U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2013/12/25] IMANOL ANSA, GIPUZKOAKO TXAPELDUN REMONTEAN

Imanol Ansa, Iñaki Arizaga lagun zuela, Gipuzkoako txapeldun da, erremontean senior mailan Gaztelekuko bikoteari 40-30 irabazi ondoren. Andoaingoak ziren faborito hasieratik, erregular fasean bi partiduetan garaile izan ondoren, baina guk argi genuen Imanol eta Iñakik ere aukerak soberan zituztela. Eta hala izan zen. Hasieratik aurrea hartu zuten, fallorik ez eta tantu amaieran abiadura emanaz. Imanolen bikoteak asmatu zuen sakean min emanaz bere aurkariari. Imanol, betiko legez, ahal zituen pilota guztiak bereganatuz, aurkariari gailentzea lortu zuen. Zorionak hemendik, txapeldunei.

Joan den urtean, txapeldun UKEko beste pilotari bat izan genuen, Ander Goikoetxea, oraingoan Imanol Ansaren txanda izan da, nor geroago Euskal Herriko txapeldun izendatu zen.

Urnietako Kirol Elkarteak, gaur egun, oso gazteak diren (18 eta 19 urte) bi remontista ditu, biak aurrelariak izanik, ezin dutenak elkarrekin jokatu; baina biek ere, jarraitzaileei poz handiak ematen dizkiete.

 

Zutik txapeldunak Imanol Ansa eta Iñaki Arizaga

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa