Partidu benetan aipagarria Julen Loitegik jokaturikoa, billabonatar Maiz bikotekide zuela, larrunbat goizez Trinketean, Hendaian.
Azken aukera zuten; partida hau galduz gero, GRAVNY Txapelketatik kanporatuak geratzen ziren, eta irabaziz gero, eskuz bikoteka, 22z azpiko mailako finalera sartzen ziren.
Atzean aritu arren, Julenek bere joko ezin hobea erakutsi zuen Iparralden bere bikotekidearen laguntza paregabearekin. 19-40ko emaitza lortuz txapelketako bikote onenetakoaren aurka.
Finalaurrea bi aste barru jokatuko dute Bizkaian, eta orain bai, esan daiteke, Gipuzkoako selekizoak finalean izateko bere hautagaia aurkeztu duela; Loitegiren maila eta egoera fisiko ezin hobea, eskuen egoera aparta eta mailarik altuena lagun dituelarik gure pilotariak.
Hontaz gain, eta "sari" moduan, hautatzaileak, seniorren atsedenaldia den aste honetako jardunaldian sartzeko aukera eman dio, aurrelari moduan Errioxaren aurka. Inongo zalantzarik gabe, primeran etorriko zaio "entrenamendu" ederra Gasteizen apirilaren amaieran jokatuko den azken aste buruko neurketa garrantzitsurako.