Aste buru honetan UKEko pilota saileko jokalariek GRAVNI txapelketako partiduak soilik jokatu dituzte. Non trinketeko txapelketa honetako lehen jardunaldian Julen Loitegik, Gipuzkoaren ordezkari gisa, erraztasunez (40-18) garaipena lortu zuen Nafarroako Santamaria jokalariaren aurrean 22z azpiko mailan, non gaur egun txapeldun oraindik Julen den aurreko denboraldian estreinaldia eta txapela lortu ondoren GRANVI txapelketako maila honetan. Ez zen partida zoragarria izan, baina sarean pelota jartzea lortu zuen sarritan eta honek partida bere alde jartzea lortu zuen, datozen partiduetarako entrenamendu gisa lagundu zion partiduan. Aurtengoan, Iparraldeko jokalariak bertan direlarik, txapelketak maila gorena lortzen du, eta Julen izango da, orain arteko jokoa erakusten badu, tituloa lortzeko faborito argia izango da.