U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/09/23] MUNDUKO TRINKETE PILOTA TXAPELKETA

       MUNDUKO TRINKETE TXAPELKETA

 
Artutxe pilotari nafarrarekin banatu duen brontzezko dominarekin Urnietaratu bada ere Julen Loitegi, zapore gazi gozoa utzi duen trinkete mundiala izan da hau. UKEko pilotariak, berak eman dezakeenetik urrun geratu izanaren sentsazioaz utzi du Mexikon jokatu duen Trinketeko Mundu txapelketa.
 
Urduritasunaren ondorioz, jokoan arazoak, konzentrazio falta eta neke handia izan dira protagonista. Azken honen errudun handia izan daiteke, 2.700metrotako altueran jokatu izana txapelketa hau.
 
Fraintzia eta Cubatarren aurrean oso irregular aritu arren, titular moduan aritu zen txapelketako faboritotzat (eta Munduko Txapeldun izendatu den Loquillo Lópezen aurka.
 
Lehen jokoan, Julenek bere maila eman zuen eta 15-12 galdu zuen; jarraipenean berriz, txapelketa hasierako urduritasun berak hartu zuen, eta ezin izan zuen bere maila mantendu.
 
Zer egingo zaio ba? Gaztea da, aurretik denbora asko du, bere kalitate eta maila bikainak azaltzeko Euskal Pilotako modalitate honetan.
Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa