren mailako Julen Loitegi aldiz, astigarragako Gurutzealderen lan paregabearen ondorioz, 36-40ko margagailuaz bigarren postuan geratu zen.

UKEko pilotarien prestatzeaile den Txema Gonzalezen hitzetan, goren mailako torneoa jokatu dute lau urnietar lau pilotariek inongo zalantzarik gabe. Txema pozik azaldu da lau mutilen joko  eta portaerarekin. Ikaragarria litzateke lau txapelekin etxeratu izana, baina hala ere, guztiz harro eta pozik mutilek jokoarekin. Beraien lana eta bidea ezin hobea eta gogor lanean jarraituko dugu beraien  eboluzio eta jokoak horrela hoberuntz jarrai dezan, hau bezelako modalidade zail eta ikusgarrian.

UKEko pilota saileko arduradunaren usteak egi bihurtu zaizkigu, Urnietar pilotariak Gipuzkoako trinketeko banakako txapelketan finalean leiatzeko gaitasuna zutela eta horrela izanda. Emaitzek arrazoi eman diote eta kirol emaitza historikoa lortu da UKEko pilota sailean; lau kategorietako pilotariak, kalifikazio gorena lortu eta finalean sartu dira. Txema González mutilak 68 pilotarien arteko leian ibili dira eta hauek dira: Aitor Aldunberri kadetea, Imanol Odriozola jubenila,  2. mailako senior kategorian Eñaut Esnaola eta nola ez, lehen mailako seniorra den, Julen Loitegi. Aipatzekoa Eñáut Esnaola goren mailara pasatzen dela, han Loitegirekin topo egingo du, non gipuzkoako 8 pilotaririk onenak soilik aritzen diren, Beraz, datorren larunbatean, Irurako frontoian urnietarrak gogor lan egingo dute final hauekin etxeratzeko.

Argazkian, finalistetako bat. Aitor Aldunberri kadetea

Aitor Argiñarena eta Xabier Garagorri Gipuzkoako txapelketan, pala motzean txapeldun orde izan dira, faboritozen Real sociedaden aurka 40-19 markagailua egin ondoren, Olaberrian jokatu zen finalean, igandean.

Tituloa lortu ez duten arren, bigarren mailan jokatzera pasatuko dira.

Gainerantzean, Trinketeko konpetizioan sentsazio eta emaitza onak. Imanol Odriozola, Eñaut Esnaola eta  Julen Loitegiren garaipenekin. Emaitzak:

- Gipuzkoako txapeketa, trinketean, eskuz banaka,

  Jubenilak, Imanol Odriozola 35- Intza (2) EA. Ez zen agertu Intzako pilotaria. Abisurik gabe. Beraz garaipena, Urnietara.

2. mailako Seniorretan Eñaut Esnaola 40- Lagunak (1) 7. Eñautentzat entrenamendu ona Elgoibartarraren aurrean.

Lehen mailako senorretan, Julen Loitegi 40. Usurbil (2) 19. Julenen partida una bat, kategoriarik altuenean, eta bera baino jokalari beteranoagoaren aurrean, benetako jokoa ematen. Beste urte batez, Julen, txapela lortzeko hautagai ona.

 


  Argazkian, Gipuzkoako pala motzeko txapeldun ordeak, Xabier Garagorri eta Aitor Argiñarena.

Mexikoko Guadalajara hirian jokatu den Trinketeko Munduko koparen VI. edizioan urrezko domina lortu du Espainiako selekzioarekin Julen Loitegi UKEko pilotariak.
Lehen aldia da, selekzioak titulo hau lortzen duela, eta aipagarria da aurten lehen aldiz, profesional izandako pilotarien parte hartzea onartzen zela; Frantziarekin jokatu duen Arizmendi kasu; zeinari Julenek final aurrean menpean hartu zuen.
 
Julenek ez zuen finala jokatu, baina urrezko domina lortu zuen. Azalduko dugu: Selekzionatzaileak, Inocencio Azpiroz oiartzuarrak lau pilotari eraman dituen Mexikora. Lauek jokatu dute, eta lauak dira domina honen jabe.
 
Lehen partidua Garatea eta Lukinek jokatu eta Bolivia menpean hartu zuen. Bigarrena berriz, Julen eta errioxarra den Larreak jokatu zuten. Dagoeneko selekzioa final aurrean zen eta Julen eta Larrea berriro ere Frantsesekin neurtu ziren. Partida honetan ikusi zen urnietan aurrelariaren lan bikaina, berdinketaren partiduan (10-9) zortzi tanto egin zituen hauetariko lau sakez, zabalean bolea bat eta sarera joan ziren hiru pilota. Bere bikotea, fisikoki lehentuta, Julenek aurrean jokoa egin, eta ezinezko pilotak atzeratzen jardun zen.
 
Finalera faborito zen Mexiko iritsi zen Espainiarekin neurtzeko. Selekzionatzaile eta zuzendari teknikoak ez zuten nork jokatuko zuen batere argi. UKEko pilotariaren lanak txundituta dauzka, biana nafarrak beteranoagoak direla eta, bilera egin, Julenekin hitzegin eta giroa kontutan hartuta beraien erabakia nafarrek jokatzea dela jakin arazten diote Juleni. Lau pilotariak izan ziren finalean, eta lauak izan ziren urrearen jabe.
 
Partida bukaeran lau pilotariek kantxa erdian besarkada bero batez bat egin zuten. Laguntasuna eta soliraditatea guztiaren gainetik jarriaz.
 
Aipagarria da, Julen izan dela txapelketako pilotaririk gazteena eta aurrerantzean bera kontuan izango dutela selekzioan, bai edo bai. Munduko txapelketa Bartzelonan jokatuko da, eta han izango da Julen. ZORIONAK!!!!!
 
 
Dagoeneko martxan da Gipuzkoako pilota txapelketa. Lehenik larruzko pilotarekin palaz ibiltzen direnen txanda izan bazen ere, aurrerantzean pixkanaka gainerako pilota joko ezberdinak gehitzen joango dira.
Larruzko paletan gure klubaren helburua kategoriaz igotzea, eta beste bi bikoteek ohorezko postuetan aritzeko moduko  jokoa azaltzea bazen ere, jokalari batzuen lesioak, aurrikuspen hau zalantzan jar dezake....
 
Emaitzak:
 
Urnieta (1) 35- Altzatarra 34. 17-9 markagailuan aurretik joan ondoren eta 30-34 atzetik, Aitor Argiñarena eta Xabier Garagorrik Donostiako bikotearen aurrean garaipena lortu ahal izan zuten. Markagailuak azaldu bezala, hasiera primerakoa izan bazen ere, urnietarrentzat partidua luze joan zen, azken unean berea egin ahal izan bazuten ere partidua.
 
Urnieta (3) 35- Urnieta (2) 30. Lehen jardunaldian derbia, Xabier Amantegi eta Mikel Jauregiren garaipena, Edu Erostarbe eta  Peio Rodríguezen aurrean. Ez zen partidurik onena izan, Xabier eta Peiok ez bait zuten berea eman, baina ezin ukatu Mikel eta Eduren aurrerapena.
 
 
 

- Urnieta  3, Mikel Jauregi eta Xabier Amantegi.
Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa