U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2013/12/09] ASTE BURU POLITA PELOTA SAILEAN
 
Ukeko pelota sailak, badu dagoeneko Gipuzkoako txapelketako finalaurrean beste bikote bat. Aitor Argiñarena eta Beñat Txapartegi palistak hain zuzen ere. Fase erregularrean garaile denetan, kanporatzean Landare eta Endaiarren arteko partiduko garailearen aurrean izango dira. Saria, finalerako sarrera lortzeaz gain, 2.mailarako igoera litzateke. Bestalde, eskupilotalari diren Julen Loitegi, Mikel Imaz eta Jon Ander Oinazpik, Behar Zana 2 menpean hartu dute (22-20)
 
Emaitzak:
 
- Infantiak, Urnieta (1) 0- Añorga (4) 2. Aitor Aldunberri Ekialde Txapelketatik kanpo gelditu da, lehen zati bikaina eta lan ikeragarria egin duen arren.
 
- Eskuz bikoteka seniorrak Urnieta 22- Behar Zana (2) 20. Herriko zaletu asko gerturatu zen igandean Urnietako frontoira. Hauen animoak ezinbesteko izan ziren Julen Loitegi eta Mikel Imazentzat. 17-20 galtzen joan ondoren, garaile geratu ziren 22-20ko markagailuaz. Urnietarrak, azken tantuetan, urduri jarri ordez, beraien esku zegoen guztia eman zuten eta  partiduarekin egin ziren. Lau pilotariak txalo zaparrada batez agurtu zituzten, eta orain guztia itzulerako partiduaren esku dago. Igoera lortu dute baina orain finala lortzea zoragarria litzateke.Aupa mutilak!
 
- Paleta motza,
 
Urnieta (1) 35- Euskal Jolas 24. Oraindik garaitu gabeak zirenen arteko borroka. Debakoak faborito baina UKEkoek beraien joko ezinhobeaz garaipena eta Gipuzkoako txapelketarako finalaurrerako pasea lortu zuten. Inolako zalantzarik gabe Aitor Argiñarena eta Beñat Txapartegiren partidurik onenetakoa.
 
Urnieta (2) 17- Endaiarrak 35. Borja Fernández eta Xabier Garagorri ezin izan zuten Iparraldekoen aurrean ezer askorik egin, eta txapelketatik kanpo gelditu dira.
 
Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa