Ander Goikoetxea eta Ibai Martiarenak, Euskal Herriko senior mailako remonte txapelketako txapela jantzi zuten joan den aste buruan, Fundación Remonte taldeko nafarrei 40-23ko markagailuaz irabazi ondoren Galarretan.

Ibai Martiarena eta Ander Goikoetxea Euskal Herriko senior mailako Erremonte
txapelketako txapelarekin.
Ibai atzelariak, atze aldea argi eta garbi menperatu zuen, eta ondorioz, Anderrek bere lana bikain bete zuen aurrekaldean tanto asko egin, eta emaitza ezin hobea lortuaz.
Joan den urtean, Goikoetxeak bigarren sariarekin konformatzea besterik ez zuen lortu eta aurtengoan errebantxa hartu eta lehen saria eta txapela etxeratzea lortu du.
Bikotekide honekin, eta konpetizio berean, 22z azpiko kategorian 2013. urteko txapeldun izan ziren; beraz, euskal afizionatu remontista onenen mailara igo zaizkigu.
Bejondaizuela eta zorionak bioi!!!
Gainerakoan, aipatu aste buru honetako emaitzetan, Udaberri txapelketako finalera sartu direla Iker Elgarresta eta Aitor Adunberri kadeteak eskuz binakakoan eta Aitor Argiñarena eta Beñat Txapartegi pala motzean.