U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/05/07] MAIATZAREN 3 eta 4ko EMAITZAK
4 partida irabazi ditu UKEko pilota sailak aste buru honetan, eta tamalez, Julen Loitegik garaipena lortu ez izanak, belztu du polit azaltzen zen aste burua.
Julen Loitegik ezin berretsi izan zuen, joan den urtean lorturiko garaipena GRANVI Txapelketan, 22z azpiko senior mailan. Iparraldeko ordezkaria gailendu zitzaion 29-40ko markagailuaz, joaneko partiduan Julen garaile suertatu bazen ere. Gainerakoan, infantil, kadete eta seniorren garaipen aipagarriak Udaberri Txapelketan,
 
Emaitzak:
 
 
- GRAVNI txapeketa finala, trinketean, Iparralde 40- Gipuzkoa (JULEN LOITEGI) 29. Faborito izatearen ardura eta urduritasunak, urnietarrak partiduz kanpo izan zuten ia denbora osoz. Hasierako 23-5eko markagailuak dio. Ez zen inola ere eroso sentitu kantxan eta 29-37ra gerturatu bazen ere, markagailuko aldea ikaragarria zen. Lastima, momentuz ez bait du Julenek, Trinketean, bere hamargarren txapela lortzeko ametsa bete, baina hemendik gure animo guztia Euskal Herriko eskuz banakakoan eta Espainiako bikotekakoan.
 
 
 
- Infantilak , Urnieta 18- Azkoitia 13.  Alain Urra eta Aitor Aldunberrik azkoitiarrak menpean izan zituzten partida gogorra.
 
- Kadeteetan, eskuz banakakoa  4 1/2,
 
Urnieta 22-Hernani 10. Imanol Odriozola dakien jokoa egin ez bazuen ere, bere garaipena argia izan zen. Distantziak kontrolatzea kostatzen bazaio ere, txapelketak aurrera egin einean neurria hartuko dio.
 
Urnieta 22- Gure Txeru 13. Inhar Oiarzabal ere ez zen bere maila emateko gai izan, baina zailtasun handiegirik gabe egin zen garaipenarekin. Ohorezko postuetarako hautagai bikaina izan daiteke.
 
- Seniorretan, Urnieta 22- Allerru 2. Jon Ander Oinazpi Lezotarraren gainetik dudarik gabe.Entrenamendu on baten lana izan zuen. Hala ere, gure iritziz, ez da komenigarri pilotari guztiak maila berean jartzea, beraien arteko aldea handia bait da. Oraingoan UKEk zortea aldeko izan zuen baina gauza ederki alda daiteke.
 
Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa