U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/03/25] MARTXOAREN 22 eta 23ko ASTEBURUKO EMAITZAK
UDABERRI TXAPELKETA:
 
Joan den aste buruan,  Aitor Argiñarena eta Beñat Txapartegi Udaberri Txapelketako pala motzeko txapeldun orde gelditu dira.
 
 
Udaberri Txapelketa: Giro ezin hobea, Urnietako pilotalekuan izan zena, Udaberri Txapelketako larruzko paleta eta paleta motzeko finalen egunean.
Pala motzean, Urnieta 38- Euskal Jolas 40.
Herriko jarraitzaileak, gogor animatu zituzten Aitor Argiñarena eta Beñat Txapartegi patidua markagailuan atzetik hasi bazuten ere,  (1-8, 8-12, 24-32) indarberritu, berdinketa lortu 35 eta 38 tantuetan baina ezin izan zuten garaipenarekin egin, Debatar atzelariaren lan ederra medio. Garapena lortu ez zuten arren, Urnietar pelotaren saio paregabea erakutsi ahal izan zuten.

 

Txapelketako finalistak familiartekoekin.

 

Beñat Txapartegi eta Aitor Argiñarena

Txemarekin, UKEko pilota sailaren arduraduna, eta Urnietako bi pilotarirekin.

 

Bestalde, Mikel Imazek, azkenik, lesionatua dagoen arren, GRAVNI txapelketako zegoekion partida jokatu zuen, eta garaile izan zen.  Julen Loitegi, bere aldetik, eta txapelketa berean baina gorengo mailan, (orain arte 22z azpikoekin aritzen bazen ere, seniorraren lesioagatik goren mailan jokatu du aste buru honetan) ezin izan zuen garaipena lortu.
Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa