U.K.E. Eskubaloia Facebooken         U.K.E. futbola Facebooken  
HASIERA | Castellano
[2015/01/26] Imanol Odriozola, Gipuzkoako trinketean txapeldun-orde.

Imanol Odriozolak, oso urduri ekin zion Gipuzkoako txapelketako finalari. Ezin izan zuen joan den urteko tituloa berriro lortu, eskuz banakako trinkete finala 13-30 galdu ondoren. Guztiz lekuz kanpo agertu zen. Joan den urtean bere aurkari zuzena izan zuen Oiartzuarrarik ezin izan zion aurre egin. Ohikoa izaten da hau tamalez, formakuntza eta ikaskuntza adin hauetan, berriro gerta ez dadin ahaleginak egin beharko dira.

Euskal Herriko txapelketan bikoteka aldiz, Imanol Odriozola bera eta Jon Alberdik, momentu ezin hobea erakusten digute, momentuz izan dituzten hiru partidetan garaile izan dira eta txapelketako finalaurrera iristeko aukera handiak dituzte, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako pilotari onenekin neurtzen diren.

Momentuz partidarik galdu ez dutenen artean ditugu Ander Ezenarro eta Alain Urra infantilak ere; hauek Gipuzkoako txapelketan eta Kadete mailako Iker Elgarresta eta Aitor Aldunberri aldiz, Udaberri txapelketan.

Imanol Odriozola makurtuta ezkerretara

Fitxategian bilatu

Albisteen fitxategia

Datuen babesa
Cookie-en politika
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa