U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2013/12/25] URNIETARRAK GIPUZKOAKO TXAPELDUN ORDE KADETE MAILAN
Inhar Oiarzabal eta  Imanol Odriozola Gipuzkoako txapelketako kadete mailan txapeldun orde geratu dira, Arrasateko frontoian Intxurre 1en aurrean gogor aritu ondoren. 9-2 aurretik joan arren markagailuan, 16-22ko emaitzaz txapeldunorde izendatu dira. Alegikoek jarritako pelota motelak hauen markagailua berdintzen lagundu zuen. Hala ere, azpimarratu beharra dago, Inhar eta Imanolentzat maila honetan lehen urtea izanik, txapelketa guztian eman duten maila paregabea.
 
Bestalde, larruzko paletan, Aitor Argiñarena eta Beñat Txapertegik, txapelketa berean 35-30ez galdu zuten, eta ez zuten espero zen maila eman.
 
Trinketeai dagokionez, Gipuzkoako txapelketan eskuz banaka aritu ziren bost pelotariek garaipena lortu zuten, guztiak azken faserako klasifikatu direlarik. Ikaragarria Urnietar pilotariak, euskal pilotan trinketean eman duten maila bikaina.
 
Trinketeko emaitzak:
 
- Kadeteak
 
Urnieta (1)(Imanol Odriozola) 30- Hernani (2) 4
 
Urnieta (3)(Inhar Oiarzabal) 30- Oiarpe (2) 24
 
 
-Jubenilak
 
Urnieta (Mikel Imaz) 35- Eple (2) 2
 
 
- Seniorrak
 
Urnieta (1)(Jon Ander Oinazpi) 40- Alde Zaharra 12
 
Urnieta (2)(Julen Loitegi) 40- Hernani (3) 27
Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa