Berri onak Urnietako pelota saila eta bere jarraitzaileentzat. Julen Loitegi (19 urteetako Urnietarra) Triketeko 22z azpiko Mundialean parte hartzeko aukera izango du, Espiniar selekzioarekin. Hau, Uruguayen jokatuko da, urriaren 13 eta 19a artean, hala bada, Julen, datorren urriaren 11, ostirala, beste jokalariekin bat egin eta Madrildik irtengo da, eskuz banakako titular izango bait da Uruguayn jokatuko den munduko txapelketan. Mundialerako lortu duen postu hau, berak eginiko lanaren fruitu izan da, lehen ere aipatu izan dugu, estatu mailan, bere adinean dagoen trinketistarik onenen artean dagoela.Esperientzia zoragarria izango dela zihur gaude, eta bere aukerak eta indarrak neurtu ahal izango ditu bertan, Frantzia eta Mexiko bezelako taldekieen aurrean. Udaz geroz, Iruñean dabil Julen lau urtetik behin ospatzen den txapelketa hau prestatzen, momentuz ezker paretako eskuzko pilota alde batera utzita. Bere helburua, mailarik altuenarekin neurtu, eta nork daki, dominaren baten jabe egitea litzateke..... Hala bada, eta hemendik, ZORIONAK JULENi, Urnietar pelota munduari eta UKE osatzen dugun guzti-guztiei.