U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/04/21] TXAPELDUN-ORDE UDABERRI TXAPELKETAN

Aitor Argiñarena eta Beñat Txapartegi  Udaberri Txapelketan txapeldun orde izendatu dira bigarren urtez jarraian.

Altzako frontoian jokatu zen finalean, Real Sociedad-eko bikotearen aurka 40-26 markagailuaz galdu zuten.

UKEko pilotarientzat norgehiagoka primera hasi zen, 0-8ko markagailuaz, baina pixkanaka pixkanaka, donostiarrak berea ematen joan ziren, 22ra berdintzea lortu eta hortik aurrera gure mutilentzat partidua amaitua zegoen, donostiarrak aurretik mantendu zirelarik momentu guztian.

Haserako ligan lehen postua lortu ondoren, zuzenean sartu ziren finalean UKEko bikotea, jokatutako partidu guztietan garaipena lortu zutelarik, baina Real Sociedad-ek azaldu zuen bikotea goi mailakoa zen; txapelketako aurrelaririk onena den Artetxe eta Navarro profesional izandakoa alegia.

Dirudienez, beraien izen ona mantendu nahiagatik Real Sociedad-ek bikote hau azaldu zuen frontoian tituloaren jabe egin nahiagatik bai edo bai, eta hauxe izan zuten Aitor eta Beñatek, txapeketa zoragarria jokatu eta bere arerioe errespetu osoa irabazi ondoren, merezi ez zuten emaitza.

Zorionak hemendik, bikote!

 

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa