Aste buru honetan, bi partidu besterik ez ditugu izan klubeko pilota sailean. Biak ere 22z azpiko mailan, Bizkaiaren aurka; UKEko pilotariak parte hartzen Gipuzkoa ordezkatuz GRAVNI Txapelketa entzutetsuan non Gipuzkoa, Errioxa, Bizkia, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko pilotari autatuek partre hartzen dute beraien herrialdeak ordezkatuz.
Lehenik eta larunbat goizez, zierbenako frontoian Jon Iturbe aritu zen, Ander Arandia hernaniarrarekin, gomazko paletaz 25-5 eko markagailuaz galdu zuten, aurkari aurrelariaren lan bikainaren ondorioz.

Argazkian, Jon Iturbe eta Ander Arandia
Geroago, Julen Loitegiren txanda izan zen, Trinketean Abadiñoko frontoian. Oraingoan eskuz binaka Maiz billabonatarrarekin. 40-22 galdu zuten, eta Klubeko pilota arduradunaren ustetan, inprobisazioz jokatzen ari dira Gipuzkoar selekzioak hilabetez prestatzen ibili den txapelketarako eta horrek ez du sekula emaitza onik ematen.
Txapelketarako irabazletzat zen arren, emaitzak nahi badira, Loitegik, Txema Gonzalezen ustean, eskuz banaka aritu beharko luke txapelketa honetan.