U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/05/20] MAIATZAREN 17-18 ASTEBURUA

7 partida irabazi eta bi galtzea da, aste buru honetako balantzea UKEko pilota sailean. Egun txapelketa ezberdinetan murgilduta dabiltza gure pelotariak: Udaberri txapelketa bikoteka, Udaberri  banaka 4 terdian, Euskal herriko trinkete txapelketa eta baita Espainiako trinketearena ere lau pilotarirekin; joan den aste buruan bina partida jokatu zituztelarik.

 

Alebinak, Legazpia (1) 15 - Urnieta 16. Bagenekien Ander Ezenarro eta Unai Elagarresta, beraiek eman dezaketenaren azpitik zebiltzala; eta azken ihardunaldi honetan, lehen postuan zeudenei gailentzea lortu dute. Pilotari gazteenen artean askotan gerta daitekeena da; jantzi zuriz jarri ondoren, erreakzio eta aldaketa anitz izaten dituzte..... Udaberri txapelketako azken fasetik kanpo geratu dira eta orain Ekialde txapelketari heldu beharko diete gogoz.

 

Kadeteetan, Udaberri txapelketa banaka 4 terdian

 

Urnieta 22-Añorga 11. Inhar Oiartzabalen partida zoragarria astigatar Expósito pilotari gogorraren aurrean. Itxuragabe babestea lortu zuen Inharrek aurkariaren erasoetatik, eta kolpe eraginkorra emateko. Guztietan tantorik ikusgarriena azkena; sake arriskutsua, aurkariaren erantzuna, ezkerrarekin txokora eta TANTO. Final zortzirenetarako sailkatu da Inhar.

Urnieta 22 - Hondarribia 13. Imanol Odriozolaren partida ona. Pixkanaka pixkanaka ohitzen doa eta Iparraldekoa baina hobeto aritu zen. Emaitza onak badira ere, berandu iritsi dira eta Udaberri txapelketatik kanpo geratu da; Ekialde txapelketara doa eta han bere onena emango duelakoan gaude.

 

Kadeteetan, Euskal herriko trinketean Berrio-Otxoa 34 - Urnieta 40. Imanol Odriozola eta Inhar Oiartzabal azken momenturarte sufritzen. Aurrekin joan ziren 2-15, galtzen 18-15 eta 34-29; hemendik aurrera Imanolek sakeetan asmatu zuen bere indarraz eta Inharren defentsa zehatzak gainerakoa egin zuen. (Honek orkatila bihurritu eta partida 10 minutuz geldirik egon zen). Urnietarrak trinketean dituzten aukerekin oso oso zihur eta gustora dira.

 

Imanol Odriozola

Seniorrak Udaberri txapelketan eskuz 4 terdian.

 

Urnieta 22 - Añorga 7. Jon Ander Oinazpi, Andoaindarra den Maizaren aurrean gogor aritu zen. Hirugarren postuan geratu da hau ere, Udaberri txapelketatik kanpo, baina konfidantzak helduko dio Ekialde txapelketari.

 

Seniorrak Euskal Herriko trinkete txapelketan

 

Urnieta 13 - Behar Zana 40. Emaitzak hala ez badio ere, Jon Anderren lan  bikaina, beasaindarra den Esnaolaren aurrean.

 

Behar ZanaB 18 - Urnieta 40. Julen Loitegiren lan polita zizurkildar Arrutiren aurrean. Azken honek hamarkada bat baino gehiago darama txapelketa honetan mailarik onena emanaz. Julenek min handia egin zion sakeetan.

 

Seniorrak, Espainiako trinkete txapelketan, eskuz binaka; Oberena 2 - Urnieta 0. Txapelketa irabazteko faborito bezela dauden bikotearen aurrean galdu bazuten ere, Julen Loitegi eta Oier Gurutzealderen lan bikaina. 15-10 eta 15-7 erori ziren, eta okerrena Julenek eskuak oso minduta bukatu zuela datorkizkion Euskal Herriko eta Espainiako trinkete partidak gogoan izanda.......

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa