U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/02/25] GRAVNI torneorako sailkatuta pelotari Urnietarrak

UKEko pilota saila momentu ezin hobean dago, denboraldian zehar lortzen ari den emaitza ezihobeei, GRAVNI txapelketa ezagunerako Urnietar bi pilotariren deialdia erantsi behar bait zaio. Gipuzkoa ondoen defendatuko duten pilotari hauek, afizionatu mailan ospatzen den txapelketarik arrakastatsuenera deitua izan dira, bada.

Txapelketa honek, Gipuzkoako selekzioa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Errioxa eta Iparraldekoari aurre egiten die, emakuzmezko eta gizonezko maila eta espezialitate guztietan.

 

Sailkatuen artean, 22z azpiko kategoriarako trinketean Julen Loitegi (lehen ere bitan deitua izan da Gipuzkoa eta Estatu mailatik, dagoeneko bi mundialetan parte hartu du) eta bestea gomazko paletarako Jon Iturbe hau estreinekoz deitua.

Txapelketa hau datorren martxoaren 14an hasiko da, eta finalak maiatzeko lehen aste buruan izango dira.

Zorionak bada hemendik bi pilotariei eta baita hauen prestatzaileari eta Urnietar pilotariak entrenatu eta gogoko kirolean konpetitu dezaten UKEn lanean ari diren guztiei.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa