U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2013/11/06] JULEN LOITEGI MUNDIALEKO BRONTZEKO DOMINA URNIETARA

Julen Loitegi Urnietarrak, 22z azpiko Munduko Trinkete txapelketako brontzeko domina lortu du, argentinarra del Gangliardiri bi jokoz irabazi ondoren (15-2 eta 15-4). Hirugarren eta laugarren postuak argi eta garbi ikusi ahal izan ziren partidetan zehar, Julenen jabetza argi bait zegoen. Txapelketa osoa ikusi ahal izan dugunon iritziz, Julenen saria gutxitxotzat jotzen dugu. Kakoa bere lehen partidan izan zen, estreinekoz jokatzen eta Cabello mexikarraren aurrean, tentsio uneak eta urduritasunak medio, ezin izan zuen hau gainditu. Ondoren, Iparraldekoa den eta txapelketako irabazle nagusitzat jotzen zen Peio Larralderen aurka aritu zen. Julenek izugarrizko partida egin zuen, iparraldekoari gauzak zailduz. Partida bukaera ikuslegoak zutik jarrita txalo zaparrada batez agurtu zituen partida itzela jokatu zuten bi pilotariak. Julenek azaldu zuen maila itzela dela eta, Frantziarrek beren Ligan jokatzera gonbidatu dute. Hiru mailaz osatzen den ligan, non zihurrenik lehen edo bigarren mailan jokatuko duen Julenek.

Txapelketaren une batean Julenek bikoteka jokatzeko aukera izateraino iritsi bazen ere, selekzionatzaileak Murgiondo ez kaltetzearren aukera hau bertan behera utzi zuen, hori bai, datorren urtean Trinketeko munduko txapelketarako gonbitea luzatu dio Juleni.

Horrela ba, ZORIONAK hemendik Juleni, eta bide hau jorratzen jarrai dezala, munduko trinketistarik onenen artean ikus dezagun.

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa