U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2014/04/27] PALETA GOMA TXAPELKETA HERNANIN

UKEko 3 bikote ari dira Hernaniko gomazko paleta txapelketan parte hartzen, Tilos frontoia bezala ezaguna den leku paregabean. Bigarren mailan eman dute izena, eta aurtengoan ohorezko postuetan egotea espero ez bada ere, lan bikaina egiten ari dira. Txapelketa hau zazpi taldez osaturik dago bakoitzean hiru bikotek jokatzen dutelarik, guztira hogeita bat bikote dira eta hona hemen momentuz lorturiko emaitzak.


- Jon Iturbe eta Unai Arozena 17- Hernani 22.

- Jon Iturbe eta Unai Arozena 22- Hernani 9.

Urnietarrek bi garaipenak lortu behar zituzten, baina bere estreinaldian ez ziren fin ibili, eta hala eta guztiz ere, hurrengo txandarako sailkatuak dira.

-Iban Barrutia eta  Xabier Pavón 13- Hernani 22. Gure herritarren partida kaxkarra, erakutsi baino fina eta hobeto jokatzeko gai bait dira.

- Jon Iruretagoiena eta Xabier Pérez de Arenaza 22-Hernani 17. Azkenean UKEko pilotarien beraien onena eman zuten. Garaipena errazago lor zezaketen 21-13z irabazten joan ondoren, baina garaipena zen azken finean garrantzizkoa eta hau Jon aurrelariaren erremate ederren eskutik etorri zen.

Datorren txandan beren artean izango dute nor gehiagoka. Jon eta Xabi Pérezi nahiko zaie 14 tanto egitea sailkapena lortzeko, eta Iban eta Pavonek irabazten badute lehenak 14z azpitik utziaz, azken hauek lirateke sailkatuak.

Txapelketa honen alderik positiboena, UKEko bi bikotek hurrengo txandara pasatzeko aukera dutela da.

 

JON ITURBE ETA UNAI AROZENA

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa